2023(e)ko azaroaren 24(a), ostirala
LURRAREN MAKETA
HH2-3-KOAK AZAROAK 25 OSPATZEN
AZAROAK 25 OSPATZEN
Aurten Emakumeen Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko eguna azaroak 24an ospatu dugu, azaroak 25 larunbata delako. Goizean gaurko egunari buruz hitz egiten egon gara eta gero dantzan egitera eta bertsoak abestera bajatu gara patiora eskola guztia.
HH4-5EKOEK DORDOKAREKIN
Oingo astean 4-5eko ikasle batek dordoka bat ekarri du, dordokaren izena Pitxi da.Asko gustatu zaie haien goize bateko maskota. Informazio asko ikasi dute.🐢
HH2-3-KOAK ESPERIMENTATZEN
HH4-5EKOEK MARRAZTEN
HH4-5ekoek oraingo astean pintzelekin marrazten ibili dira. Marrazki poli-politak egin dituzte. Oso ondo pasatu dute pintzelak erabiltzen, sagarrondoak, hondartzak ostadarrak... eta horrelakoak marrazten ibili dira.
2023(e)ko azaroaren 17(a), ostirala
LH1-2koen SUPERMERKATUA
Lh1-2koak matematiketan, dirua erabiltzen ikasten ari dira, orretarako supermarkatu bat prestatu dute. Jolasean, ikasten ari dira eta ondo pasatzen dute. Ze supermerkatu polita prestatu dutena lh1-2ko ikasleak.
LH5-6KOAK FARMER FISH PROIEKTUAN PARTE HARTZEN
HH2-3KOAK PSIKOMOTRIZIDADEAN
Oraingoan psikomotrizidadean ari dira HH2-3koak.
Jolasten, saltoak egiten eta plastikozko ladriloekin torreak egiten, egon dira.
LH 3-4-5 ETA 6KOAK AZTERKOSTAN
Asteartean, lh3-4-5- eta 6koak azterkosta egitera joan ziren Saturraran hondartzara. Ura, animaliak eta landareak aztertu zituzten. Landare inbaditzaileak aurkitu zituzten eta hoiek ere aztertu zituzten. Zabor mota eta kopurua ere aztertu egin zituzten.
2023(e)ko azaroaren 10(a), ostirala
HH4-5EKOAK EGINDAKO KIRIKINOA
LH5-6KOAK Ortuan
LH5-6ko ikasleak ortura joan dira. landareak eta azalorak landatuz beste gauza gehiago ikasi dituzte.
EGUN BERDEA
Gaur egun berdea ospatu dugu. Egun berdearen helburua ingurumena zaintzearen kontzientzia hartzea da. Goizean jolas batzuk egin ditugu .HH2-koak ikusle moduan egon dira guri ikusten eta animatzen eta HH3-koak jolasetan parte hartu dute. HH2-koak, jolasak egiteko gogoarekin geratu dira, baina seguru gaude hurrengo urtean ondo pasatuko dutela.
LH3-4KOAK SUZIRIAK EGITEN
Lh3-4koak plastikan suziriak egin dituzte komuneko tutuloein. Hiru tutulo pegatu dituzte eta zilar koloreko tenperekin margoztu dituzte suziri itxura hartzeko. Gero puntak moztu eta paper bat ipin dute borobil forman suziriaren puntan. Astronauta bat margoztu dute barruan eta etxera eraman dute.
LH1-2 ARIMEN GAUEAN
HH 4-5KOEK OGI BIRRINDUAREKIN
HH 4-5koek ogi birrindua atera dute, neurketak lantzeko eta aztertzeko, asko gustatu zaie haien proiektu berria.
2023(e)ko azaroaren 3(a), ostirala
LHKOEN IRTEERA UREPEL PLAZARA
LH3-4KOAK EZKURRAK BATZEN
Astelehen goizean lh3-4ko ikasleak, ezkurrak batzera joan ziren Kekorekin. Ikasi zuten ezkurrak Aritzaren fruitua direla eta ez dutela zulorik eta arrakalarik eduki behar ondo hazteko. Landatu egin zituzten eta egunero joaten dira lurra ikustera, zikua badago ura botatzen diote. Bi bandeja bete dituzte, 100 ezkur ingururekin.
HH4-5EKOAK AURPEGIA MARGOZTEN
HH4-5eko ikasleek ostiral arratsaldero aurpegia margotzeko aukera dute. Denak poz-pozik irtetzen dira eskolatik aurpegian printzesak, zezenak, tximeletak... margotuta asteburuaz gozatzeko asmoz.
HH guztia eta Arimen Gaua
HH guztia Arimen Gauerako prestatzen ari da. Gaur goizean, eskuekin izara zaharretan markak egin dituzte eta mamu batzuk sortu dituzte. Arimen Gaua asko gustatzen zaie eta martitzenean eskolan ospatuko dute. Oso pozik daude jai bat ospatuko dutelako. Egun berezi bat izango da eta primeran pasatuko dute. Gaur goizean argazki batzuk atera dituzte mamuak sortzen eta blogean ipiniko ditugu zuek ikusteko nolako esperientzia polita pasatu duten.
ipuin kontalaria
Eguaztenean eskola guztiko ikasleak ipuin kontlari batengana joan ziren. Bi txanda egin zituzten, batetik HH2-3-4-5 eta Lh1-2 eta bestetik L...
-
HH 2-3koek jaialdi bukaerarako dantza prestatzen ari dira. Dena prest dute eskolako gaztetxoenek!
-
LH3koak Egipto lantzen ari direnez hieroglifikoa erabiliz beraien izenak jarri dituzte. Harrituta geratu dira Egiptoko idazkera nolako arr...