2021(e)ko ekainaren 24(a), osteguna

LH 4KOEN MAKINAK

 Aurreko sarrera batean LH 4ko ikasleeek makinak landu ondoren makinak eraiki zituztela aipatzen zen.  Bertan talde baten lana ikusteko aukera zegoen. Hona hemen gelako talde guztiek egindako aurkezpenak.

https://drive.google.com/drive/u/2/folders/1P4tfu1QcGy0ehbHXfDCDaLULu0PuL5h5


2021(e)ko ekainaren 11(a), ostirala

Mendi buelta

 LH4, LH5 eta LH6ko ikasleak mendira joan ziren SINCERE proiektua ezagutzera, Goikolau Berritxuko kultur elkarteari esker. Basoaren garrantziaz hitzegin ziguten, zuhaitzek ura hartzeko duten gaitasunagaitik eta egurrarekin egin daitezkeen lehengai garrantzitsuengandik, hau da, altzariak, etxeak, erropa... 

Ura neurtzen duten sensore batzuk jarri dizkiote Berritxuko basoko hainbat arbolei eta hoiek  ikusi zituzten. Dirudienez, Valentziako unibersitate bateko adituek informazioa jasoten dute momentu oro,  eta zenbat ur gora eta behera ibiltzen diren zuhaitzetan eta baita lurrean ere, jakin dezakete.


Hemen dituzue argazki batzuk:


ONDARRURA IRTERA!

Oraingo astean Ondarruko hondartzara joan dira LHkoak. Oinez joan  eta buelta autobusean. 

Piknikak eraman zituzten bazkaltzeko: saltxitxak, tortila bokadiloak... Uretan oso pozik ibili dira eta oso giro epela eta beroa izan dute zorionez. 

LH6KOAK CIKAUTXORA BISITA BIRTUALA

 Kaixo familiak, 

Azaro fundazioarekin batera, eskualdeko enpresa batera joan behar ziren baina Covida dela eta, Cikautxoko 2 langile etorri ziren bertako lana komentatzera: Nerea Aldazabal eta Abel Aristondo

Cikautxon lana makinak eta pertsonak egiten dute. Gehien bat kautxoa erabiltzen dute, baina baita plastikoa ere.

Bideo bat ere erakutsi zuten hemen daukazue:

https://www.youtube.com/watch?v=vRidxKVOGEI

Eskerrik asko Nerea eta Abel!


HHkoak Aulestira! 😜😜

Oraingo ostegunean HH osoak Aulestira egin du irteera egun osorako . Oso ongi pasatzeko aukera izan dute bertako parkean jolasten elkarrekin. Bazkaria bakoitzak bere  etxetik eramandakoa izan da, Aulestin bertan.. Bazkaldu ostean jolastu eta 16:00ko buelta egin dute autobusean.   

LH5 NAHASKETA!

Bi esperimentu egin dituzte, bat jakiteko ea nahaste guztiak disolbatzen diren bai edo ez eta bestea estresaren aurkako panpinatxoa da.

Lehen esperimentuan nahasteak egin behar ziren. Orain azalduko dizuegu nola  egin eta zer material behar den: 


MATERIALA


  • Edalontziak

  • Koilaratxoak

  • Janari desberdinak:

  • Kakaoa

  • Ozpina

  • Olioa

  • Esnea

  • Klarionak

  • Dilistak

  • Arroza

  • Gatza


NOLA EGIN


  1. Nahastu bi substantzia edo gehiago eta nahastu.

  2. Begiratu ea disolbatu dauden.


Oso sinplea da.





Bigarren esperimentuan estresaren aurkako panpinatxoa egin behar zen. Orain azalduko dizuet nola egin eta zer material behar den:


MATERIALA

  • Koloretako puxika
  • Irina

  • Hondartzako hodarra

  • Plastikozko botila

  • Inbutu bat

  • Koloretako artilea

  • Artaziak

  • Kola

  • Matxarda txikitxo bat

  • Errotulagailu iraunkorra


NOLA EGIN


  1. Nahastearen neurrietan bi Irina eta bat hondarrarena ongi nahastu, eta inbutuaren laguntzaz, sartu plastikozko botilan.

  2. Puztu puxika eta lotu matxardarekin barruan dagoen airea atera ez dadin. 

  3. Lotu puxikaren ahoa botilaren ahoari, eta kendu matxarda.

  4. Bota botilaren barruko nahastea puxikaren barrura. Nahaste nahiko sartu duzunean, kendu botila, eta, kontu handiz, atera barruan dagoen airea.

