2016(e)ko maiatzaren 26(a), osteguna

HH-2KOAK OREKA MANTENTZEN

Gaur, maiatzaren 26an HH2-koak psikomotrizitate gelara joan dira jolastera. Soka bat lurrean jarriz, gainetik pasatzen, oreka mantentzen ikasi dute.Horrela orekako pila bat ariketa ikasi dituzte eta oso ondo etortzen zaie beraien garapenerako.





OSO ONDO PASATU DUTE!!!

LH4-URA BIZITZAREN ITURRI

4.mailakoak uraren gaia landu dute eta hainbat esperimentu burutu dituzte.ARAZTEGI bat prestatu dute gelan eta atzo,
maiatzaren 25 ean, gure herriko UR BILTEGIRA joan ziren MONTE ur biltegira.Bertan ikusi zuten nondik biltzen diren urak eta nola tratatzen diren gure etxeetara bidali baino lehen.
Bisita interesgarria izan zen.

Gelan egindako ARAZTEGIA:

  
Ur biltegira bisita:



HH5ekoek BROTXETAK EGIN DITUZTE FRUTAREKIN

MaiatzareN 20an, ostirala, brotxetak egin zituzten.
Brotxetak egiteko erabili zuten osagaiak hauek dira:
-Sagarra.
-Madaria.
-Nektarina.
-Laranja.
Andereño Belenek fruta zuritu eta zatitu egin zuen.
Ondoren makila luze baten sartu eta azkenik jan egin zituzten.

               GOXO-GOXOAK ZEUDEN!!!

LH4 ORTUA ZAINTZEN

Gure ortua martxa onean doa.
Astero talde bat arduratzen da landareak ureztatzen, belarrak eta barraskiloak kentzen, fruituak biltzen (marrubiak primerakoak!)...
Azelgak eta letxugak ia-ia prest daude jateko.
Aurrek astean 4. mailakoen txanda izan zen.Marrubiak bildu zituzten eta bi aldiz ureztatu zituzten landareak.




INGURUMEN BATZORDEA

Maiatzaren 30ean ordu bi ta erdietan ingurumen batzordeko ikasleak elkartuko dira eskolan Lh-1-2-3-4-5-6 ko bi ikale batuko dira.

HH5ekoak KASTAINETAK EGITEN

HH5koek aurreko astean musikako orduan kaskainetak egin zituzten, tapoiak berrerabiliz eta kartoi zatiekin. Azkenik pintzelarekin nahi zuten kolorekoak margotu zituzten.

                                         OSO POLITA GERATU DA!!!


HH4 EKOEK GITARRAK EGIN DITUZTE

Aurreko astean, Maiatzak 19an,musikako klaseetan,HH4 koek gitarrak egin zituzten Iratxerekin. 

Musika tresna hau egiteko,ondorengo materialak behar izan dituzte:
-Berrerabilitako tapoiak
-Gomatxoan
-Zotzak

                                                 VBNOSO 
POLITAK GERATU DIRA!!!!
Trin Trin Trin...

GURASOEKIN IRTEERA HENDAIARA



Urtero gurasoekin irteera bat egiten da. Aurten, Hendaiara egingo da. Irteerara joateko eskolako umeak etxera eramandako fitxa beteta ekarri behar da eta hau entregatzeko epea maiatzaren 27-an amaitzen da.

Gogoratu fitxa guraso elkarteko bati eman behar zaiola, ez da  buzoira bota behar. 

INFORMAZIO GEHIAGO NAHI BADUZU KLIKATU

HH4-KOAK ORTUA ZAINTZEN ARI DIRA

Aste honetan, lau urteko gelakoei ortua zaintzea tokatzen zaie. Astelehenean  ez zuten ureztatu bustita zegoelako, astearten aldiz, ureztatu egin zuten, baita atzo ere. Gaur ere ez dute ureztatu atzo ur larregi bota baitzuten.

Marrubiak helduta daudenean, ortua zaintzen dagoen gelak hartu egiten dutu. Zozketa bat egin ondoren tokatzen zaionari jateko.

UDAL FOROA

Ekainaren 1 ean goizeko 11:00 etan udal foroa egongo da. Urtero bezela  Udaletxera joango gara Hh5-Lh2-Lh4 eta Lh5 eta Lh6, gela guztietako ingurune batzordeko arduradunak ere joango dira beste ikasleekin batera.




