2019(e)ko otsailaren 26(a), asteartea

LH5 ETA LH6 IDAZKETA TAILERREAN

LH5 eta LH6koak idazketa tailerrak egin ditugu Yolanda Arrieta idazlearekin. Yolanda oso idazle ona da eta liburu asko egin ditu. Idazteko bost giltzak erakutsi dizkigu eta adi-adi ibiltzen bagara beti izango dugula zer kontatua . Oso ondo pasatu dugu berarekin.

2019(e)ko otsailaren 22(a), ostirala

AITABITXI AMABITXI

Berriatuko eskola irakurzaletasuna lantzen ari da. Horretarako "aitabitxi amabitxi" izeneko ekintza bat preparatu dugu: nagusiagoak, gaztetxoei ipuinak kontatzen dizkiogu.  Oraingo astean izan da lehenengoa eta bikain joan da. Hilean behin egingo dugu. Ipuina entzungo duenak, aukeratzen du zein ipuin eta kontatuko dionari aste bat lehenago emango dio,  preparatzeko. Ondoren, bakoitzak patioko edozein  lekuan eseri eta ipuina kontatuko diegu.



P5 WITH CARDS

Primary five students are working on cards. Here you can see some of the designs they did for the back of the cards. Each group chose one design for the back of their cards.

LH5eko ikasleak kartak egiten ari dira. Hemen ikusi al dira karten atzeko aldeko diseinu batzuk. Talde bakoitzak diseinu bat aukeratu zuen karten atzeko alderako.










LH1EKOAK AITABITXI AMABITXI

AMABITXI -AITABITXI ekimenaren barruan, LH1ekoek HH2koei ipuinak kontatzera joango dira. Baita LH2koek HH3koei.
Ekintza hau hilero burutuko da eta lehenengo eguna, oso arrakastatsua izan da.
LH1ekoak ipuinaz gain olerkiak eta kantuak eskeini dizkiota HHko talde desberdinei.
Experientzia aberatsa benetan.

BADATOR TXITXIBURDUNTZI

Otsailaren 28an berriatuko eskolan txitxiburduntzi ospatuko dugu. Denok irriketan gaude txorixoa, saltxitxak, txistorra... jateko. Txitxiburduntzi oso ezaguna da Euskal Herrian orain dela ehunaka urte sortu zelako. Guraso denok preparatu txitxiburduntzi dator eta.🍴





KARNABALAK

Gogoratu hurrengo asteko barikuan inauteriak direla eta ikasle bakoitza etxetik mozorrotuta etorri beharko duela .

BERRAKTIBATU PROGRAMA

Berraktibatu programa ingurunea zaintzeko programa bat da. Hor barruan Aktibatu+ arloa dago. Hona hemen azalpena:

Aktibatu + programak familiek etxean eta ikasleek ikastetxean aktiboki parte hartzea sustatu nahi du. Behin programa osatuta, gai hauei ekingo zaie: erosketa-hondakinak, ura, energia eta mugikortasuna.
Gehiago irakurri nahi baduzue, hemen linka:

http://www.bizkaia21.eus/interior.asp?idpagina=264


El programa Berraktibatu es un programa para preservar el medio ambiente. Ahí está el campo Activate+. Aquí hay una explicación:
El programa Actívate + promueve la participación activa tanto de las familias en los hogares como del alumnado en sus centros escolares, abordando, una vez completado el programa, las temáticas de compra-residuos, agua, energía y movilidad.
Si quereis leer mas, aqui esta el link:


http://www.bizkaia21.eus/interior.asp?idpagina=264&idioma=ca

LH3 FERIA DE INVIERNO

Astzo LH3ekoek , "feria de invierno"antolatu zuten galan. Etxetik ekarria zituzte barazkiak, frutuak eta kastaiak .Denean artean hiru staneko erakusketa polita antolatu zuten . Beste galakoen bisitak yoso zituzten eta nahi itzan zuteniek gazta dastatu zuten

LH6 BASQUE COUNTRY VIDEO



Here is the video we made for the e-Twinning project. In the video we explain the Basque Country.
The title is "The Basque Country". We worked on it in groups.

Hemen duzue e-Twinning proiekturako egin genuen bideoa. Bideoan Euskal Herria azaltzen da. 
"The Basque Country" du izenburutzat. Bideoa egiteko lanak denon artean burutu genituen.


