2019(e)ko martxoaren 29(a), ostirala

HERRIKO NAGUSIEKIN IBILBIDEA

Gaur, martxoaren 29an, arratsaldeko 4retan, herriko nagusiek gonbidatuta, ibilbide bat egiteko aukera daukagu, eta ondoren merienda eskeiniko dute. Udaletxe aurrean elkartuko gara.
ANIMATU, EGURALDI EDERRA EGINGO DU ETA!

MUSIKFEST19



Ondarroako, Lekitioko, Berriatuko, Markina-Xemeingo eta Mutrikuko musika eskoletako ikasleek, zapatuan, Musikfest19 jaialdiaren lehen edizioan parte hartuko dute. Jaialdia, Martxoaren 30an izango da Ondarroan.
Musika eskoletako taldeez gain, beste hainbat taldek ere jaialdiarekin bat egin eta musika lau haizetara zabalduko dute. Besteak beste, Mutrikuko Anaiarte Abesbatza, Lekeitioko Txistulari Taldea, Ondarroako Kantaize Abesbatza, Ondarroako Artelan kultur elkartea eta Ondarroako Txistu Taldekoek ere parte hartuko dute jaialdian. “Denetara,400 edo 500 pertsona batuko ditugu”.

EGITARAUA HAU IZANGO DA:
  • 10:30. Plazagainean, ekitaldiaren aurkezpena.
  • 10:45. Kalejirak herriko auzo guztietan herri ezberdinetako txistulari, trikitilari eta abeslariekin.
  • 12.15. Kalekurutzeko eskaileretan, talde guztien batzea.
  • 12:30. Kofradia Zaharrean, kamara eta abesbatzen saioak.
  • 13:30. Musika eskolako areto nagusian konboen emanaldia.
  • 14:30. Plazagainean, luntxa parte hartzaileentzat.

Resultado de imagen de MUSIKFEST19









LH1 LEHEN GIZAKIAK LANTZEN

LH1ekoak lehen gizakia lantzen ari dira. Lan monografiko bat egin dute eta beraien adina kontutan izanda oso lan txukuna eta interesgarria egin dute.

LH5 ELIKADURAREN LIBURUA EGITEN

LH5ekoak elikadura lantzen ari direnez liburu bat egin dute ingelesez eta euskaraz. Oso liburu interesgarria da eta zuek ikusteko lan izugarria egin dute.
Hemen duzue beraiek egindako liburua:

LH5 ELIKADURA LANTZEN

LH5ekoak elikadura lantzen ari dira eta gaiari amaiera emateko aurkezpen batzuk egin dituzte.
Hona hemen beraiek egindako aurkezpenak:

 

2019(e)ko martxoaren 21(a), osteguna

2019(e)ko martxoaren 15(a), ostirala

LH6KOOK hib ENPRESA BISITATU DUGU ONDARROAN




Gaur, Martxoak 15, LH6koak Ondarroara joan gara hib (High Identify Buildings) enpresa bisitatzera.
Bisita hau oso interesgarria izan da, enpresa honekin konturatu gara teknologia oso aurreratuta dagoela eta oso gauza interesgarriak egiten dituztela.
Bertako nagusiak, Adelmo eta Jabi dira, biak oso kreatiboak dira eta beraien kreatibitatearekin enpresa ikaragarria sortu dute.

hib enpresa Ondarroaz aparte Dubain ere badago.
Bisita honetan erakutsi digu zure lanbidea gustuko baduzu eta gogoa jartzen badiozu, nahi duzuna lortu dezakezula.
Gaur   erakutsi digute kristal bat, kristal normal bat baino gehiago izan daitekeela;adibibidez bozgorailua izan daitekeela edo kolorea aldatu ere ahal duela.
Gaurko bisita pila bat gustatu zaigu.
Interesatzen bazaizue, hemen duzue,  beraien webgunera.


TERTULIA LITERARIOA

LH2koak Tertulia Literarioa egiten hasi dira. Horretarako, ipuin bi irakurri dituzte:
-Pinotxo
-Emperadorearen jantzi berria
Ipuin bakoitza etxean irakurri dute, eta horretarako daukaten kuaderno batetan zatitxo bat aukeratu eta zergaitik aukeratu duten idatzi dute. Ondoren, gelan elkarrekin konpartitu eta tertulia egin dute.


TXIMELETAK AIRERA


Martxoaren 16an poesiaren nazioartekon eguna da. Hori dela eta haur, gazte eta familientzat poesia emanaldia egongo da, Tximeletak airera izanekoa,  Berritxuko liburutegian, Xabier Olaso zuen zain egongo da 17:00etan.
Animatu oso ondo pasatuko duzue eta!


LH5EKOAK ELIKAGAIAK LANTZEN

LH5ekoak  egun bateko janari osasuntsua prestatu dute. Liburu bat ere egin dute, eta e-Twining-eko proiektuarekin lotuta dagoenez, liburua euskaraz eta ingelesez idatzi dute.
Hona hemen beraiek egindako liburua:


LH1 MARTXOAREN 8A

LH1ekoek, Martxoaren 8a dela eta,  gizon eta emakumeen arteko  elkarlana zelakoa den    ezagutu eta hausnartu dute. Horretaz gain, horma irudi bat egin dute.



 

JOLASTU ETA JOLASTU

HH4koak ariketa eta jolas asko egiten ari dira ikasteko eta dibertitzeko. Gelan egin dituzte jolas batzuk eta beste batzuk patioan. Ariketa eta jolas desberdinak, denak asko gustatu zaizke eta berriro egin nahi dituzte. Beraiek gauzak ikasi nahi dituzte. Adibidez batuketak lantzeko kortxo antzeko material bateko tabletak dituzte eta koloretako ezpata desberdinak dituzte bertan sartzeko.

LH5KOEN INTXAURRAK

Dakizuen bezala LH5ekoak intxaurrak landatu dituzte hasieran honela zeuden.


Eta honela hazi dira.

ipuin kontalaria

Eguaztenean eskola guztiko ikasleak ipuin kontlari batengana joan ziren. Bi txanda egin zituzten, batetik HH2-3-4-5 eta Lh1-2 eta bestetik L...