2019(e)ko urriaren 25(a), ostirala

LH3 koen KARRAMARROAK eta MARRAZKIAK

Orain dela egun batzuk LH3 koek arrautza kaxekin karramarroak egin zituzten ondoren marrazki batzuk egin zituzten.

                                                                
                                                                                                                            
              
                                                                                         
      KARRAMARROA                                                                                        MARRAZKIA








              

LH2koak erlaxatzeko boteilak egiten

LH2koak uraren gaiarekin batera erlaxatzeko boteila bana egin dituzte eta handi bat ere bai klaserako.  Erabili dituzten materialak ura, kolorantea, purpurina eta abar dira. Oso ondo pasatu zuten eta oso politak geratu ziren. Txikiak etxera eraman zituzten.

Kalabaza


 Narek bere gelara bi kalabaza desberdin ekarri zituen.
Udazkena lantzen hasiko direlako. Gauza gehiago ere ekarriko dute:

adibidez gaztainak eta udazkeneko beste hainbat fruitu.





DBH1-EKOEN EUSKAL HERRIAREN AURKEZPENAK

 Igaz Berriatuko eskolan lh6-in zeuden ikasleak eta aurten DBH1-en daudenak ingeleseko klasetan egin duten Euskal Herriari buruzko aurkezpen polit bat bidali digute.

HH-KOEN HORMA IRUDIA ETA KUADERNO BERRIAK

HH-koek horma irudi bat egin zuten lehengo astean. 
Horma irudia egiteko material asko erabili zituzten:
Margoak, papela, oihala, artilea edo lana, kordoia, plastikoa eta kartulina.
Horma irudi hori horma batean jarri dute. Oso ondo gatu da.
Horrekin lotuta, margoketarako kuadernu batzuk ekarri dizkiote, HH5-ekoak lehen ere bazituzten, baina orain HH2-3-4 koen txanda da.
Asko gustatu zaizkie kuadernoak, eta asko erabiltzen dituzte.






ANNAK HALLOWENEKO IPUINA KONTATZEN

HHipuina


Asteazken arratsaldean HH- ko ume guztiak alabazan kala bazan 
gunean elkartu ziren. Anna hizkuntza laguntzaileak,  Halloween-eko ipuin bat kontatu zien. 
GehieneI ipuina gustatu zitzaien eta beste ipuin bat entzuteko prest daude.  


2019(e)ko urriaren 18(a), ostirala

HH-KOAK OREKA LANTZEN

Eskolan, jakingo duzuen moduan, psikomotrizitate gela bat dago.
Gela horretan hainbat gauza dibertigarri egiten dituzte.
Oraingotan, oreka lantzen ibili dira, horretarako zirkuitu bat egini dute.
Zirkuitu horretan bi gauza egin dituzte gehien bat: eskalada soka batetik eta plastikoZko ladrilu batzuen gainetik ibili dira. 
Oso ondo pasatu dute bertan.





                                                                                                                                                               

LH2KOEN PROPOSAMENAK

Aurreko albiste batean esan genuen brigada bat egongo zela, baina emaitzak ez dira izan oso onak. Horregatik brigadakoak gelaz gela joan gara emaitzaen berri ematen.
Emaitzak ikusi ondoren LH2koek proposamen batzuk egin dituzte patioa garbiago mantentzeko, diote bete egingo dituztela.







PERRETXIKOAREN JARRAIPENA

2019Ko Urriaren 16an, perretxikoaren prestaketa egin zen. Diseinua adostu eta gero, margoketa lanean hasi ziren: perretxikoa zuriz margotu zuten.

Gaur arratsaldean LH5eko eta LH6koak margoztera joango dira.

2019(e)ko urriaren 11(a), ostirala

LH2 - KOEN EXPERIMENTUA


Lh2koek experimento bat egin dute jakiteko zer gauzak flotatzen duen eta zerk ez. Plastilina bola eginda eta ontzi batean ipinita flotatu egiten zuen airea ontzian gelditzen zelako. Albal pelotak txiki - txikiak egin zuten ontzi batean ipini zuten eta airerik gabe gelditzen zirenean onduratu egiten ziren ostera albal pelotak gutxi tximurtuta ontzi batean ipinita  onduratuta gelditzen ziren.

LH5koen maletak


LH5ekoek maletak egin dituzte adierazteko zer eramango zuten herrialdez aldatu behar izanez
gero.
Baliogarria da gelara ume berri bat etortzen denean kontuan izateko zenbat gauza uzten dituen
bere herrian. Maleta ez da bakarrik gauza materialez betetzeko, badaude materialak ez direnak
askoz ere garrantzitsuagoak direnak eta normalean ez ditugunak kontuan izaten.

Maletan eramango genituzken gauza batzuk hauek dira:
-Familia
-Lagunak
-Hizkuntzak
-Herria
-Tradizioa.

Hau dena ezinezkoa izaten da eramatea maleta fisiko baten barruan, baina bai
eramaten dira geure soineko maletan eta pisu handikoak dira.






TALENTATU PROIEKTUA

Talentatu proiektua  Lea-Aribai ezagutu eta maitzeko proiektu bat da.
Proiektu honetan Lea-Artibai ezagutzen da lan aldetik: zer empresa dagoen ikasten da, gurasoek zer lan egiten duten eta bertako empresa batera bisita egiteko aukera ematen dute. Talentatu gazteak  bertako empresetan geratzeko egindako proiektu bat da.

LH6-KO MAKETAK

Gu, LH6-koak, uraren proiektuarekin lotuta maketa batzuk egiten ari gara.
Hiru maketa desberdin sortuko ditugu: batzuk erreka, besteak kobazuloa, eta azkenik glaziarra.
Hori egin ondoren, azalpen liburuxka batean sartuko dugu egiten gabiltzan guztia:
textu instruktiboa (nola egin maketa) eta autoreen biografia. 