  5. Ondoren egin ilea panpinatxoari.

  6. Azkenik margotu aurpegia errotulagailuarekin.

Bukatu duzu!!


LH5 BASERRIA

 Lan sektoreekin eta Azaro fundazioarekin jarraituz , oraingo honetan 1. sektoarekin datoz LH5 ekoak “baserri mundua”.  Gurasoek ezin  eta amuma izan dute gidari. Gauza askoren artean ilargia, urtaroak eta landatzeko zein teknika erabili kontuan izan behar direla lanean hasi baino lehen.


Hurrengo bideon daukazue bisitaren laburpentxo bat


BASERRIA- 1. SEKTOREA  



Eskerrik asko Karmele!


LH5 DEBATEA

 Oraingo hiruhilako honetan gaztelanian debateak zelan egin egon dira ikasten. 

Debate batean “moderadorea” ibili dute bestela edonork hitz egiten du nahi duen momentuan eta askotan denok batera.

 LH5ekoak honela antolatu  zuten, 12 dira klasean, klasea 2 taldeetan banatu zuten eta 2 “moderador” aukeratu zuten, eta taldeak,  bat “en contra” eta bestea “a favor”.




LH5 KOMIKI TIRAK

 Euskeran komikiak lantzen ari dira, eta horrekin batera bizikasi lotu dute, egunerokoan gertatzen diren arazo eta konponbideak komiki bidez azaldu dituzte.

Komikiak hiru binetaz daude antolatuta:

Lehenengo binetan , egoera azaldu dute, bigarrenean, arazoa  eta hirugarrenean, hau da,  azkenean,  arazoaren  konponbidea aurkitu dute.

Hemen argazki batzuk espero gustatzea !!!



LH5 KARTOIZKKO ETXETXOAK

 

LH5ekoek plastikan aspaldian artelan asko egin dituzte, horietako bat kartoizko etxetxoak izan dira eta kartoiz eta kolaz egindakoak dira, bakoitzak bere forma eta kolorea emanez.


Honela irten dira:

2021(e)ko ekainaren 4(a), ostirala

LH3KOAK AKROSPORTEKO KOROGRAFIA!!

LH3koak akrosportarekin koreografiak egin dituzte aste honetan. Adibidez: pinua, errobera, sugearena, txiribuelta, piramidea... Oso ondo pasatu dute!!! A ze polita!!!





LH6 LAPBOOKA

 Kaixo familiak,

Aurten agenda 2030eko 17 helburuak ikusi ditugu eskolan lh6koek 16. landu dute bat aukeratu  lapbook 

Beraien aukera biodibertsitatea izan da eta gure lanaren emaitza hau izan da hemaitza.

GH ur jolasak LH4, LH5 eta LH6

 LH4, 5 eta 6ko ikasleak ur jolasak egin dituzte aste honetako eguraldia aprobetxatuz. LH4koek astelehenean eduki zuten, LH5ekoek martitzenean eta LH6koek eguaztenean. Ur jolas asko egin dituzte eta oso ondo pasatu dute.

Hemen duzue bideo bat:


IBAIALDE

 IBAIALDE


Astearte honetan, LH1-2-3 geletako ikasleak  errekara joan dira IBAIALDE programako ikerketa lantxo batzuk  egitera.

Erreka ondoko paisaia, flora eta fauna aztertu dituzte. Uraren  fosfatoak, nitratoak, uhertasuna eta ph-a analizatu dituzte eta tenperatura ere neurtu dute. Uraren kalitatea onargarria dela antzeman dute lortutako baloreen emaitzek.

Presa ikustera ere  joan dira eta ohartarazi dira bertatik ubide bat  irtetzen dela Bolineneko errotaraino. Ubide horretatik doan urak errotako harria mugitzen du eta lehen argi indarra lortzeko ere erabiltzen zen.

Bolineneko errota eta lehengo “Argi-indar” zentrala ere ikusi dituzte.


ZOE ETORRI DA!😍😍😍

Asteartean Zoe etorri zen eskolara. Bagoaz gure taldea osatuz. Oso pozik eta gustora gaude denok.

ONGI ETORRI ZOE!!!!!

ipuin kontalaria

Eguaztenean eskola guztiko ikasleak ipuin kontlari batengana joan ziren. Bi txanda egin zituzten, batetik HH2-3-4-5 eta Lh1-2 eta bestetik L...