2021(e)ko azaroaren 5(a), ostirala

NIRE AITONA-AMONEN GABA BELTZA

 NIRE AITONA-AMONEN GABA BELTZA


LH5.mailako ikasle batek bere aitona-amonei galdetu die nola ospetzen zuten GABA BELTZA.

Nire amama Eusebi, Markina- Xemeinen jaio eta bizi da, Barinaga auzoan.

Eusebik kontatzen du beraiek Gaba-Beltza ospatzen zutela urriaren 31-an.

Urriaren 31-ako iluntzea heltzeko zain egoten ziren. Iluntzen zuenean, baserrietatik Barinagarantz jeisten ziren etxean egindako argifarolekin. Hauek honela egiten zituzten: kalabaza, patata edo erremolatxa hartu, barrutik uztu edo zuloa egin eta barruan kandela bat sartzen zuten. Amona Eusebik gehienetan patatarekin egiten zuela esan zidan, etxean gehien edukitzen zutena zelako.

Argifarolak hartu eta Barinagarantz jeistean,batzuetan sustoak hartzen zituela esan zidan, egun horretan jendea eskutaturik eta sorgin jantzita, sustuak elkarri ematen ibiltzen zirelako.  Sorgin jantzita etxeko erropa zaharrekin, hilea orraziarekin kardaturik eta ikatzez aurpegia  zikindurik, orduan margorik ez zegoelako irteten ziren.

Gaba-beltza, gau berezia izaten zela esan zidan, nahiz eta ezer berezirik egin ez, gauean kalean ibiltzen ziren pozik, elkarri sustuak emanez sorgin jantzirik.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

HH2-3KO IKASLEAK BASERRIKO ANIMALIAK LANTZEN

 HH 2-3ko ikasleak baserriko animaliak lantzen ari dira:astoa, txakurra, katua, ardia, oilarra... Asko gustatzen zaie animaliak lantzea, oso...