2023(e)ko otsailaren 24(a), ostirala

INAUTERIETAKO ARGAZKIAK

 Hurrengo urteko inauteriei itxaroten gauden bitartean, gozatu aurtengo argazki batzuekin.





























KOMUNETAKO ITURRIEK ZENBAT UR BOTATZEN DUTE?

LH 2koak, lehenengo solairuko komunetan ibili dira neurketak egiten eta iturri bakoitzak ur kantitate ezberdinak botatzen dituela ondorioztatu dute.

Hemen dituzue emaitzak!



PLANETEN PROIEKTUA

 LH 1koeak planeten proiektua egiten ari dira. 

Orain lurra astertzea tokatzen zaie!

Hemen duzue argazkia!



HAUR MINBIZIAREN NAZIOARTEKO EGUNA

 Otsailaren 15ean, haur minbiziaren nazioarteko eguna ospatu genuen eskolan.

Astean zehar, eskolan bizitzaren zuhaitza osatu genuen eta sarrerako horman jarri genuen.

 Ondoren, zelai batera joan ginen Porrotxek emandako intxaurrondoren landarea  landatzera.

Emozioz betetako ekintza izan zen. 





AITABITXI-AMABITXI

Otsailaren 16an, gure eskolan aitabitxi-amabitxi ekintza burutu genuen. LH 3tik gorako ikaslei tokatu zitzaigun txikiagoei irakurtzea eta oso ondo pasatu genuen denok.








TXITXIBURDUNTZI

Otsailaren 16an, txitxiburduntzi eguna ospatu genuen. Txorizo, txistorra, saltxitxak eta txokolatezko bokata guztiak oso gosoak egon ziren.

Hona hemen argazki batzuk:















2023(e)ko otsailaren 10(a), ostirala

AUTOAK

 LH 3-4koek autoei buruzko eskulan batekin  ikerketa bat egin dute.

Horretarako, material hauek erabili dituzte: botilak, lastotxoak, 4 tapoi, puxikak, zotzak... 

Lehenengo, botilei zotzak itsatsi eta tapoiei zuloak egin ondoren,  zotzean tapoiak sartu dituzte autoaren gurpilak eginez. 

Ondoren, goiko aldean zulo bat egin, lastotxoa sartu eta lastotxoaren goikaldean puxika jarri diote. 

Ikerketaren 2. pausoan, autoak gainazal desberdinetan eskuarekin bultzatuz ea aurrera doan probatu dute.

Ikerketaren azken pausoan, lastotxoarekin puxika puztu eta eskua kentzean autoa aurrera joatea lortu dute.

Zuek ere zientzilariak izan nahi? 

Probatu!







ARRAINAK ETA TXIMELETAK EGITEN

 LH 1 eta 2koek material desberdinekin arrain eta tximeleta zoragarriak egin dituzte.

Oso politak geratu zaizkie!!!






SANTA AGEDA

Aurten, nahiz eta Santa Ageda  eguna domekan  tokatu, gu ostiralean (otsailaren 3a) irten ginen abestera. Eskolako ikasleak taldetan banatu ginen, LH 4-5-6 eta LH 1-2-3.

LH 1-2-3koek herriaren goiko kaletan abestu zuten eta LH 4-5-6koak herri beheko kaleetan eta Cikautxora ere joan ginen. 

11:30etan aldiz, eskolako haur guztiok batu  eta denok batera joan ginen abestera.

Abestearekin lortutako diruaren zati bat, azken urteetan egin bezala, Aspanovas elkarteari emango diogu.
















       

BIZITZAREN ZUHAITZA TXIKIEKIN

HH-koek bizitzaren zuhaitza lantzen hasi dira , horretarako zuhaitz bat margoztu dute.

Ze dotore gelditu zaizue!!



BADATOZ INAUTERIAK!

 

Urtero bezala ez ahaztu mozorroak ekartzea, denok ondo pasatzeko gogoa daukagu eta.

 Laster datoz Inauteriak, hurrengo ostiralean ospatuko ditugu eskolan, beraz hasi prestatzen mozorroak.


AITABITXI-AMABITXI MARTXAN DA

Aurten ere, nagusiek besoetakoei  liburu bat irakurriko die.

JOAN AUKERATZEN LIBURUA!!!

INAUTERI ASTEAN, ASTELEHENA JAI

 Otsailaren 20ean, jai eguna izango dugu eskolan inauteriak direla eta.

ONDO PASATU INAUTERIETAN.

JOLASEKIN KOHESIOA LANTZEN

Gure txikitxeak talde kohesioa lantzeko jolasak egin dituzte.

Hari batekin izar bat egin dute.

Oso ondo pasatu zuten jolasten.




ipuin kontalaria

Eguaztenean eskola guztiko ikasleak ipuin kontlari batengana joan ziren. Bi txanda egin zituzten, batetik HH2-3-4-5 eta Lh1-2 eta bestetik L...