2017(e)ko ekainaren 25(a), igandea

2017(e)ko ekainaren 19(a), astelehena

LH4KOAK INGELESA LANTZEN

LH1 AINTZINAKO GREZIRA ETA ERROMARA

LH1koak denboraren makinaren bidez joan dira aintzinako Greziara eta Erromara.

Greziarrak asmatu zuten modura olimpiadak egin zituzten(Euskal Herrikoak) :soka tira, txingak eramatea eta txokor bilketa amaitu ondoren bi taldeak eskua eman zuen eta bakoitzak bere domina jaso zuen.



Erromara bidaiatu ondoren koliseuma eraiki zuten.


GOIZEKO JARDUNA

Ekainaren 19tik 23ra klaseak goizez izango dira. Etxera bazkaltzera doazen ikasleak 13:00etan irtengo dira eskolatik, eta jantokian bazkaltzen dutenak 14:30etan.

Urte biko gelako umeek ez dute eskolan siestarik egingo, beraz 14:00etan irtengo da eskolatik.

NAHIKO PROGRAMA

Ekainaren 5a, astelehena ,Nahiko programako topaketa batera joan ginen Bilbora, LH guztia. Bertan ikastetxe desberdinak topatu ginen.

Ikastetxe bakoitzak bere agurra egin genuen ,eta ondoren ikastetxe guztiek batera aurrezkua egin genuen, eta amaitzeko bizera bat, motxila eta ikastetxe bakoitzari oroigarri bat eman ziguten. 


            


MERIENDA OSASUNTSUA

LH1ekoak txanelako gaia amaitzeko merienda osasuntsu bat  egin zuten, elikagaien piramidea landu ondoren , LH2koak gonbidatu zituzten  beraien merienda osasuntsura. 
Elikagai hauek erabili zituzten: frutak, zerealak eta esnekiak.



LH2KOAK ETA AGURTZANE

LH2koek lore batzuk egin zuten Agurtzaneri emateko , bere laguntza eskertu nahian.



                 ESKERRIKASKO AGURTZANE

IBAIALDE

Ekaiaen 9an ibaialde egitera joan ginen urtero bezala.
Hiru taldetan banatu eta talde bakoitzean beste talde batzuetan banatu ginen, guztion artean, ingurua aztertzen eta behatzen ibili ginen.
Uraren analisiaren emaitzaei begiratuz, inguru garbia daukagula ohartu ginen eta zaintzen jarraitu behar dugula.









LH4 ETA 3KOAK INGURUKO URAK LANTZEN

LH 4 eta LH 3koak, Ondarroako ur araztegira joan ziren, baina lehenengo, LH4koak Berriatuko araztegia (Magdalena auzoan dago) ikusi zuten. Bertan Berriatuko ura garbitu eta edangarria bihurtzen dute.



2017(e)ko ekainaren 15(a), osteguna

HH3-KOAK ERRALDOIAK ETA BURUHANDIAK EGITEN

HH3-koak erraldoiak eta buruhandiak lantzen ari dira.
Erraldoi eta buruhandi asko ezagutu dituzte. Gustuko duten erraldoiak Mari eta Tartalo dira eta gustuko duten buruhandia zezena da.
Horregatik, zezenaren buruhandia egin zuten eta Tartaloren eta Mariren erraldoiak egin zuten. Gero, puxikak prestatu zuten, puxikak minik ematen ez dutelako.

OSO POLITAK GERATU ZIREN!!! 
Hemen dituzu argazki batzuk.

LH5-6KOAK KONPOSTAKO ONGARRIAK ATERATZEN

LH5-6ko ikasleak konpostako ongarria atera dute , urte oso bat lanean aritu ostean.

Dakizuenez, konpostan lortu dugun ongarria, erabili egin beharko da eta horregaitik, Berriatuko eskolako edozein ikaslek, nahi izanez gero, etxera eramateko aukera  izango du. Baina, lana ez da bukatu, konposta, oraindik martxan dago; Hurrengo urtean batzeko.

HONA HEMEN  LANGILE SUTSU BATZUEN ARGAZKIAK!

UDAL FOROA

Ekainaren 8an, udaletxera joan ginen egindako ekintzak azaltzera eta udalari proposamenak eta konpromisoak aurkeztera.

Hauek dira proposamenak:
-Herriko produktu eta ekoizleen zerrenda egitea eta propaganda bidez zabaltzea.
 -Zerrendan sasoikoak direnak adieraztea eta zein lekutan aurkitu ahal diren zehaztea.
 -Herrian bertoko produktuen azoka astean behin antolatzea posiblea den aztertzea.
 -Eskola ortua handitzeko lekua aurkitzea.
 - Urepel plazako putzuan goroldioa agertzen denean putzua garbitzea bainatu ahal izateko.

