2017(e)ko azaroaren 17(a), ostirala

HH4KOEK EKINTZA DESBERDINETAN

HHko ikasleek, aurten ere gogor dabiltza lanean zein jolasean.
Ondorengo bideoetan ikusiko dituzue ekintza desberdinak egiten.
Poliki, poliki badoaz handitzen eta experientzia desberdinekin asko ikasten.



HEZKUNTZAKO MOBILIZAZIOAK



Herritar, Irakasle eta Guraso guztientzat deialdia.
Ikasturtean zehar egiten ari diren eta egingo diren ekintzen artean, elkarretaratzeak daude.
Ostiral goizeetan, gure eskolako atarian  5 minutuko Ekarrateratzeak egiten ari dira irakasleek.
JAKIN EZAZUE, EKINTZA HONETAN, BESTE GUZTIETAN BEZELA ZENBAT ETA JENDE GEHIAGO EGON HOBE IZATEN DELA.
Beraz gonbidapena zabaltzen dizuegu batez ere goizeetan ikasleak ekartzera etortzen zareten guraso guztioi.

ANIMATU ETA ETORRI HEZKUNTZA GUZTIONA DA!!






LH5KOEN MAKETAK

LH5koak  kartoiak erabiliz etxe polit batzuen maketak egin dituzte
Azaroaren 23 tik 30era iskusgai izango  dira eskolako sarerran.






HH5ekoak URA PROIEKTUA LANTZEN

HH5ekoek ura lantzen egon dira aste guztia.
Gauza asko ikasi dute, urak ez daukala kolorerik, gardena dela eta urak ez daukala zaporerik. Hori frogatzeko, azukrea,gatza eta limoiarekin nahastatu zuten eta konturatu ziren urak ez daukala zaporerik.
Ura ze egoeratan dagoen jakiteko berotu egin zuten eta lurrundu eta gas egoerara bihurtu zela konturatu ziren.Konjeladoran sartu eta hurrengo egunean izoztuta egon zen denak probatzen egon ziren eta probatu ondoren ura lurrundu zuten lapikora bota zuten eta izotza urtu egin zen momentuan.
Ura 3 egoeratan gelditzen zela ikasi zuten 1 gas egoera, 2 likido era, 3 solido eran.
Astean zehar asko ikasi dute segi horrela hh5!

LH4KOAK HAIZEORRATZAK ETA ANEMOMETROAK EGITEN

LH4koak gure eskualdea lantzen egon dira eta horrekin batera eguraldia. Horretarako bi tresna egin dituzte: haizeorratza eta anemometroa.
Haizeorratza, haizearen norabidea nora doan jakiteko egin dute eta anemometroa haizearen abiadura neurtzeko.

AZTERKOSTA 2017

LH-ko ikasleak, astelehenean, Azterkosta  egitera doaz.
9:15 etan autobusa Berritxutik Saturraraneko hondartzara irtengo da. Urtero bezala, natura aztertuko dute eta uraren: PH-a, Oxigenoa eta gauza gehiago ere aztertuko dituzte uraren kalitatea jakiteko. 12:30etan bueltatuko  dira eskolara hondartza garbi utzi eta gero.


LH1 GELAN SUAREKIN EXPERIMENTATZEN

LH-1 ekoak ikasi dute esperimentu baten bidez, gelan sua hasten bada lehio guztiak itxi egin behar direla.
Suak oxigenoa behar duenez lehioak itxitakoan gelako oxigenoa suak laster gastatzen du orduan hitzaltzen doa.
Guzti hau frogatzeko, esperimentu hau egin dute:
 2 kandela ekarri dituzte eta kandela bakoitzean sua piztu.
Kandela bat kristalezko potu batekin estali dute.
Bestea ez.
Potuarekin estali duten kandela itzali egin da.
Zergaitik?  Airerik, oxigenorik ez delako sartzen.

2017(e)ko azaroaren 10(a), ostirala

EUSKARAREN KRISEILUA IRITSI DA

ZORIONAK IZENA EMAN DUZUEN GUZTIOI
HEMEN DITUZUE KRISEILUA ETXERA ERAMATEKO TXANDAK

ZAINDU GURE EUSKARA!!!






LH2-koak Eguen arratsaldean mate txokoak egin dute

LH2-koak lehengo mailan matematikako txokoak egiten hasi ziren eta 2.mailan jarraitu egiten dute.
  Eguen arratsaldeetan matematika txokoak egiten dituzte. Txokoak egiteko  3 taldetan banatzen dira . 3 taldeak 3 txokoetatik pasatzen dira:

Buruzko kalkuluen txokoa
Ordenagailuko jolasen txokoa
Pentsatekako jolasen txokoa

IKASIZ GAIN OSO ONDO PASATZEN DUTE!!!!                                        
   

LH5koek joko interraktiboen proposamena.

LH5koek Euskal Herriko gauza ikasten ari direnez eskuinean dauden estekak berriak proposatzen dizkigute.
Proba ezazue oso interesanteak dira!!!

DOLUA LANTZEN

Berriatuako eskolan, hurrengo astean, doluari buruzko tailerrak izango ditugu.
GURASO, IKASLE, BEGIRALE ETA IRAKASLEAK





Noren eskutik:Bizkaiko Mediku elkartekoak.
Noiz:AZAROAREN 14,ASTEARTEAN.