HH5KOAK DIGESTIO APARATUA LANTZEN

HH5ekoak digestio aparatua ikasten ari dira. Egun hauetan, Hestelodia eta hestemehea neurtzen egon dira. Lehenengoak, 1,5m ko luzeera du eta besteak, 7 metro neurtzen duela ikasi dute.  Txominena ere neurtu dute eta Txominen hestelodiak 50 cm neurtzen du. Orain , digestio aparatua margotzen ari dira.

HH3 ETA HH4 JOLASEAN

 Oraingo 15 egunetan oso eguraldi ona egin duenez HH3 eta HH4koak aprobetxatu egin dute patiora irtetzeko . Oso ondo pasatu dute eta berriro joateko irriketan daude.

2019(e)ko otsailaren 15(a), ostirala

ANTZERKI TAILERRA

LH1EKOAK LEHEN GIZAKIAK LANTZEN

LH1koak  gai berria lantzen hasi dira, lehen gizakien gaia.Oso pozik daude.

LH6KOAK KARTAK AMAITU DITUGU

Gabonetako oporretatik bueltan, kartak egiten hasi ginen. 3 taldetan banatu ginen kartak egiteko eta bakoitzak, gai bat pentsatu genuen kartak egiteko.
 Talde batek europako herrialdeak eta hiriburuen kartak egitea pentsatu zuen. Beste talde batek, klaseko pertsonak marraztu eta izenak ipintzea aukeratu zuten. Eta hirugarren taldeak,  pertsona famatuak eta beraien izenekin egindako karta jokoa, egin zuten. Kartak egiteko kartulina, kartoia, koloretako zeloak, eta  koloretako opari papelak, erabili genituen. Hiru karta multzoetan, bikoteak egiten jolasten da.
Asteartean plastikako saioan kartentzako kutxa egin eta kartak amaitu genituen. Bikain pasatu genuen kartak egiten.


HH3 AGERRENTZAKO BERTSOA EGITEN

Agerrentzako bertso bat egin dute eta berari bidali.

LH5EKOAK ARRAUTZA BERDEAREKIN

LH5ekoak elikadura lantzen ari dira. Ikasle bati, bururatu zitzaion, etxean arrautza berde bat zuela eta eskolara ekartzea pentsatu zuen.
 Arrautza normalarekin konparatzek, argazkia atera zioten,. Honelako aldea dute bien artean:



Ba al zenekiten, arrautza urdinak eta berdeak egon ahal direla?  Txinan bi ezpezia daude eta Txilen ezpezie bat. Oiloen birus bat da, biliberdina hesteetara joaten denean gertatzen da eta arrautza berdea edo urdina ateratzen da.Hala ere  ez dio arrautzari kalte egiten.  Kaskara austen denean barruko ozkola berdea dago baina denporarekin zuria bihurtzen dira.

Hemen informazio gehiago: https://elcomercio.pe/blog/expresiongenetica/2014/04/los-huevos-verdes




HH3 PAPELAK URRATZEN

HH3koak papelak urratzen ibili dira motrizitate fina lantzeko. Motrizitate fina giharren mugimendu txikien eta begien arteko koordinazioa da eta bizitzan beharrezkoak diren mugimendu txiki guztien garapena ahalbidetzen duen garapena da. Ondoren, papel festa bat ere egin dute eta oso ondo pasatu dute.

LH1 LEIREREN AZKEN EGUNA

 Leire Berriatuako eskolan praktikak egiten ari da eta gaur bere azken eguna da.
Beraz LH1ekoak marrazkiak eta kartak egiten daude Leirerentzako.

BOGA-BOGA


LH2koak txanelako Boga-Boga 2. gaia lantzen ari dira. Horrekin lotuta, baleak eta txalupak egin dituzte.
 Txalupak, kartulinarekin, algodoiarekin, gometsekin eta goma ebarekin egin dituzte. Baleak berriz,arrautza potoekin, goma ebarekin eta kartulinarekin egin dituzte.

LH3 GASPARRENERA

LH3koak gaspar baserrira joan ziren neguko landareak ikustera. Karmele baserriko nagusiak  oso ondo esplikatu diote zeintzuk diren  neguko landareak eta gainera Karmelek opari bat eman diote.





























