2018(e)ko otsailaren 23(a), ostirala

LH-5EKOEK SIMETRIA LANTZEN

LH-5ekoak matematikan simetria landu dute, ondoren papelean marraztu dute. Tximeleta adibidez, erditik doblatu eta alde bat eta bestea berdinak izan dira.

MARTXOKO AGENDA

MARTXOAK 2-3-4
III.Pala txapelketa mixtoa 
Apuntatu udaletxean edo tabernetan 
2-3 sailkapen partiduak 
4 azke fasea
Bukatzean bazkaria egingo da. Apuntatu udaletxean martxoak 2 orduko. Prezioa 15euro 





MARTXOAK 5 ASTELEHENA 

0-2 Urteko haurren gurasoentzat formazio saioa
Hazkuntza gakoak Gurasotasunean: familientzako zerbitzu praktiko bat.
Udal liburutegian 16:30etan. Haurtzaindegi zerbitzua egongo da.

LIBURUTEGIKO AGENDA-MARTXOAK 13.

Martxoak 13 ``Ìdazlea zeu zara´´antzezlana. Dejabu Panpin laborategia.
14:30-15:30/16:00-17:00 liburutegian. 6-9urte Arte Drama. Joseba Sarrionandiren ``Idazlea zeu zara irakurtzen duzulako´´ liburuan oinarrituta.

EUSKAL UDALEKUAK

EUSKAL UDALEKUAK

Kaixo lagunak:

2018ko udaldiari hasiera eman berri diegu eta martxoaren 5tik aurrera izena emateko aukera egongo da www.udalekuak.eus web orrialdean.

Zuen gana zuzentzen gara gure udalekuen informazio eta materiala eskura izan dezazuen. Koloretako kartel bat bidaltzen diezuegu eskolako txoko batean ipini dezazuen.

Horrekin batera, zuri beltzean dipitikoak bidaltzen dizkizuegu, nahi izanez gero fotokopiatu eta zuen inguruan banatzeko.

Txandak bete arte zabalik egongo da izen emateko epea. Matxoaren 19an, plaza baino eskaera gehiago dauden txandetan aukeraketa egingo da. Aukeraketan ez dugu zozketa bidez egiten. Hainbat irispide hartzen ditugu kontuan (parekidetasuna, ahalik eta herri gehienetako jendearen parte- hartzea...).

Izena eman dutenen hartean aukeraketa egingo da eta jakinarazpena, aukeratuak izan diren ala ez, apiriaren 16an web orrian jarriko da. Apirilaren 16tik aurrera aukeratuak izan direnei posta arruntez beharrezko informazioa bidaliko zaie.

LH2koak Erdi aroa eta Berritxu aztertu dute.

LH2koak Erdiaroa landu dute,Erdiaroko gerarkiaren buruz piramidea egin dute.
Erdiaroko gizartea landu dutenez Berriatuako gizartea ere landu dute.




HH3KOAK PLATER EGALARIAK EGIN DITUZTE

HH3koak plater hegalariak egin dituzte. Bi plater zahar birziklatu eta elkarrekin itsatsi dituzte. Ondoren, platera margoztu dute. Hori egin eta gero jogur potoa plateraren gainea itsatsi dute. Komuneko tutuak erditik moztu eta plater hegalariaren beste aldean ipini dute, hankak izango baziren bezela. Azkenik, plater hegalaria apaintzeko pegatina polit-politak jarri dituzte. Salto gelara joan dira plater hegalariekin jolastera! 

LH2KOAK BOGA BOGA MARINELA GAI LANDU DUTE

LH2koak boga boga marinela gaia landu dutenez, euskaldunak itsasoari lotuta egon zirela ikasi dute. Euskaldunak bale harrapatzaile oso onak zirela eta euskal baleak kantauri itsasoan harrapatzen zituela. Horrez gain munduari bira eman zion lehendabiziko pertsona euskalduna zela ( Juan Sebastian Elkano ).
Ikertu zuten euskal piratak eta kortxarioak ere bazirela. Amerika aurkitu zuen pertsona Kristobal Kolon izan zela.  