2016(e)ko maiatzaren 19(a), osteguna

IBAIALDE

Gogoratzen duzuen bezala, atzo, maiatzaren 18an, Ibaialde proiektuaren barruan dagoen ekintza burutzera joan ginen. Proeiktu hau aurrera eramateko, inguruko ibai bat aztertzea izaten da helburua eta guk Bolin inguruko ibai zatia aztertzea pentsatu genuen.
LH3, 4 5 eta 6 .Ordu bi eta erdietan bazkal ondoren.Lehenengo, taldetan banatu ginen.Talde bakoitzean irakasle bat zegoen.Ibaiko ura aztertu, inguruan hasten diren zuhaitz eta landareak ikusi, zeintzuk animali bizi diren ibai inguruan ikusi eta dena apuntatu. Gero zabor batzuk ere batu genituen.
Azkenik lauretan eskolara bueltatu ginen.






IPUIN ETA MARRAZKI LEHIAKETAKO TXAPELDUNAK

Gogoratzen duzuenez, ipuin lehiaketa bat antolatu zuten udal liburutegiak eta Berritxuko Udalak. 
8-12 urtekoen artean, ipuinetan, Uxue Mugartegi izan zen txapelduna eta marrazkietan, Elaia Gogenola. Bi neskak 30 euroko bale bana lortu zuten Zurrumurru dendan gastatzeko.


HOMOFOBIAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNA

Maiatzaren 17an, homofobiaren kontrako eguna izan zen, eta eskolako guztien artean ostadar bat egin genuen homofobia ezabatzeko, batzuk margotzen zeuden bitartean besteak letrak margotzen aritu ziren, letrak ondo ipini zituztenean, argazki batzuk atera genituen.





HH5ekoek MAZEDONIA EGIN DUTE

HH5 ekoek mazedonia egin dute, noski andereño Belenek lagunduta.Denak hartu dute parte.


Hauek dira osagaiak:
-Platanoa
-Naranja 
-Sagarra 
-Madaria
-Nektarina
-Eta azkenik naranja zukua

Denak nahastu zituzten bol batean.
Eta azkenik den-dena jan zuten, ez zen ezer ere geratu.


                     OSO GOXOA EGON DA!!!

HH4koak EGIPTOKO MAKETA EGITEN

HH4koek ikasleak Egiptoko maketa egin dute, horretarako hondarra, ura eta kola erabili dute.
Masa horrekin piramideak egin dituzte eta ondoren Nilo ibaia margotu eta kokatu dute.
Azkenik krokodiloak, sugeak eta palmerak egin dituzte plastilinarekin.                              OSO POLITA GELDITU
                 DA!!!



2016(e)ko maiatzaren 16(a), astelehena

LH2-KOAK ARRATE IRRATIAN

Maiatzaren 3an ,asteartean, bigarren mailakoak Arrate irratira joan ziren. Txanelan komunikabideen gaia lantzen ari direla aprobetxatuz.
Bizita hau Agurtzaneren bitartez egin dute eta berak hainbat azalpen eta kontakizun kontatu dizkie. Bideoak ikusteaz konturatuko zarete.


2016(e)ko maiatzaren 13(a), ostirala

NOAREN URTEBETETZEA

HH-2 ko ikasle baten urtebetetzea izan zen, honek Noa du izena. 3 urte bete zituen eta bizkotxo bat ekarri zuen ospatzeko. 
Pozez beterik abestu zioten zorionak zuri , koroia buruan zuelarik.



2016(e)ko maiatzaren 12(a), osteguna

HH4koak HORTZ BAT AURKITU DUTE EGiPTOKO MAKETAN

Egiptoko maketan 4 urtekoek hortz bat aurkitu zuten.Ez zekitenez norena zen Amaia aginlariarengana joatea erabaki zuten.Amaiak egiptiar baten agina zela esan zien, Hesy-rarena.Eta gainera hortzak garbitzen erakutzi zieten.Hortzak garbitzeko eskubil bat ere oparitu zioten bakoitzari.

                                         Mila esker Amaia asko ikasi dute!!!!!


LH2-KOAK LANBIDEAK LANDU DITUZTE

LH2koak tutoretzako saioetan lanbideak landu dituzte nahiko programaren bitartez. Tutoretzako arloetan BURU ETA SORGIN ipuina landu dute. Ipuinaren barruan ikusten da neskak zein mutilak nagusitan,  nahi dugun lanbidea aukeratu dezakegula.
Horrez gain,  Txanelan ere lanbideak landu dituztenez, bi arloak aprobetxatuz pelikula bat egin dute.

