2021(e)ko azaroaren 26(a), ostirala

AZAROAK 25 LH, HH

2021eko azaroaren 25ean LH eta HHkoek emakumeen indarkeriaren aurkako eguna ospatu zuten. Oroitzapen bat emateko, eskolako aterpean tximeletak,bihotzak...ezegi zituzten.

Horrez gain LH1-2koak neurtzen ikasteko aprobetxatu zuten. LH4koek bihotzak kartulinetan egiten ikasi zuten eta LH5ekoek elkarlana hobetu zuten.

Oso polita izan zen eguna!!! 

TXIMELETAK PASILLOAN

 LH3 klaseak emakumeen indarkeriaren kontrako eguna zela eta. Republika dominikan hil zituzten hiru neskei oroitapena egin zioten




 

Euskera eguna

 Datorren asteko ostiralean (abenduak 3) euskera eguna da, eta ekintza bereziak egingo ditugu, Berriatuan, adibidez:

. 14:30etan HERRI-BIXIren emandaldia egongo da herriko plazan (euria badago frontoian egingo da)

. 17:30 Umeekin zumba egongo da herriko plazan.

. 19:00 Bakarrizketa egongo da nagusientzat. "everybody nedds heroes" bideo gelan.


Horretaz aparte, Berriatuko eskolan beste ekintza batzuk ere egingo dira. Eta ekintzak egin eta gero txokolate beroa egongo da ðŸ˜‹.

HH 4-5EKO PERTXERO BERRIAK

HH 4-5ekoak oso eskertuta daude pertxero berriak heldu direlako.

ESKERRIK ASKO!!!




LH 5 AZAROAK 25



LH 5ekoek Izaro Andresen LIBRE abesti berriarekin Azaroak 25eko bideo bat moldatu dute. Hurrengo linkean duzue bideoa. 


2021(e)ko azaroaren 19(a), ostirala

HH 3koak AZIAK EREITEN

 Ostiral goizean HH 3koak gelara iritsi eta gelaren erdian aziak, pototxoak, lur sakua guanteak, ura eta pala aurkitu zituzten. Pototxoetan argazkiak zeuden BABA ETA ILAR azienak eta landareenak. Goiz horretan aziak erein zituzten ilarrak binaka eta babak banaka. Orain zain daude  noiz  ereingo.

Nola agertu dira materialak beraien gelan? HH 3ko ikasleek kontatu digutenez iratxoak dabiltza beraien gelan.


Hemen duzue bideo bat. Klikatu eta gozatu

                                                           HH 3koak AZIAK EREITEN

 


HH4-5koen IBILALDIA

HH 4-5koak naturaren egunean " egun berdean" ezin izan ziren ibilaldia egitera joan euria eta suarengatik. Horregatik LH4koei laguntza eskatuz ibilaldia egitera joan ziren, beste egun batean, kanposantu atzera. Aurreko ikasturtean baten  landatutako zuhaitzak ikustera.LH4koek azaldu  zien HH 4-5eko ikasleei zuhaitzei buruzko gauzatxoak.








Bideo bat egin dute beraien ibialdia ikusteko.

Klikatu linka ikusi nahi baduzue.











TXOMIN ESKELETOA

 Orain dela 3 aste esan genuen LH3koek eskeleto bat montatzen ari direla... 

Eta askenean amaitu dute, izena ere ipini diote, Txomin deitu diote.










LH6REN EXPERIMENTUAK

lh6koek ergileak gaitik ikasten ari dira eta experimentu batzuk egin dute.

Lehenegoa da jakiteko zer al duen egin urak eta ikusi genuen arkaitzetan ura sartzerakoan eta tenperatura jeisten denean uraren bolumena handitzean apurtu egiten direla 






Bigarrena hondartzak zelan sortzen diren ikusteko



AZAROAK 25

Azaroak 25 laster dator eta eskolak ekintza bereziak egingo ditu. Egun hau Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatzeko eta aurre egiteko sortu zen.

Egun hau ospatzeko gu more jantsita edo zerbait jantzita etorten gara. LHkoek bihotz apaingarri more batzuk egin dute plaztikako orduan.

ORDUAN BADAKIZUE MOREZ JANTZITA EDO ZERBAIT MOREA!!!

COVID 19

 Ikasturte honetan Covita dela eta LHko gela batzuk konfinatuta geratu dira. Gela horiek LH2 eta LH4 dira, LH3ko gelan pertsona bakarra egon da positiboak agertu zirenean oporretan zegoelako beste guztiak konfinatuta geratu zirelako.

Baina ez hori bakarrik LHko gela guztietan norbait falta da. 

HORREGAITIK MASKARILA IPINITA ETA BERE LEKUAN EDUKI BEHAR DA.









LH4koak IKERLARI BIKAINAK

 Lh4ko ikasleak ikerketa lanetan jardun dira beren lehenengo proiektuan. Birus eta bakteria artean murgilduta ibili dira.

