2016(e)ko azaroaren 24(a), osteguna

ESKOLAKO ORTUA

Kaixo ikasle guztioi:
Bihar ostirala, eskolako ortuko barazkiak jasoko dira. 
Zer egingo dugun denon artean zaindutako barazkiekin???
ZOZKETA.
NOLA?
Zozketan parte hartu nahi baduzu ekarri zure izen abizenak paper zati baten apuntatuta. Momentuan, bertan, poltsa batean denak sartu eta zozketa burutuko da.
ON EGIN!!




DURANGOKO AZOKARA GOAZ !!!

Abenduak 2an, LH5 eta LH6ko ikasleak,51.  Durangoko azokara doaz.
Urtero bezela euskal liburu eta diska azokan murgildurik ibiliko dira goiz guztian.
Genero guztietako liburuak kuskuzeatu, musika taldeak ikusi, taldekoekin argazkiak atera... hainbat zeregin izaten dute bertan.
Bertan, irakasleek prestatutako galdetegi bat osatu beharko dute.
Ondoren, Sagu ganbaran burutuko den komiki tailerrean parte hartuko dute.
Informazio gehiago nahi ianezkero:
DURANGOKO AZOKAREN WEB GUNEA

EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA EZABATZEKO EGUNA



Bihar, azaroaren 25a, emakumeen kontrako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna Berriatuko eskolan ere ospatuko da. 
 Mirabal ahizpak, (Patria Mirabal, Minerva Mirabal eta María Teresa Mirabal) Rafael Leónidas Trujillo diktadorearen aurka lan egin zuten hiru dominikar emakume izan ziren. Laugarren ahizpa batek, Belgica Adela "Dedé" izenekoak, ez zuen hain lan aktiboa egin. Haien oroimenez urtero, azaroaren 25an, Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna ospatzen da. 
 Ekintza bereziak burutuko dira hiru txoko desberdinetan(mota bakoitzeko bi daude) 10ak inguruan. Sei talde sortuko dituzte ekintzak egiteko orduan eta talde denak egingo dute txokoko jolas edo ariketak. Txokoetara joan eta gero, pankarta batekin, udaletxe aurrera joango dira ikasle eta irakasle denak 12ak inguruan.

Resultado de imagen de emakumeen kontrako indarkeria ezabatzeko eguna

KOLORIN: LH1-KOEN DENBORAREN MAKINA

LH1-koak denboraren makina egin dute beste garai batzuetara bidaiatzeko. Denboraren makina plastikoarekin, kartoiarekin, paperarekin eta beste material askorekin egin dute, gainera, kolore asko ditu eta dena LH1-koak pentsatu dute. Lan asko egin ondoren makina oso ona egin dute eta beste geletako ikasleak gonbidatu dituzte ikustera.

 Lehenengo bidaia dinosauroen garaira egin nahi dute. Fermin, Maialen, Pox eta Urdintxorekin bidaiatuko dute. Kolorin izena du denboraren makinak. Ea asmatzen duzuen zergaitik?




HH-5 EKOEK GABONETAKO KARPETAK APAINTZEN

HH-5 ekoek euren karpetak apaintzeko, Kadinsky eta Pollocken artelanak egin dituzte. Kanikaren teknika erabili dute Pollocken artelana egiteko.
Margolari itzelak dira.
Hemen daude gure herriko etorkizuneko artistak!.


2016(e)ko azaroaren 21(a), astelehena

DOMPI TXORIA

 Aurten HH-5ekoak pelutxe proiektuan parte hartuko dute. Pelutxe honek Donpi  du izena eta txori kumea da.Txoriarekin Txile plazara joan ziren  paseatzera eta gure herria erakustera.




2016(e)ko azaroaren 18(a), ostirala

HH-2 ETA 3 KOAK GAZTAINAK JATEN

HH-2 eta 3 Koak azaroaren 12 an elkartu eta gaztainak jan zituzten. Hasieran oso beroak zeuden, baita oso gozoak ere. 
2 ETA 3 URTEKOAK GAZTAINAK DASTATZEN on PhotoPeach <iframe width="445" height="296" src="http://photopeach.com/embed/19k12nr" frameborder="0" allowfullscreen></iframe>

2 ETA 3 URTEKOAK GAZTAINAK DASTATZEN on PhotoPeach

2016(e)ko azaroaren 17(a), osteguna

HERRI KROSA

Azaroak 20ean herri krosa egingo da.
Izena ematea dohainik izango da. Egun berean  9:30-10:00ra , Berriatuko plazan.
Saturranera joateko autobusa 10:15 izango da Berriatuko plazatik.
Saturranen hasiko da, nagusientzako krosa eta Berriatuko plazarain izango da helmuga, txikiena 14 urtetik beherakoena, cikautxo ondoko baserri  batetik hasiko da (Olasotik).
Saria  1. gizonari // 1. emakumeari // 1. bikoteari emango diote.