LH1-2-3 GELAK LEKUALDATZEN

Herri mailan igarri den modura plaza guztia hartuta dago obrekin, gu ere hasi gara mugitzen, jantokiaren lekualdaketa amaitu da, jada frontoian bazkaltzen dugu.
Orain barrakoiei buelta eman behar zaie eta LH1-2-3ko ikasleak beste gela batera mugitu behar dira:
LH1 lehengo haur eskolara doaz, LH2 jantoki zaharrera aldatuko da eta LH3 musika gelan geratuko da. Gaur Aulestira joan dira, gauzak mugitzea oso gatxa delako barruan daudela egitea. Espero dugu dena azkar eta ondo joatea.

LH4-KOEN LANEN MURALA

LH4-koak lanbideak lantzen hasi dira Nahiko programan. Gizon-emakumeen lanbideen murala egin dute eta gero aztertu egin dute.

2019(e)ko urriaren 9(a), asteazkena

LH6-5 ETA 4 KOEK INGELESEZKO AURKEZPEN OSO POLITAK EGIN DITUZTE

LH6-5 eta 4koek ingelesezko orduan aurkezpen batzuk egin dituzte eTwinning proiekturako.
Hemen dituzue beraien aurkezpenak.


LH6:
UNAX                ANDRƉ             SAIOA              MOUHAMED              EKAITZ
IKER           ANDREA       MARIA         ENAITZ               ARENE                     EKHI


LH5:
ABDOUL                   IBAI                   EKAIN                EGOI                  ANARTZ
NAIARA                   ALAIN                  EKAI                 AIORA                 ARATZ


LH4:
URKI                PAUL             MOUSTAPHA            JOSU              JON            INHAR
HAIZEA          HAITZ               ENEKO                ASSANE          AIORA         AINHIZE

2019(e)ko urriaren 4(a), ostirala

ORTUA

Eskolak lursail baten eskaera egin zion udaletxeari bertan ortu bat ipintzeko. Kazualitatez udaletxea konposta zegoen lekutik frontoi atzera eraman zuen eta konposta zegoen lekua gure ortua izateko egokitu zuen. Orain lursail hori eskola ortua da eta barazkiak eta
beste landare batzuk hasten dira bertan.

LH zaborra biltzen


Pasadan Irailaren 27an LH1,2,3,4,5 eta 6 - ko ikasleak denak ibilde bat egitera joan ziren kaleko lurrean zegoen zaborrak jasotzeko. LH1- tekoek  gelara heldu zirenean beraiek aurkitu zituen zaborrak papel batean itsatsita ipini zuten.

LH3-KOEN UR MOLEKULAK


LH3-koek interneten uraren formula (H2O) bilatu dute eta plastilinarekin uraren “atomoak” egin dituzte.

SATUR ETA ARANEN KONDAIRA


Resultado de imagen de saturraran



LH3-ko ikasleek Satur eta Aranen kondaira ikasi dute.
Kondairak dio:
Satur arrantzalea zen eta egunero itsasora joaten zen, Aranek egunero hondartzan itxaroten zion.
Egun batean Satur ez zen itzuli eta Aranek nahiz eta egunak eman zituen hondartzan itxaroten Satur ez zen ageri.
Etsita Aranek itsasoari esan zion bera ere berekin eramateko Saturrekin batera bizitzeko.
Hurrengo goizean gizaki itxurako bi harkaitz ikusi zituzten hondartza ondoan, bi harkaitz horiek Satur eta Aran dira.
Horregatik deitzen da hondartza Saturraran.

Oso ondo pasatu dute.

LH5EKOEN ABESTIA


Eskola guztia ura lantzen gaude.


LH5eko ikasleak kanta bat topatu dute.


Amazonas deitzen da Pedro Suarezek egindakoa.


Irudiak inpaktanteak eta letra hausnartzekoa direla iruditu zaie.

Entzun mesedez eta aztertu letra..

IRAILAK 17KO IRTEERAK

Irailaren 17an, HH eta LH-ko guztiek irteeraren bat egin zuten.
HH-koak Aulestirantz joan ziren, bertako parkean jolastu eta jolastuz pasatu
zuten eguna, berriz, LH-koak 12km ibili ziren gutxigorabehera, Ondarruako
hondartzara joan eta etorri egin zuten, LH1 eta LH2-koek buelta autobusez
egin zuten.
Denek oso ondo pasatu zuten, nahiz eta LH-koen itzulia oso gogorra izan, eguzkiak aurpegian gogor ematen zuelako.

Hemen dituzue argazki batzuk:



AULESTIKO IRTEERA










ONDARROAKO IRTEERA
















HH4-KOEN IKER-GUNEA

HH4ko ikasleak hazi desberdinak landatu zituzten beraien iker-gunean:
bitxiloreak, perexilak, tipulinak eta zerbak.
Iker-guneak bi leku desberdin ditu: 
Negutegi txikia eta negutegi kanpoa.
Landare bakoitzaren haziak bi leku desberdin hauetan landatu dituzte.
Non landatu diren kontuan harturik batzuk gehiago hazi dira 
besteak baino, adibidez:
zerbak eta tipulak gehiago hazi dira negutegi barruan, baina aldiz, bitxiloreak eta perexilak 
gehiago hazi dira  kampoan.
Esperientzia polita izan da, hemen argazkiak:





ipuin kontalaria

Eguaztenean eskola guztiko ikasleak ipuin kontlari batengana joan ziren. Bi txanda egin zituzten, batetik HH2-3-4-5 eta Lh1-2 eta bestetik L...