Beste batzuren artean,  gure oinetan ea bakteriarik dagoen ikertu dute. Horretarako pauso hauek jarraitu dituzte:

  • Lehenengo ura, gelatina eta azukrearekin nahaste bat prestatu dute eta bi kristalezko ontzietan  banatu dute. Ordu batzuk pasa eta likido hori gogortu egin da.

  • Ondoren ikasle denak korrikan ibili dira oinak izerditzeko. 

  • Gero behatz tarteetan, bastoitxo batekin, izerdia batu dute eta pote bateko gelatinan igurtzi dute.

  • Bigarren poteko gelatinan ez dute ez egin.

  • Bi poteak kaxa baten, ilunetan ipini dituzte eta bost egun pasa eta begiratu dute ea zer gertatu den.

Pote bateko  gelatina gardena dago, ez da ezer gertatu. 

Beste potean, izerdia gelatinan igurtzitakoan,  lizuna  eta bakteriak ugaritu irten  dira eta gelatina (goxo-goxoa, azukrea du eta) jaten hasi dira. Eta… potea irekitzen denean izugarrizko kiratsa usaintzen da.

Esperimentu honekin konprobatu dute gure gorputzeko izerdian  bakteria asko daudela.


GHko ERRONKA

Konfinatuta egon diren ikasleak, etxean, gorputz hezkuntzako erronka bat egin dute

Txalo bero bat

Hona hemen bideoa

ERRONKA

TXONTXONGILOEN ANTZERKIA

 LH2. mailako ikasleak antzerkia asmatu dute eta LH1ko ikasleak ikusi egin dute. Pozik egon ziren eta barre egin zuten 


Hona hemen bideoa:

TXONTXONGILOEN ANTZERKIA


LH4koen OGIA


LH4 students make a bread.

LH4ko ikasleak ogia egin dute.



2021(e)ko azaroaren 12(a), ostirala

ARGIA BERRITXUARRA MEA PEAK NEPALEKO MENDIAN


Himalayan dagoen Mera Peak mendia igo du Argia Urrutia berriatuarrak bost emakume osatutako espedizioan.

Everest mendiaren hegoaldean dago Mera Peak (6.476m) mendia, Nepalen. 

Nepal nun dagoen ikusteko klikatu hurrengo loturan

NEPAL MUNDUKO MAPAN

Nahiz eta, Marruecos eta Alpeetako mendietan egona izan, Asiako herrialde horretara joatea

 beti izan du amets Argiak, eta paraje eder haiek ezagutzeko gogoa. Oraingoan, mendihandi

 batera egin duen estreinako espedizioan parte hartzera joan da.

Bost lagunekin joan zen Nepalera, denak emakumeak. Honez gain, bi gida eta 3

porteadore izan dituzte bidai guztian laguntzaile. “Ni nintzen nagusiena, seme-alabak

dituzten amak bi ginen, denok langileak baita, baina nibel handiko kirolariak ziren beste

kideak. Trekkinean gindoazela atentzioa deitzen genuen, bidean gurutzatzen genituen

askok esaten baitziguten ez zeudela ohituta bost emakumez osatutako espedizioa

ikustera” azaldu du berriatuarrak. Hamabost egun egin dituzte Nepalen.


Espedizoko lehen egunak gogorrak izan zirela azaldu du, mendira hurbiltzeko

trekkineko lehen hiru egunak euritan egin zituztelako. Lodge-tara (aterpe) hedu eta

gure arropa sikatzea izaten zen lehentasuna, bertako aterpeak ez dute zerikusirik

hemengokoekin. “Janari aldetik arroza era desberdinetara jateko aukera izaten genuen

egunero, barazki edo lentejakin, eta arraultza ta patatak be gustora jaten genituen.

Fruta faltan botatzen genuen, baina ez zegoen” kontatu digu Argiak. Eguraldi

iragarpenak hala behartuta, bertako girora moldatzeko aldia laburtu behar izan zuten,

gailurra egin ahal izateko aukera izate aldera. Goiko kanpalekura ailegatu zirenean

argitu zen eguraldia (5.800m) eta tontorra lortzen saiatzeko aukera eduki zuten.

Bostetik hiruk lortu zuten tontorrera ailegatzea. Aurreko egunetan elur asko bota zuen,

eta hori dala eta, pare bat espedizio handiren atzetik irtetzea erabaki genuen

goizaldean, espedizio bat 11 errusiarrez osatuta zegoen, eta bestea 8 bat ucranianoz.

Altueraren ajeak nabaritu zituen nire organismoak: buruko mina, zorabioa,… oxigeno

ezaren eraginak. Eguzkiak ere bere presentzia izan zuen Argiangan, aurpegia eta

ezpainak errez.. Han goitik, Manaslu, Everest, Cho Oyu, mendi asko izan genituen

parez pare bistan.

Esperientzia gogorra bezain polita izan dela mendi handi batera egin duen estreinako

espedizioa, zailtasun teknikorik gabekoa izan arren. Himalaya, beste liga bat da!. Oso

nekatuta bueltatu dela dio, baina gustora bizitakoagaz, lan talde ederra sortu

dutelako… eta burua martxan dutela hurrengo urteetara begira.








Nahi baduzue bideo bat ikusi klikatu hurrengo loturan.

