2016(e)ko abenduaren 22(a), osteguna

OPARIAK DENONTZAT

Cikautxoko lantegitik Olentzeroren opariak jaso dituzte Berriatuako eskolako ikasle eta irakasle guztiak.

LH3 koak ilarrak landatzen

Abenduaren 14 an, Lh3 ko ikasleak ortura joan ziren ilarrak landatzera . Lehenengo lurra prestatu zuten ondoren ongarri  pixka bat jarri eta azkenik haziak erein zituzten .





EA UDABERRIAN  ILAR  GOXO - GOXOAK  JATEN                                                        DITUGUN !!!

LH2-KOAK GAZTELUAK EGITEN

LH2-koak erdi aroa landu dute eta horregatik bakoitzak bere gaztelu txiki bat egin du. Gazteluak nahiko txikiak dira, hori dela eta, beste erraldoi bat egin dute gelarako. Denak beltzak dira eta oso ondo eginda daude. Gaztelu erraldoian pertsona asko zartzen dira handia delako.


LH1-KOAK OLENTZERORENTZAKO POSTALA EGITEN

LH1-koak Olentzerori postala egin diote zer nahi duten eskatzen. Eskolan postontzi bat dago eta bertara bota dute denak. Oso pozik daude eta irriketan Olentzerok ekarriko diotena hartzeko.









4 ETA 5 URTEKOEK TURROIA EGITEN

4 eta 5 urtekoek turroia egin dute gelan.
Osagai hauek erabili dituzte:
-Postreak egiteko txokolate beltza.
-Esnedun txokolatea.
-Txokokrispisak
-Gurina.
Oso oso goxoa egon da!
Agian Shuchardek kontratatuko ditu artista hauek.☺


OPORRAK!!!!!!!

Resultado de imagen de gabonetako oporrakBihar, abenduak 23a, oporrak hartzen dute Berriatuko eskolako kideak. Urtarrilaren 9an egingo dute buelta eskolara gabon zoriontsu bat pasatu eta gero.

 Etxean jaten dutenak ordu batetan irtengo dira eskolatik eta jantokian jango dutenak ordu bi eta erdietan. 
Resultado de imagen de gabonetako oporrakResultado de imagen de gabonetako oporrak

HH2 ETA HH3 KOEK TURROIA EGIN DUTE

2 eta 3 urtekoak turroiak egin dituzte:
Txokolate zuria, zerealak, karameloak eta manteka, izan dira osagaiak. 
Oso goxoa irten zaie eta oso pozik egon ziren gehiago eskatzen.

2016(e)ko abenduaren 15(a), osteguna

HH 5-EKOAK DANATZAN

Gure dantzari handiak jo ta su dabiltza dantzan!
Musika mota guztiak dituzte gustuko eta beti daude prest
ipurdia mugitzeko!
Oso pozik egiten dute dantzan eta beti dabiltza gehiago eskatzen.

BADATOZ GABONAK BERRITXURE!!!

ABENDUAK 15, eguena
18:00etan Bideo gelan.
Hezkuntza afektibo sexualaren inguruko
HITZALDIA guraso eta herritarrentzat.

ABENDUAK 16, barikua
17:30ean Liburutegian.
IPUIN KONTALARIA Ohiana Etxegibelen
eskutik { 3-8 urte bitartekoentzat}.
19:30ean Bideo gelan.
BERRIAYUKO OFIZIO ZAHARREN
 AURKEZPENA
Labayruren eskutik.

ABENDUAK 17, zapatua
10:00etatik 13:00etara
HERRIKO GURASOENTZAT ateak zabalik udaletxean.
Oharra: Kita jasotzeko udaletxean Abenduaren 13tik,23ra.
19:00etan  Bideo gelan:"Gregorio de Ibarra"ren ondare
 peruarra, HITZALDIA.
Alberto Santanaren eskutik.
Oharra:izena eman behar da udaletxean,
asken eguna abenduak 14.