ORUDUTEGIA:

LH5 EKO : 11TATIK-12:30ETARA.
LH6 EKO: 14:30ETATIK-16:00ETARA.
IRAKASLEEK ETA BEGIRALEEK: 16:00ETATIK 18:00ETARA
NAHI DUTEN GURASOEK: 18:00ETATIK 19:30 ETARA


SaioaK gazteleraz izango dira

HH5ekoak ROBOTIKA LANTZEN


HH5ekoak robotika lantzen hasi dira. Gure eskola robotika proiektuan parte hartzen dago. Bee-Bot izeneko robotarekin jolasak lantzen daude: eskumara, ezkerrera, aurrera, atzera...
Bariku arratsaldeetan jolasten dira berarekin.

LH3 ERRIBERAKO ZERBITZUAK AZTERTZEN

Ostiralean, Erribera auzoko zerbitzuei argazkiak atera eta aztertzera joan ziren. Pila bat zerbitzu topatu zituzten: Ibarra kiroldegia, ileapaindegiak, Mendibarren frontoia, Kultur etxea, Musika eskola, anbulategia, eskola, Tabernak ( Mendibarren, Urepel Kafetegia eta Zentrala), udaletxea, dendak, eliza, dentista... 
Futbol zelai ertzeko ibaian uretako hegazti bat ikusi zuten. Ubarroi bat.
http://txoriak.eus/txoriak




EUSKARAREN EUPADEA


LH6KOEN ARTENAN ERAKUSKETA

Hona hemen LH6koen artelan ederrak!!!
    Ikusgarria benetan !!!
    Eskolako sarreran ikusgai duzue.
    Etor zaitezte ikustera!!!  











HH2 PSIKOMOTRIZITATE GELAN

HH2koak psikomotrizitate gelara joaten dira oso ondo pasatzera. Eskalatzen,  salto egiten... pasatzen dute denbora guztia.



ZINEKO ORDUTEGIA

HH3KOAK EURI TANTAK EGITEN

HH3koak ura lantzen ari direlako euri tanta bereziak sortu dituzte.

Osagaiak:                                 
Gatza                                                                                                 
Uruna
Jateko kolorante urdina
Ura


Osagai denak katilu batera bota eta koilara batekin denak nahastu  zuten . Ondoren mikrondasean sartu eta atera zutenean dena lurrunduta eta beroa irten zen.  
  

2017(e)ko azaroaren 3(a), ostirala

LH6KOEN ARTELANAK

Gaztelaniako unitatean arte lan galeria bat egin dute.

Reseina biografikoak, artelanen tituloak, gonbidapenak ,katalogoa eta  kartelak egin dituzte.

Plastikako saioetan artelanak sortu dituzte. 

NON ETA NOIZ  EGINGO DA? Eskolako sarreran azaroaren 6tik 10era.

IKUSGAI IZANGO DUZUE!!!

GONBIDATUTA ZAUDETE!!!

 

 

 

HH4KOAK SALTO GELAN

HH4koak salto gelara joaten dira. Bertako materialarekin jolasten dute eta joaten diren bakoitzeko irribarre batekin gelara bueltatzen dira.
                                 

BERRIATUKO KULTUR EKINTZAK

Azaroan Berriatuko udalak ekintza asko antolatu du. Kirol, musika,janari inguruko ekintzak egongo dira. Interesanteak izango dira eta animatu parte hartzera!!!
 

EUSKARAREN KRISEILUA BERRIATUAN





















Ekimen hontan euskaraz hitz egitea da helburu, izena emateko guraso guztioi bidalita daukagun link edo web horrian sartu !!!

INFORMAZIO GEHIAGO EMAILEZ BIDALITA

EUSKARAREN EUPADA 
BI TALDETAN BANATUKO DIRA  LEHENENGO LH4-5-6 ALDE BATETIK ETA BESTE ALDETIK DBH1-2-3-4

HERRI KROSA BERRITXUN


 Azaroaren 8 an Berriatxun, 5. herri kros ekitaldia egingo da. Antolatzaileak 7 eta 3 kilometroko ibilbideak prestatu dituzte. Bata nagusientzat eta bestea, gaztetxoentzat.
Lehen hezkuntzako 6. mailako ikasleentzat eta DBHko 1. eta 2. mailako ikasleentzat antolatutako “Jagon” programa Sukarrietako Haurrentzako Egoitzan egiten da, ikasturtean zehar, lau eguneko egonaldietan (astelehenetik ostiralera).
Resultado de imagen de sukarrietaEkintza nagusia nerabeei bullying eta ciberbullying-ak dakartzan ondorioei buruzinformatu eta  oinarritzen da.
Sukarrieta handia eta polita da jagon proiektuaren ondoan besteste proiektu batzuk ere badaude.



informazio gehiago hemen bideoan HONETAN

HH5 BESARKADA MUSIKALA

HH5ekoek ikasturte hasieran, kohesioa lantzeko jolas batzuk egin zituzten. Hain zuzen ere besarkada musikala egin zuten.

           OSO ONDO PASATU ZUTEN

Hemen daukazue bideoa ikusteko.šŸ˜


ipuin kontalaria

Eguaztenean eskola guztiko ikasleak ipuin kontlari batengana joan ziren. Bi txanda egin zituzten, batetik HH2-3-4-5 eta Lh1-2 eta bestetik L...