ARGIA MEA PEAKen






HH2koak margotzen

 HH 2koak txikiak dira baina margolari  trebeak argazkietan ikus dezakezuen bezala .

 Horrela geratu ziren marrazkiak:






LH6koen KLASERA UEMA

 LH6koen gelara UEMAko pertsona bat etorri zen, Iratxe du izena. UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea da.

Euska Herri mailan Lea-Artibai da euskera mantentzen dagoena, euskeraren ARNAS GUNEA da Gipuzkoko Urola Eredikoekin batera.

Iratxerekin ikusi zuten Berriatuko euskara nola dagoen, Esan zuen Berritxu oso herri euskalduna dela. Berritxun euskara gehien gazteek egiten dutela eta berriz helduek gutxien egiten dutenak direla. 

Beraz gurasuok hasi behar duzue EUSKERA gehiago egiten 








LH 5 en IKASTURTE HASIERA

 LH5koek bideo bat prestatu dute ikasturteari hasiera emateko.

Klikatu eta ikusi egindako bideoa.

LH 5en IKASTURTE HASIERA

2021(e)ko azaroaren 9(a), asteartea

NATURAREN EGUNA "EGUN BERDEA"




Nahiz eta egunero ospatu behar dugun, urtean zehar egun bat bereziago moduan hartzen da, "naturaren eguna". Egun oso berezia da , munduko arazo desberdinak eta lurraren zaintza gogoratzen dugulako. Horregaitik Berriatua eskolako partaide guztiak berdez jantzita etortzen gara eta ekintza desberdinak egiten ditugu. Ibilbide bat izan genuen antolatuta orain dela urte bi geuk landatutako zuhaitzak nola dauden eta zenbat hazi diren ikusteko baina ez zen posible izan betetzea erretura izan zelako eta ke handia izan zenez beste ibilbide bat egin genuen . Bide batez egon ziren plastiko eta paperak jaso genituen eta baita ezkur batzuk gelan ernetzeko eta irtetzen badira, denborarekin herrian zehar landatzeko naturari laguntzeko. 
Horren ondoren LHkoek eta HHkoek dantza bat egin zuten. 










2021(e)ko azaroaren 5(a), ostirala

1 - 2 - 3 ARIMEN GAUAEKO DANTZA

 LH 1-2-3 ko ikasleak arimen gaueko dantza polit bat egin zuten Euskal Herriko ohitura zaharrak berreskuratzeko. Dantzarako maskara batzuk txapela egin eta koadrodun alkondarak ere jantzi zituzten.


KLIKATU ETA GOZATU

.ARIMEN GAUEKO DANTZA

AROTZ- ENEA





AROTZ- ENEA

Kaixo,

Kutxa Fundazioak Arotz-Enea itxi eta bertan egiten ziren aktibitate guztiak amaitutzat ematea erabaki du.

Berriatua eskolatik 3 eta 4. mailakoak bertara joaten izan gara eta pena handia hartu dugu hori  jakitean. 


Arotz Eneakoak email bat bidali digute jakinarazteko eta bide batez denagatik eskerrak emateko


NIRE AITONA-AMONEN GABA BELTZA

 NIRE AITONA-AMONEN GABA BELTZA


LH5.mailako ikasle batek bere aitona-amonei galdetu die nola ospetzen zuten GABA BELTZA.

Nire amama Eusebi, Markina- Xemeinen jaio eta bizi da, Barinaga auzoan.

Eusebik kontatzen du beraiek Gaba-Beltza ospatzen zutela urriaren 31-an.

Urriaren 31-ako iluntzea heltzeko zain egoten ziren. Iluntzen zuenean, baserrietatik Barinagarantz jeisten ziren etxean egindako argifarolekin. Hauek honela egiten zituzten: kalabaza, patata edo erremolatxa hartu, barrutik uztu edo zuloa egin eta barruan kandela bat sartzen zuten. Amona Eusebik gehienetan patatarekin egiten zuela esan zidan, etxean gehien edukitzen zutena zelako.

Argifarolak hartu eta Barinagarantz jeistean,batzuetan sustoak hartzen zituela esan zidan, egun horretan jendea eskutaturik eta sorgin jantzita, sustuak elkarri ematen ibiltzen zirelako.  Sorgin jantzita etxeko erropa zaharrekin, hilea orraziarekin kardaturik eta ikatzez aurpegia  zikindurik, orduan margorik ez zegoelako irteten ziren.

Gaba-beltza, gau berezia izaten zela esan zidan, nahiz eta ezer berezirik egin ez, gauean kalean ibiltzen ziren pozik, elkarri sustuak emanez sorgin jantzirik.





AZAROAK 6



 Azaroaren 6an eskola publikoko aldeko ekintza egongo da.

DENOK PARTE HARTU ETA BILBORA GURE ESKOLA PUBLIKOA GOGOAN HARTZEKO!!!









ipuin kontalaria

Eguaztenean eskola guztiko ikasleak ipuin kontlari batengana joan ziren. Bi txanda egin zituzten, batetik HH2-3-4-5 eta Lh1-2 eta bestetik L...