ABENDUAK 18, domeka
17:00etan Anaitasuna elkartean
BINGO HERRIKOIA.

ABENDUAK 22, osteguna
18:00etan frontoian.
GABON KONTZERTUA
Tarine Udal Musika Eskolaren eskutik.

ABENDUAK 24, zapatua
GABON EGUNA 
Goizeko 11:00etatik aurrera
herriko ume eta gurasoak
HERRIAN ZEHAR KANTUAN.
10:00etatik 13:00etara 
HERRIKO GURASOENTZAT 
ATEAK ZABALIK udaletxean.
18:00etan OLENTZERO ETA
 MARIDOMINGII ONGI ETORRIA.
18:30etan OPARI BANAKETA!!!☺šŸŽšŸŽ

ABENDUAK  26,astelehena eta 
ABENDUAK 27,martitzena
10:00etatik aurrera
XII. INFANTILEN FUTBOL TXAPELKETA
Ibarra futbol zelaian.
Bertan jokatuko duten taldeak:
LEA-ARTIBAI
PAMPLONA-TXANTREA
ATHLETIK CLUB
ANTIGUOKO
ARENAS -ROMO
ENKARTERRI
LAGUN-ONAK
ALUVION

ABENDUAK 28, eguaztena
17:00etan Bideo gelan.
Gabon giroko
ZINE EMANALDIA
Guraso Elkartearen eskutik

ABENDUAK 29, egena
20:30etan BINGO HERRIKOIA
 Zentralean.

ABENDUAK 30, barikua
AUTOBUSA. Euskal selekzioaren
partida ikustera. Eman izena 
udaletxean Abenduak 15 aurretik.
Irteera 18:00etan.

ABENDUAK 31, zapatua
GABON ZAHAR EGUNA
10:00etan KALAMENDIRA IRTEERA
urteari azkena emoteko.
17:30ean Frontoian.
I.GASTETXOEN ZESTA
TXAPELKETA FINALA.
IV. BERRITXUAR ZESTALARI                       
OHIEN KINELAK
20:00etan
Udaletxe aurean kontzentrazioa:
EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA
Ostean, MARISKADAREN ZOZKETA!!!
                                                                         
URTARRILAK 7,zapatua
Egunean zehar mendibarren frontoian
 PUSGARRIAK.
Gurazo Elkatearen eskutik.
Goizean:12:00-14:00
Arratsaldean: 17:00-20:00

URTARRILAK 8, domeka
8:30 VIII.BERRIATUKO 
ERMITETATIK IBILALDIA.
Izen-hematea: 6€ 
(oparria eta kopaua barne),
berta egunean 8:00etatik aurrera.
18:00etan frontoian
UMEENTZAKO ANTZERKIA. 
                                
                                           2017 URTE BERRI ON

ABENDUAK 23AN JAIALDIA

Berritxuko eskolakoak, emanaldi  bat egingo dute bideogelan beraientzako eta oporrei ongietorri  bat emateko.
Gabon giroko kanta eta dantzak egingo dituzte.



Imagen relacionada
Olentzeroren jokuan ibili nahi baduzu klikatu
⟶šŸ‘‰HEMENšŸ‘ˆ⟵

LH4 KOAK HEZURRAK LANTZEN ARI DIRA

Lh4 koak hezurrak lantzen ari dira .  Pertsonenak eta animali desberdinenak horretarako hezur desberdinak ekarri dituzte : 

Behiaren femurra eta isatza ,oilaskoaren ankako hezurra, azeriareneta azkonarranaren  buruezurra , 
arrainaren bizkar hezurra eta ardiaren femurra .

Gauza asko ikasi dituzte hezurrei buruz!!



!

