2020(e)ko urriaren 30(a), ostirala

ARIMEN GAUA PRESTATZEN





Kaixo familiak!

 ARIMEN GAUA PRESTATZEN ARI GARA!


Lh1 eta 2.mailako ikasleak arimen gaua ospatzeko kalabazak eta apaingarriak prestatzen gaude.

Dantza polit bat ere egingo dugu.


ALBISTEAK!

Kaixo familiak,

Lea-Artibaiko eskualdean herri asko daude alerta gorrian Covid-19 dela eta.

Horregatik osasun zerbitzukoak ezin dute pertsona denak hartatu.


LH5 EKOEK KOMUNIKAZIO TAILERRA EUKI DITUZTE




Kaixo fmilia!

Aste honetan, LH5eko ikasleok, komunikazio kontzientea izeneko tailerra hasi dugu

Virginiarekin. Astelehenean eta asteazkenean eman genituen lehenengo saioak.

Komunikazioaren garrantziaz, inguruan ditugun pertsonen gaineko ikuspuntua zabaltzeaz,

eta gure harremanetan enpatia, malgutasuna eta errespetua areagotzeaz hitz egiten

egon ginen.

Gainera, guzti hori martxan jartzeko, ariketa desberdinak egin genituen.

Zuen etxeetan ere horrelako ariketak egitera gonbidatzen zaituztegu!


LH6 ENGLISH

 

Hello,

The LH6 students are working in a project about Guiness Records at English lessons. Every student is going to do a presentation to talk to the classmates about 3 different world records.

We have learnt that humans and also animals are able to carry out unbelievable records.

Do you think that we can set or break any world record?


Kaixo,

Lh6ko ikasleak Guiness Records-ei buruzko proiektu baten lanean ari gara Ingleseko klaseetan. Ikasle bakoitzak aurkezpen bat egingo du ikaskideoi 3 errekorren buruz berri emateko.

Gizaki eta animaliak errekor izugarriak burutzeko kapaz direla ikasi dugu.

Uste al duzu guk munduko errekorren bat apurtu edo lortzea lortuko dugula?

                                                                                                              





2020(e)ko urriaren 23(a), ostirala

ARRAINAK!

 GAI INTERESGARRIA!

LH1. eta 2. mailako ikasleak “ ARRAINAK” proiektua lantzen ari dira. Denen artean, arrainei buruz zer nahi duten ezagutu adostu dute. Honako galdera hauek: 


  • NOLAKOAK DIRA?

  • NOLA JAIOTZEN DIRA?

  • ZENBAT ARRAIN MOTA DAUDE?

  • NON BIZI DIRA?

  • ARRAIN BEREZIAK

  • MARRAZOA


Nolakoak diren ezagutzeko, arrainak ikutu eta zabaldu dituzte. Barruko organoak behatu eta izendatu dituzte.


LH6 NOTIZIAK.

 Kaixo familia,  Berritxun aste batzuetan Covid-19aren kontagio asko izan dira, bai gazteak eta bai nagusiak. 

Gogorra da egoera, baina laster hobetzea espero dugu. 

Etxean konfinatuta dauden ikasleak 10-15 egun egin behar dituzte eta bitartean klaseak on-line jarraitzen dituzte, eskolako ordutegiarekin. 

Koronabirusak ematen dizkigu problemak , ikasle eta bai irakasleei.

Maskarilarekin egon behar gara denbora guztian, eskuak askotan garbitu eta distantzia mantendu behar dugu. 






Asteburu ona izan, ondo pasatu eta zaindu zaitezte!!

LH3KO IKASLEAK, HOSTOAK ETA ADARRAK BATZEN!

Asteazken arratsaldean, LH3ko ikasleak, eguraldi ona aprobetxatuz, pasiada ederra eman zuten eskola inguruan. 

"Monte" baserri  ingurura igo ziren eta hostoak, loreak, fruitu lehorrak, adarrak… bildu zituzten.

 Materiale hori gelako ekintzetan erabiliko dute.


2020(e)ko urriaren 16(a), ostirala

Eki proiektua!

 LH5 eta LH6ko ikasleok, EKI proiektuarekin hasi gara.

EKI proiektoa oso motibagarria iruditzen zaigu. Orain lan koadernoak ditugu. Gauza berri asko ikasten ari gara, mitoak, bertsoak, gure planeta ezagutzen, munduaren sorrera, grafikoak ulertzen, eskemak egiten, Alfred Wegener zientzialariaren kontinenteen jitoa ezagutu dugu...

Klaseak diferenteak dira orain, oso azkar pasatzen zaigu denbora, bideo, argazki eta testu interesgarriak irakurtzen.