HH5TEKO IKASLEAK SATURDINO ABESTIA DANTZATZEN

HH5tekoak ere unibertso gaia lantzen ari dira eta gaiari atzaki emanez Saturino abestia dantza
dute eta asko gustatu zaie ekintza.

MARIBEL AIERTZA IDAZLEA DATOR LH3 ETA LH4.MAILAKOEN IKASLEENGANA


Maribel Aiertza LH3 eta LH4-koak bizitatzera dator, bere liburu berria "Munstruo bat edukiontzian" gaitik hitz egiteko. LH3 eta LH4-koak liburua irakurri dute elkarrizketako momentua irizten denean, elkarrizketa interesgarria mantentzeko.

















































2018(e)ko otsailaren 16(a), ostirala

LH6-koak sitesak egin dituzte  talde  desberdinetan.
Lehenengo Sitesa Eurapari buruzkoa izan zen.
SITESA ikusteko klikatu HEMEN
Bigarren sites bat ere egin dute. Oraingoan GURE GORPUTZARI buruzkoa. Bukatu eta gero, aurkezpenak egin dituzte gela guztiaren aurrean,  bakoitzak landu duen gorputzeko aparatua azalduz.
Azkenik organoen  maketak ere egin dituzte.
Sites hau ikusteko klikatu HEMEN



ESKOLAKO MATRIKULA BERRIA

Eskolako 2018-2019ko matrikula berrian, HH2ko 10 ikasle matrikulatu dira: bi neska eta zortzi mutil. Gehienak haurreskolatik datoz.

SAGARDOA EGITEN.

LH3, LH4, LH5 eta LH6 gelak sagardoa egitera joan ziren. Altzaleiko baserrrira. Eskolak, gurasoen eskutik jasotzen du bi urtetik behin gonbidapena ikasleak sagardoaren prozezuan parte hartzeko, esan dugun bezala horaingo urtean LH3, LH4, LH5 eta LH6ko ikasleak joan dira.


Lehenengo urratsa, sagarrak batzera joatea izan zen. Bigarren urratsa, sagarra triturazea izan zen. Eta azken urratsa trituratutako sagarra enboteilatzea izan zen.

AROTZ ENEAN PRIMERAN PASATZEN!

LH3 eta LH4.mailako ikasleak Arotz Eneatik bueltan datoz.
 Primeran pasatu dute eta berriz ere berata bueltatzeko gogoarekin egongo dira!
Etxarri Larraunen (Nafarroa), kokatua dago Arotz Enea.
Gaur datoz bueltan, Lauretarako Berritxun ikusiko ditugu.





LH1 DINOSAURIOAK LANTZEN

LH1ek dinosaurioen garaia lantzen hari dira eta ikasi dute meteorito batzuk erori zirela eta lurra mugitu eta sumendiak sortu zirela, eta eurek sortutako sumendiak zosketatu egindo dira.






HH5TEKO IKASLEHEN KOHETEAK

HH5teko ikasleak kohete batzuk egin dute eta bideo bat grabatu dute beraiek egindako koheteak despegatzen.

2018(e)ko otsailaren 8(a), osteguna

LH1TEKOAK DENBORAREN MAKINA

Lh1tekoak Kartoia deutiriko denboraren makina eder bat sortu dute. Denok hartu dute parte eta oso ondo pasatu dute egiten.










LH2KOAKB KLABEEKIN KANTATZEN

Lh2koak musikan klabeekin xalom jabali abestia egin dute.


LH5 ekoak sitesa egin dute

LH5ekoak sitesak egin dituzte,  talde desberdinetan banatu dira. Hirukoak edo bikoak izan dira taldeak.

Sitesa ikusteko klikatu HEMEN

Ipuinak eta narrazioak idazteko ikastaroa.

Otsailaren 14an arratsaldeko 18:00tan ``ipuinak eta narrazioak idazteko ikastaroa´´egongo da.
Herriko liburutegian izango da 8 urtetik gorakoentzako, izena eman behar da liburutegian joan nahi izane gero. Maribel Aiertzaren eskutik izango da.

TIPI TAPA EUSKERAREN JAIA

Tipi Tapa euskararen jaia egongo da otsailaren 23a, barikua. Herriko umeentzako tailer polit eta ezberdinak egongo dira frontoian edo herriko plazan. Arratsaldeko 16:30 hasiko dira tailerrak.