LH2-KOAK ZUHAITZ GENEALOGIKOA EGITEN

LH2-koak bere burua eta familia aztertzen daude. Bere familia hobeto ezagutzeko bakoitzak, bere familiaren zuhaitz genealogikoa egin du. 
Argazkian ikusi ahal duzue zer politak diren.


HH-2KOAK ORTUAN

HH-2koei ortua zaintzeko txanda tokatu zaie eta oso ondo aurkitu dituzte barazkiak. Ez dute intsekturik aurkitu.Aurreko egunetan euri asko egin duelako, ureztatu beharrik ez dute izan.
  

BERRIATUKO DESANEZIOA

Azaroak 26an Berriatuak 32 urte egingo ditu Ondarrutik bananduta.
Egun horri desanezino eguna esaten diogu.
Berriatuak pozik ospatzen du. Zesta puntako torneoa ere egiten da. 

V. txapelketako  finalak azaroak 19an jokatuko dira.

AZTERKOSTA 2016

Aste honetan, Berriatuko LHko denak azterkosta egitera joan dira azaroaren 15ean Saturraraneko hondartzara. Hirugarren mailatik gorakoak  uraren analisiak egin eta fitxak bete zituzten. LH1 eta LH2koak animaliak aztertzen egon ziren eta azkenean denak zaborrak bildu zituzten.





2016(e)ko azaroaren 10(a), osteguna

LH1-KOAK AGENDA EGITEN

LH1-ko ikasle bakoitzak agenda bat egin du. Barruan bakoitzaren telefono zenbakia eta urtebetetze eguna idatzi dituzte. Horrela, bada ezbada, bata bestearen telefonoa eskuragarri dute.

HASI DIRA PELIKULAK

Dakizuen bezala datorren astean azaroak 13 an, pelikula emanaldiak hasiko dira Guraso Elkartekoen eskutik . 
Lehenbizikoa  (Capitan America civil war ) izango da .
Domekero izango da, eta sarrerak 50 zentimo balio du.  
Denok daukazue eskubidea joateko !!!
EGUTEGIA IKUSI

Resultado de imagen de berriatuko bideo gela

BARRAKOIAK

Badira urte batzuk eskola txiki geratu zaigula.
Hori zela eta, lehenengo barrakoi biak, 2008an jarri zituzten.
Lehenengo eta bigarren mailakoen gelak ziren, baina aurtengo udan 2016, hau da, zortzi urtegeroago hirugarren barrakoia jarri zuten eskuinekoaren gainean. Orain, dena da zuri kolorekoa, baina udako reforma baino aurretik, gorria eta zuria zen.
Zenbat ikasturtetarako izango dira?
Denborak esango du.



BAKOITZAREN AURKEZPENAK

LH-2Koak bere burua aurkeztu diote gelakoei.Nolakoak diren izaeraz esan dute. Hasieran denak lotsatu egiten ziren baina pixkanaka-pixkanaka lotsa gaindituz, bere burua aurkeztu dute.




ERROAK LORAN

"Erroak loran" orain dela bi urte hasi zen 2014. urtean.
"Goiko Lau"elkarteak  sariak ematen ditu. Pertsona edo talde batzuek herri mailan egiten duten lana baloratuz.
Urtero talde desberdinak izaten du saria. 
Aurten "Erroak Loran"
Azaroak 26ean izango da. 
Herri bazkaria egingo da. Tikea erosteko epea 2016-11-24 da, GAUR bukatzen da.

Erroak Loran bideoa

Animatu eta etorri. 
Bertan ikusi nahi zaitugu!!!

HH5EKOEK ARTELAN BAT EGIN DUTE

HH5ekoek artelan ikaragarria egin zuten taldekide guztien batera. 
Material desberinak erabili zituzten :lentejak, ogi birrindua, hirina, frutak, etab. Maiderren lagun bat,Iragarne, etorri zitzaien  laguntzera. 
Oso ondo pasatu zuten eta baita asko ikasi ere.

ipuin kontalaria

Eguaztenean eskola guztiko ikasleak ipuin kontlari batengana joan ziren. Bi txanda egin zituzten, batetik HH2-3-4-5 eta Lh1-2 eta bestetik L...