ORTUA

Eskolako ortuaren zainketa, gelaka antolatu dugu.
Astero gela desberdin bat arduratzen da ortuko lanak egiten eta marrubirik gorrituta baldin badago, beraiek jaten dituzte.
Aste honetan HH3 koei tokatzen zaie eta urazak ere landatu dituzte.







LH3 KOAK AIREARI BURUZKO ESPERIMENTUAK EGITEN

LH3 koak aireari buruzko esperimentuak egiten aritu dira.
Alde batetik, puxikakin eta plastikozko botilarekin biriken funtzionamendua aztertu dute.
Baita suak oxigenoa behar duela ere.
Bi kandela biztu eta bat edalontziarekin estali dute.
Esperimentu horiek amaitu eta gero frogatu dute airea berotzen denean, espazio gehiago okupatzen duela.

2016(e)ko maiatzaren 5(a), osteguna

UDABERRIA HELDU DA

Udaberria  heldu denez, HH-ko guztiak eguraldi ona aprobetxatzen ari dira.
Bero asko dagoenez, barruko kamisetarekin egoten dira, egarri asko izaten dute eta aterpean jolasten dute gerizpea dagoelako.


ESKOLAKO ZINBURUA APURTU EGIN ZEN

2016ko Maiatzaren 2an, eskolako HHko jolastokian dauden ziburuetako bat apurtu egin zen. Baina beti bezela, udaletxera deitu bezain laster Unai eta Todor konpontzera etorri ziren.Baina ez zeuden bakarrik, HHko guztiak begira eta harrituta geratu ziren. Konpontzea lortu zuten.
Eta orain, ume guztiak poz-pozik daude.



HH4koak EKOGUNERA JOAN ZIREN

Apirilaren 27 an HHkoek Donostian dagoen Ekogunera, ekologia lantzeko gunera,  joan ziren.Bi tailer egin zituzten,Txispiren etxea eta Artoterapia.

Artoterapian artaburuak garantzen egon ziren, ondoren, artoirina egin eta azkenik oilategira joan ziren oiloei jaten ematera.

Letxuga landareak ere landatu zituzten, lurrean zuloa egin eta landareak bertan sartuz.Azkenik konposta bota eta ureztatu zuten

                                    Asko ikasiz, oso ondo pasatu zuten!!!

Gauza garrantzitsu bat ikasi zuten, eskolako ortuan lan egiteko.

                                                 Informazio gehiago nahi baduzu klikatu
                                                                    HEMEN.



URA BIZITZAREN ITURRI

4.mailako ikasleak "uraren"gaiarekin dabiltza.
Uraren propietateak aztertzen jardun dira.
Ikasi dute ura disolbatzaile ona dela, baina konprobatzeko hainbat materialekin (azukrea, gatza, olioa, harriak, arroza,
 kafe-hautsa...)frogatu dute.

LH5-6KOAK OLIMPIADETARA

LH5 eta 6 koak Ondarruko olimpiadetara doaz maiatzaren 6an.
Bertan, LH5 ekoak, hondartzara joango dira eta LH6 koak, berriz, Zaldupeko polikiroldegiaren inguruan ibiliko dira.

Bi gune hauetan4 txoko desberdin egongo dira, eta txoko bakoitzean bi jolaz egingo dituzte. Gainera, talde desberdinak egongo dira. Bazkaldu ondoren, ikasleak eta irakasleak, uretara sartu ahal dira.

ESKOLAK:
-Berriatua                                 -Zubi Zahar
-Markina BB                            -Zaldupe
-Txomin Agirre                        -Munitibar
-Markina BK                            -Aulesti
-Amoto                                     -Etxebarria
-Lekeitio EP                             -Lekeitio RMA
-Ispaster                                 










LH1 GOSARI OSASUNTSUA

GORPUTZA ZAIN DEZAGUN gaia amaitu ondoren prakktikan ipintzeko ikasitakoa, gosari osasuntsu bat prestatu zuten janarien piramideko elikagaiak errespetatuz.
2.mailako ikaskideak gonbidatu zituzten eta barikua 15a, 10:15tan hasi ziren beren gosariaz.
Den dena goxo-goxoa egon zen eta, beraz, dena amaitu zuten.

ipuin kontalaria

Eguaztenean eskola guztiko ikasleak ipuin kontlari batengana joan ziren. Bi txanda egin zituzten, batetik HH2-3-4-5 eta Lh1-2 eta bestetik L...