Gure aldetik hurrengo konpromisoak hartzeko prest gaude:
 -Herriko eta bertoko produktuak erosten eta jaten ahaleginduko gara. 
-Herriko azokan erosi eta udaletxeko propaganda jarraitu.

Dena azaldu ondoren, alkateari galdera batzuk egin eta berak erantzunak eman zizkigun.
Gure proposamenei erantzuna ematen saiatuko zela udaletxea, orainarte egin duen bezela.
Bukaeran hamaiketakoa jan genuen, bertan.

                 ALKATEAK ESAN ZIGUN PROPOSAMEN                                 GEHIENAK BETETZEKO ASMOA DUTELA  

LH4KOAK LOREEN ESPERIMENDUA EGITEN

LH4koak txanelan ugalketaren gaia lantzen ari dira eta horregaitik beraien etxeetatik lora batzuk ekarri dituzte esprimentu bat egiteko.

Esperimendua loreen atalak ikasteko egin dute .Beraiek loreek bi ugalketa mota dituztela ere ikasi eta ikusi dute: sexuala eta asexuala.

2017(e)ko ekainaren 8(a), osteguna

UN PROGRAMA RADIOFÓNICO

Hace un mes que los de 6º  empezaron a trabajar sobre el tema de la radio y la semana pasada grabaron un programa de radio
Aquí lo tenéis:

2017(e)ko ekainaren 1(a), osteguna

HH4 JOGURTA EGITEN

HH4 ko ikasleak esnekien gaia amaitzeko jogurta egin dute gelan . 
Hauek dira erabili dituzten osagaiak :
- Esnea
- jogurt bat
Gau bat jogurteran eduki ondoren, azukrea bota eta jan egin dute. 




LHKOAK BILBORA DOAZ



Ekainaren 5 ean, Berriatua ikastetxeko Lehen Hezkuntzako ikasleak Bilbon egingo diren NAHIKO programaren inguruko topaketetara joango dira.
Badira urte batzuk, Emakundek bideratzen duen "NAhiko" programa tutoretza orduetan lantzen ari direla, eta aurten topaketetara joatea erabaki dute.
Hauek Euskalduna Jauregian izango dira.
Beraiekin batera beste eskola batzuetako ikasleek ere parte hartuko dute.
Ekitaldian bertsoak abestu eta martxoaren 8an egin zuten bideoa aurkeztuko dute.
Bukatu ondoren itsas museora bisita egingo dute.

ZER DA NAHIKO PROGRAMA??






ERRALDOI ETA BURUHANDIEN PROIEKTUAN MURGILDUTA

HH3 eta HH2-koak erraldoi eta buruhandi proiektua lantzen ari dira.
Lolo irakasleak zezenen buruhandi bat utzi diete probatzeko, gero erraldoiekin ere jolastu dute.
Denek asko ikasi dute eta erraldoi eta buruhandi asko ezagutu dituzte, adib.: Mari, Caravinagre, Zezena, Tartalo, Xanti, Maialen, Sorgine, Basajaun, Don Terentzio, Doña Tomasa, Urtzi, Aker, Txoro, Alper, Oker, Txotxolo, Verrugas...

 
Erraldoi edo buruhandiren bat ezagutzen baduzue, ekarri izena edo argazkia 3 urteko gelara mesedez.

LH2 KOMUNIKABIDEAK LANTZEN

LH2koak zuzendaritza gelara joan ziren fax bat ikustera.Geroxeago mezua bidali zioten udaletxeko idazkariari, ondoren faxez bidalitako mezua ikustera joan ziren.


KOKAKOLA ETA MENTOSAREN ESPERIMENDUA

Resultado de imagen de mentos y coca colaLH5eko ikasleak esperimendu bat egin zuten. Kokakola botilari hamar mentos sartu zioten. Horren ondorioz ,erreakzio kimiko bat sortu zen eta freskagarriak gainezka egin zuen.

  Ba al dakizu zer gertatuko litzaketeen urdailean bi osagai horiek irensten badituzu?
Resultado de imagen de mentos



JOSI TA JOSI

"Josi ta josi" da Euskal Eskola Publikoaren 26. jaiaren leloa. Lelo honen bidez hauxe transmititu nahi dugu: anistasunak eskaintzen duen aberastasunetik abiatuta, Euskal Eskola Publikoak elkarbizitzan oinarritutako gizarte kohezionatuta eraikitzen duela, eta errespetuaren eta tolerantziaren baloreetan hezten dituela etorkizuneko belaunaldiak.

ipuin kontalaria

Eguaztenean eskola guztiko ikasleak ipuin kontlari batengana joan ziren. Bi txanda egin zituzten, batetik HH2-3-4-5 eta Lh1-2 eta bestetik L...