2022(e)ko urriaren 28(a), ostirala

EGUN BERDEA


 Urriak 21ean, egun berdea ospatu genuen. Goizean,zaborra jasotzera joan ginen eta jasotakoarekin lurreko hormairudia egin genuen.

Arratsaldean, eskola guztiak batera, jolasak egin genituen eta horrela bukatu genuen egun berdea.







ARIMEN GAUA

 LH1-2koak arimen gauerako dena apaindu dute. Kalabazak hustu dituzte. Hemen dituzue argazki batzuk.












EZ AHAZTU ASTEBURU LUZEA DATORRELA, ASTEAZKENEAN, BERRIZ, ELKAR IKUSIKO DUGU !

ARNASA GARA BIDEOSORMEN LEHIAKETAREN FINALA

 Berriatua ikastetxeko LH5-6ko ikasleak, Arnasa Gara bideosormen lehiaketako finalean gaude eta gaur arratsaldeko 18:00etan, Villabonako Gurea antzokian, sariaren 500€ jarriko dira jokoan. 

Animo eta aurrera!



AZTERKOSTA

 LH 4, 5 eta 6ko ikasleak Urriaren 24ean Saturraran eta Zazpi hondartzak hondartzetara joan ziren azterkosta proiektua egitera. Bertan gure kosta nola dagoen aztertu genuen: ura neurtu, uraren tenperatura hartu, oxigenoa... 

Pilo bat ikasi genuen!!!



HH ETA LH 6 JOLASEAN

LH 6koak euskal jolasak egitera joaten gara asteazkenetan HHkoengana. 

 Oso ondo pasatzen dugu guztiok.


































ARIMEN GAUA

 LH 1-2koak arimen gauerako prestatzen ari dira. Mozorroak moztu dituzte eta korridorea apaindu dute eta horrez gain, eskaera esaldiak osatu dituzte. Orain prest daude arimen gauerako.





ARTS & CRAFT

 LH3-4-5-6ko ikasleek korridorea apaindu dute Igelesean agindako arts and craftekin. 

Begiratu zelako dotore gelditu den.








ZERGATIK HASTEN DA LIZUNA?

 

LH 3-4koek esperimentu bat egin dute:

Lehenengo lau ogi mota desberdin lortu dituzte.

Ogi bakoitzetik zortzi zati egin eta lau hozkailuan sartu eta beste lau gelan jarri dituzte.

Bat ilunetan, beste bat bustita, beste bat normal eta azkena aire barik jarri dituzte.

Lizuna aire gabekoei, normalei eta bustiei atera zaie, moldekoei izan ezik. Hozkailukoei ez zaie atera lizunik.

Lizunak airea, epeltasuna eta argia behar ditu.

Pilo bat gauza ikasi dute!!!!!!!





KIDERA BISITA

 Kaixo,

Azaro fundazioarekin lotutako ekintza izan da KIDEra joatea. LH 5koen erronka gurasoen lana ezagutzea da, beraz gurasoak etorriko dira gelara azaltzen zer lan  egiten duten, baina kasu honetan nahiago lantegi hontako gurasoak, nahiago izan du   gelara etorri beharrean lantegira joatea eta  dena ondo ikustea. Enpresarekin antolatu ondoren Bizkaibusa hartuta Kidera joan dira.

 Oso interesgarria  izan da eta oso pozik etorri dira opari eta guztiz!!!









2022(e)ko urriaren 14(a), ostirala

PATIOA ZAINDU

 Kaixo blogaren jarraitzaile guztioi,

oraingo honetan zuzendaritzak eman digun mezu batekin gatoz. Patioa denona da eta denok zaindu behar dugu, beraz: bizikletekin ez sartu hondartzara, makilak bere lekuan utzi eta bere lekutik ateratzen badituzue berriro bere tokian utzi mesedez. Espero dugu hemendik aurrera patioa gehiago zaintzea.

Eskerrik asko!!!

BIZENTA TXIKI ENTZUTEN

HH 2-3koek Bizenta Txikiren puina entzuten egon dira.

Hemen bideoa:







EGUN BERDEA

 Aurten ere, urtero bezala Egun berdea ospatuko da.  Urriaren  21ean izango da. 

Horretarako, berdez jantzita etorriko gara eta ibiladi bat egingo dugunez arropa egokiarekin etor zaitezte. Ekintza asko egingo ditugu, oraindik egitaraua ez dago eginda baina egindakoan igoko dugu blogera.

Adi egon!




2022(e)ko urriaren 7(a), ostirala

ARTS AND CRAFT

 LH6ko ikasleek plastikan beraien artelanak egin dituzte. 

Begiratu zelako politak geratu diren.

Hemen dituzue argazki batzuk.




PICASSOREN ARTELANAK

Kaixo,

LH5eko ikasleek, Picassorekin inspiratutako artelanak egin dituzte.

Begira zelako politak geratu diren!!!



HH4-5 JOLASEAN

 

HH4-5eko ikasleak, jolastoki handira joateko aukera dute aurten.

Bertan, umeak LHkoekin batera jolasten dute gazteluak egiten, gomarekin, trena eginez eta kantatzen ibiltzen dira. 

 Oso pozik ibiltzen gara.    

HH 2-3KOAK ABESTEN

 Ostiralero HH2-3ko ikasleek elkarrekin abesten dute.










ipuin kontalaria

Eguaztenean eskola guztiko ikasleak ipuin kontlari batengana joan ziren. Bi txanda egin zituzten, batetik HH2-3-4-5 eta Lh1-2 eta bestetik L...