2018(e)ko apirilaren 27(a), ostirala

AKROSPORT SAIOA GORPUTZ HEZKUNTZAN


LH6koak akrosport egin dute gorputz hezkuntzako saioan.
 LH5ekoak ere akrosport egin dute.

 Akrosport edo gimnasia akrobatikoa akrobata bat bestearen gainean giza piramide, dorre edo beste egiturak egitean datza. Figura bakoitza osatzeko lotura elementuak erabiltzen dira. Elementu hauek saltoak, gurpilak, iraulketak, itzulipurdiak, orekak, eta abar izan daitezke. Lan guztia musika doinu baten erritmoari jarraituz osatzen da.





LH2 ETA LH6KO IKASLEAK TABLET TXIKIEKIN LAN EGINGO DUTE HIRUHILABETE HONETAN.

Snappet enpresarekin kontaktuan jarri ondoren, dohaineko froga bet egitea erabaki dute Berriatua eskolako klaustroan. Honekin teknalogia berrietan datozen aldaketei aurre egiteko behar diren baliabideak ezagutzea da helnurua.
Ikasle bakoitzaren autonomia eta garapen kognitiboa errespatatu eta bakoitzak bere gaitasunak ahalik eta egokien garatu ditzaten besteak beste.






LH4-KOAK KORTXOZKO ITXASONTZIAK EGITEN!

LH4.mailako ikasleak txanelan ura lantzen daude. Beraz, kortxozko itxasontziak egin dituzte hiruhilabete honetan zehar.


 

BERRIATUKO UDALEKU IREKIAK

Berriatuko Udalak haurren udako aisialdian dagoen hutsunea betetzeko beharra ikusurik , aurtengo udarako Berriatuko udaleku irekiak antolatuko ditu. Udalekuen inguruko informazioa:

Norentzat: Berriatuan erroldatuta dauden 4-12 urte bitartekoentzat. Erroldatu gabeak tokia baldin badute aukera izango dute parte hartzeko.

Noiz: Uztailaren 2tik 27ra zehar izango dira.

Ordutegia:  Astelehenetik Ostiralera 10:00etatik 13:00etara.

Nola apuntatu:Udaletxean apirilaren  16etik maiatzaren 4ra (biak barne)

Prezioa:Matrikularen ordainketa Ekainean egingo da, izena emateko orrian jarritako kontu korrontetik.

Prezio arrunta:100 euro.

Famlia bereko bi umeren prezio arrunta: 180 euro.

Familia bereko hiru umeren prezio arrunta: 250 euro.

HH2KO IRAKASLEARI GALDERAK

HH2ko irakasleari galderak egin dizkiogu. Hauek dira galderak:

-Zein aldaketa egon dira irailetik ona gelan?
Txandak errespetatzen ikasi dute eta arauak ikasi dituzte.

-Nola moldatzen dira elkarrekin?
Oso ondo moldatzen dira.

-Zenbat aurreratu dute hitz egiterako orduan?
Pila bat ikasi dute hitz egiten, baita koloreak, zenbakiak, tamainak, gorputzeko atalak, erropak jazten... ere. Geroago frutak ikasiko dituzte.

- Ba ahal dago baten bat pardelik gabe jada?
Kurtso hasieran lau ikasleek ez zuten pardelik jada eta Aste Santuak ondoren beste hiruk kendu dute.


HH4KO IKASLEEK IRABIATUAK EGITEN

Asteartean HH4ko ikasleak irabiatu bat egin zuten horretarako, errezetak ekarri zituzten klasera. Errezetak azaldutakoan lanean hasi ziren, marrubiz eta esnez osaturiko irabiatua prestatzen. Asko gustatu zitzaien egitea eta horretaz gain oso gozoa zegoela esaten dute.❤❤




HH3KOAK SATORTXORI ORTOA EGIN DIE

HH3koak Ekogunera joan zirenez Satortxo oso triste ipini zen bera ez zutelako eraman. Horregaitik irakasleak eta ikasleak pentsatu zuten berarentzat ortu bat egitea. Oso polita geratu zaie eta Satortxo oso pozik ipini zen! Gustura egoten da bere ortu zoragarrian!


                                                                                                          

2018(e)ko apirilaren 20(a), ostirala

HH3, HH4 ETA HH5EKOAK EKOGUNERA JOAN DIRA

Hh3, hh4 eta hh5ekoak Ekogunera joan dira Txispi artoa, kris kris eta pun tailerretan parte hartzera. Bertan hotel bat ikusi zuten zomorroz beteta zegoena, letxugak sartu zituzten, loreak usaindu zituzten eta baita belarraren usainaz gozatu ere. Azkenik zapatilak eta prakak lokaztuta bazkaltzera joan ziren! Ondoren, bolazko pistina batera sartu ziren. Oso ondo pasatu zuten!

LH5EKOAK GUANTANAMERA JOTZEN

LH5ekoak txirula jotzen grabatu zuten martitzeneko lehengo orduan Guantanamera abestia.

LH2KOAK AURKEZPENAK EGITEN

Lh2koak lanbideen aurkezpena egin zuten.
Lehen hezkuntzan 1-3-4-6.mailetan egin zuten aurkezpena eta denak arrituta geratu ziren.
Aurkezpen gehiago egiteko gogo askorekin daude.



HH5EKO IKASLEAK TXALAPARTA JOTZEN

 Aste santutik bueltan  HH5eko ikasleak psikogelan txalaparta jo zuten. Oso ondo pasatu zuten eta asko gustatu zitzaien txalaparta jotzea.



LH5 ETA LH6-KOAK LEIRE BILBAUREKIN

LH1 ASMAKIZUNETAN JOLASTEN ETA AITAREN EGUNERAKO POSTALAK EGITEN

LH1ekoek asmakizunetan jolastu dira eta Lurrek irabazi du jolasa.
Aitaren egunerako postal polit bat egin zuten, jakearekin eta pajaritarekin

2018(e)ko apirilaren 13(a), ostirala

LH5-EKOEK IPUIN LEHIAKETAN PARTE HARTUKO DUTE

LH5ekoak ipuin lehiaketan parte hartzera doaz. Gogor ari dira lanean.
 Parte hartzeko oinarri orokorrak:
*Gai librea izango da.
+Bakoitzak nahi adina lan aurkeztu ahal izango du.
*Modalitate bakoitzeko sari bakarra jaso ahal izango da.
*Herriko liburutegian aurkezu behar dira Apirilaren 2tik 27ra.
*Lanak izenik gabe aurkeztu behar dira.
Informazioa gehiago hemen

MARI KALANBRE LIBURUTEGIIAN

ipuin kontalaria

Eguaztenean eskola guztiko ikasleak ipuin kontlari batengana joan ziren. Bi txanda egin zituzten, batetik HH2-3-4-5 eta Lh1-2 eta bestetik L...