LH 4KOAK ORTUA GARBITZEN!

Urriaren 1ean, LH 4ko ikasleok, Urepel taberna ondoko ortura joan ginen. Bertan belarrak atera, harriak kendu eta aurkitu genituen animaliei argazkiak atera genizkien. Ortua belarrez beteta zegoenez, gero landare berriak landatzeko garbitu egin genuen.



UDAZKENA HELDU ZAIGU!

LH1 eta 2. mailako ikasleak udazkeneko fruitu, hosto,adar… bildu dituzte eta horma irudia egin dute.

Lehendabizi, mendira joan dira eta taldeka hainbat udazkeneko  fruitu eta hosto jaso dituzte. Ondoren,hamarreko multzoak egin dituzte eta gehiketak egiten ari dira. 60,20,30 kopuruak egin eta silabaka  materiala itsatsi hitza osatzeko.

Lan pila egin eta oso ondo pasatu dute.


2020(e)ko urriaren 13(a), asteartea

Hostoen bilduma prestatzen!

 Kaixo!

Landareen mundua oso zabala eta erakargarria da. Horregaitik gure inguruan ditugun landareak hobeto ezagutzeko, LH5eko ikasleek hostoen bilduma bat sortuko dute.

Hori egiteko, atzo, Urriak,8, irteeratxo bat egin zuten Ibarra futbol zelaiko ondoko ibaira.Bertan, lurreko hostoak jaso eta bakoitzak beren koadernoan dato interesanteenak idatzi zituen.

Bukatzeko, jasotako hostoak etxera eraman zituzten lehortzen jartzeko.

2020(e)ko urriaren 9(a), ostirala

LH3 koak zentzumenak lantzen daude

LH3ko taldea zentzumenak gaiarekin ari da. Dastamena lantzerakoan ikasle bakoitzak

ekarritako elikagai desberdinen dastaketa prestatu dute eta lau zapore desberdinetan banatu dituzte:

gozoa, gazia, garratza eta mingotsa.

2020(e)ko urriaren 2(a), ostirala

ARTS AND CRAFTS LH4,5,6

 Kaixo Guztioi!

LH-ko 4. 5. eta 6.mailako ikasleak oso gogor ari dira lanean Arte Hezkuntzan. 2020-2021 urtetarako egutegiak sortzen ari gara.

Gure lehenengo klasean pintura nahastu, ikasle bakoitzak nahi zuen kolorea lortu eta kartoiak margotu genituen. Horiek egutegi-orriak eusteko erabiliko ditugu. Orain hilabete bakoitzaren orrietan egunak zenbakiz behar duten espazioetan idazten ari gara. 

Proiektu honen bitartez, asteko egunak, hilabeteak eta urtaroak ikasten edo errepasatzen ditugu, guk sortutako zerbait disfrutatzen dugun bitartean. 

Egutegi hauek primeran geratuko dira gure etxeetan!

Agur bat,

Hi everybody,

The students in LH 4, 5 and 6 are working very hard in Arts. We are creating calendars for 2020-2021. 

At our first lesson we mixed paint, got the colour that each student wanted and coloured the cardboards. These will be used to hold the calendar-sheets. Now we are writing on the month-sheets, the day-numbers in their correct spaces.  

Through this project, we are learning or reviewing the days of the week, the months and the seasons of the year in English while enjoying this DIY (Do It Yourself) calendar.

These personal calendars will perfectly fit in our homes!

Greetings,







MUSIKA LH4

 LH4koek gorputz perkusioa egin dute erritmo desberdinekin.

Ramones taldearen abesti ezagun baten bertsioarekin egin dute

HHkoak ikusleak izan dira

Musikako bideoa

HH3 eta HH4 Aloe vera landatzen



HH3 eta 4koei aloe vera landaratxo bat ekarri die irakasle batek eta ikergunean uretan eduki ondoren, lurrean landatu dugu.

 Poz-pozik ibili dira HH koak lan hau egiten.

HH3-HH4 Bideoa







HH2 KOAK BERAIEN GELETAN

HH 2koak ikasturte berrian beraien geletan jolasten ari dira.


BLOGA HASI DA!!!

 Kaixo familiak!

Gaur hasiko gara bloga erabiltzen.

Astero astero ostiraletan altzatuko dugu blogera eskolan egindako ekintzak, lanak, gauza berriak...

Zer handiak egin garen! Ikusi lehenengo mailan eta gaur egun nola gauden.





ipuin kontalaria

Eguaztenean eskola guztiko ikasleak ipuin kontlari batengana joan ziren. Bi txanda egin zituzten, batetik HH2-3-4-5 eta Lh1-2 eta bestetik L...