2016(e)ko abenduaren 5(a), astelehena

HH 3-koak UDAZKENEKO FRUITUAK EZAGUTZEN

HH3koek udazkena lantzen ari dira, horretarako udazkeneko fruitu batzuk bildu dituzte aztertzeko:
 Kalabazak, intxaurrak, perretxikoak sagarrak...
Asko ikasten ari dira. 




https://quik.gopro.com/v/rRCTkjumF1/





2016(e)ko abenduaren 1(a), osteguna

AZAROAREN 25A

Azaroaren 25-ean goizean taldetan banatu ginen eta hiru txokotan jolastu genuen
AURPEGIA MARGOTZEN




PHOTOCOLEAN




PALOMITAS JOLASEAN


HH-5 EKOAK GABONETAKO APAINGARRIEKIN

5 urteko gelakoak hasi dira gabonetako apaingarriak egiten.
Jo ta su dabiltza lanean. Olentzero ondo portatuko da gurekin, Olentzerok opari asko ekarriko dizkigu.


BILBORA JOAN GARA!!!

Martitzenean  LH5 eta LH6koak Bilbora joan ziren.
Lehenengo merkabilbaora joan ziren. 
Bertako antolaketa eta zereginak nola egiten zituzten ikusi ondoren, laranjak oparitu zizkioten, arraina  garbitu zuten eta azkenik arrainez, piperrez, kipulaz eta gulaz egindako pintxo gozo-gozoa jan zuten.

Gero Bizkaiko Foru Aldundiako jauregia ikusi zuten. Han Maria izeneko neskatxa batek azaldu zieten nola dagoen banatuta jauregia. 
Euskal Gobernuak, Jose Antonio Agirre, lehendakari zela, lehenengo batzarra egin zuten gelan egon ziren.


 Unai Rementeriaren bulegoan ere egon ziren.


Bizkaiko Foru Aldundiako bufak ere oparitu zietenAzkenik liburutegira joan ziren eta bertako Euskal Mitologiako erakusketa ikusi zuten. Jolas bat ere bazegoen erakusketan.


HH4 UDAZKENA

HH-4koak udazkena lantzen ari dira.
Udazkeneko hostoak aztertzen ari dira. Mota ezberdinetako hostoak batu eta sailkatu dituzte.
Horrez gain horma irudi itzel bat egin dute. 
Asko ikasten ari dira.

LH5 ETA LH6 BLOGA EGITEN

LH5 eta LH6-koek Berriatuako herri ikastetxeko bloga egiten dute. Bertan gela bakoitzak zer egiten duen edo zer egin duen idazten dute. 
Hemen duzue zer pauso jarraitzen duten:
·Taldeetan banatuta daude eta bakoitzak bere lana du: gela bat, herriko berriak edo eskolako berriak.
·Batzuk geletara joaten dira eta beste batzuk ,batzutan, etxetik ekarten dute informazioa. 
·Azkenik gelara joaten dira, berria idazten dute eta gero argitaratu



KONTSUMO TAILERRAK

Abenduak 5 eta 7an kontsumo tailerrak egingo dituzte LHkoek. Hiru tailer desberdin egingo dira egun ortan:
Elikagaien ekoizpena, litxarreriak eta fruta eta barazkiak.
Elikagaien ekoizpenerako, ikasle bakoitzak beirazko ontzi bat ekarri behar du eskolara jogurta egiteko. Ontzi horrek tapa bat izan behar du.

Resultado de imagen de kontsumobide

LH3 KO IKASLEAK TXINTXILIKARIA EGITEN

Lh3 ko ikasleak txintxilikari polit-politak egin dituzte plastikako saioan.Horretarako hainbat material erabili dituzte:kartulina beltzak,zilar koloreko rotulkiak,soka polit bat,egurrezko pintza txikiak eta bolatxo apaingarri batzuk.


ANIMATU ZAITEZTE  DENOK!!!

ipuin kontalaria

Eguaztenean eskola guztiko ikasleak ipuin kontlari batengana joan ziren. Bi txanda egin zituzten, batetik HH2-3-4-5 eta Lh1-2 eta bestetik L...