2018(e)ko otsailaren 6(a), asteartea

SAFER INTERNET DAY 2018

Lh5-eko neska mutilak etwinning-eko coding schools proiektuarekin bat egin dute eta safer internet day eguna ospatu dute.

Hecho con Padlet

2018(e)ko otsailaren 2(a), ostirala

LH6KOEN MATRIKULAZIOA

LH6koak matrikulazioko bideo bat egin dugu.
Lehenengo nola egin behar dugun antolatu gara, taldeak binakakoak edo hirukoak izan dira.
Bakoitzak ardura bat hartu du.
Bikote edo hirukote bakoitzak geletara joan dira bideoa grabatzera eta gero denak batu dituzte.
Ondoren bideoak sortzeko programa baten bidez eta lan asko egin ondoren, fruitua atera da.

NORK DAKI GURE ARTEAN ETORKIZUNEKO ZINEGILE ZUZENDARIREN BAT OTE DAGOEN???

Ea gustatzen zainzuen!


LH5ekoak gela apaindu dute

Lh5-ekoak gela apaindu dute inauterietako. oso ondo gelditu zaie eta photoctealla ere egin dute denok inauterietan argazkiak bertan ateratzeko.



LH3-KOAK SERBILETEROAK EGITEN

LH3-koak serbileteroak egiteko erabili zituzten pausoak:  24 pintza ekarri zituzten.
Lehendabizi 20 pintzari metala kendu eta gero bi zatiak alderantziz itsatsi zituzten, eta lehortu arte itxaron zuten. Hamar pintzekin alde bat egin eta beste hamarrekin bigarren aldea egin zuten. Ondoren geratzen ziren laurekin berriz metala kendu eta tabloi txiki bi osatu zituzten. Azkenengoz tabloi txikiak eta aldeak itsatsi zituzten


.

INAUTERIAK ESKOLAN

Gure eskolan, otsaialren 9an inauteriak ospatzen ditugu.
LH6ko ikasleek sorpresa bat prestatu dute eskola guztiarentzat.





LH3koen Jokoa

LH3.mailako ikasleek gaztelerako saioetarako jolas bat egin dute. Jolas hau beraiek asmatuko dute, eta peonza batekin eta kartekin egingo dute. Gaia elikadura da; eta elikagaiak jolastuz ikasteko asmoa daukate.
Horretarako hiru taldeetan banatu dira:

LEHENENGO TALDEA: Peonza egiteko antolatu den taldea da.
BIGARREN TALDEA: Kartak egiteko taldea da.
HIRUGARREN TALDEA: Jolasa asmatuko duen taldea da, hau da, arauak jarriko dituenak.





HH5 KONSTELAZIOAK LANTZEN

HH5eko ikasleak konstelazioak eta izarrak lantzen hasi dira. Momentuz konstelazioak izar multzo handi batzuk direla  ikasi dute. Konstelazioari burruz irudi polit bat ere marraztu dute.




                     

TXITXIBURDUNTZI ESKOLAN

Otsailak 8an Txitxiburduntzi ospatuko dugu eskolan.
Bakoitzak bere ogia, txorizoa edo saltxitxa eta makilatxoa, ekarri beharko du. Gero txitxiburduntzia jateko.




HH4eko ikasleak

HH4ko ikasleak unibertsoa lantzen daudenez  taldetan banatu eta talde bakoitzak espaziora joan den perstona bat aukeratu dute. Pertsona honi buruzko galderak, marrazkiak...egin dituzte. Oso gauza politak ekarri dituzte pertsonaia bakoitzari buruz . Asko gustatu zaie lan hori.


HH2KOAK SALTO GELARA JOATEN DIRA!

HH2koak salto gelara joaten dira! Horregaitik bideo polit hau egin dizuegu zeinen ondo pasatzen duten erakusteko. Arau asko ere ikasten dituzte!

ipuin kontalaria

Eguaztenean eskola guztiko ikasleak ipuin kontlari batengana joan ziren. Bi txanda egin zituzten, batetik HH2-3-4-5 eta Lh1-2 eta bestetik L...