HH5EKOAK KARTAK AMAITU DITUZTE

HH5ekoak orain dela aste bat gutxi gora behera,  5 zentzumenen kartak egiten hasi ziren eta gaur amaitu dituzte. Kartak kartulinarekin eta tizarekin egin dituzte. Familiaka jolasteko erabiliko dituzte, 5 familiak hauek dira: entzumena, ukimena, dastamena eta ikusmena. Bikain pasatu dute kartak egiten. Eta orain kartak gordetzeko kutxa bat egiten hari dira.


LH6 KOAK INSPIRA STEAM PROIEKTUAN




Aurtengo ikasturtean, lehenengo hiruhilabetekoan, Inspira Steam proiektua lantzen egon gara.
Neskak eta mutilak banatuta egon gara, neskok Amaia Vacas Bengoetxea, ingeniera elektrikoarekin  landu dugu proiektua, eta mutilak tutorearekin.
Amaia, Aitor eta Arantzarekin gauza asko landu ditugu: emakumeak zientzian, emakumeak historian, lanbideak...
Amaiak bere lana utzi zuen, borondatez guregana etortzeko ezer kobratu gabe.
Steamak zer diren ere ikasi dugu: S: science, T:technology, E: engineering A: arts eta M: Maths.
Azken klasea neskak eta mutilak denok batera egin genuen. Amaiak, pastel bat ekarri zigun , amaiera modura eta horretaz gain, esperimentu txiki bat egin genuen: pila batekin eta alanbre batekin, mugimendua sortzen duen motor bat egin genuen (bideoan ikusgai).

2019(e)ko otsailaren 8(a), ostirala

LH5EKOAK LANDAREEKIN

LH5ekoek intxaurrak landatu dituzte eta ongi hazi dira, ernatzen.
Honela landatu dituzte intxaurrak.




Hasieran honela egon ziren: Horain honela daude:
Aurreko astean jarri genuen bezala, bi patataten ernemiñak lurrean landau dituzte, bat gorantz begira eta bestea berantz begira.  Honela hasi dira:





UDALETXEARI ZUHAITZAK LANDATZEKO BAIMENA ESKATZERA

Atzo agenda 21eko ordezkariak udaletxera joan ziren, alkateari baimena eskatzera zuhaitzak landatzeko. Zelairik, basorik edo mendirik badaukan udaletxeak galdetu zuten, eskolan hazitako zuhaitzak landatzeko. Alkateak esan zuen, ez dagoela arazorik , baina, zuhaitzak zaintzeko ardura hartu behar dugula.

JON LOPATEGI BERTSOLARI BIZKAITARRA ZENDU DA

84 urte zituela, atzo gauen zendu zen Jon Lopategi bertsolari txapelduna eta bertsolaritzaren transmisioaren erreferentea izan dena. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa irabazi zuen 1989an eta Bizkaiko txapela lautan jantzi uzen. 
(naiz albistegia)

Hemen duzue Patxi Gazteluamendik berari egindako olerki bat:

Betirako gogoan.
Txiki txikitatik maisu
Lagun
Bertsolari handi
Kontalari
Zenbat barre
Zenbat kontu
Txapelketak bertso eskolak orduak ikastoletan furgoneta zaharra
Amak egindako bokadiloak
Hau eta bestea

Resultado de imagen de jon lopategi

INTXAURRAK LANDATZEN

                                

LH2koek urtarrilaren 11n, 30 intxaur inguru batu zituzten papel bustian kimua irtetzeko. Hoietatik, 4ri bakarrik zaie kimua eta atzo, lau hoiek, lurrean landatu zituzten.


MATRIKULAZIOA



Jadanik 3 ume matrikulatu dira eskolan 2019-2020 ikasturterako. Espero dugu bi urteko ume gehiago matrikulatzea.




























LH1EKOAK DINOSAUROAK LANTZEN

LH1ekoak dinosaurioei buruz gauza asko ikasi dute.Taldetan banatuta, lan asko egin dute. Gaur arratsaldean dinosauroen aurkezpena egingo diete HH4koei. Ez ahazteko zer esan behar duten, papelean informazioa idatzita daukate.






HH4KOAK JOLASEAN


HH4koak gorputza lantzeko eta ahoa lantzeko ariketak eta jolasak egiten ari dira. Oso ondo pasatzen ari dira, jolastuz gorputzari buruz ikasten dutelako.

HH2KOAK GORPUTZA LANTZEN ARI DIRA




HH2koak gorputza lantzen ari dira eta gorputzari buruz dantzak eta kantak ikasi dituzte.
Aste honetan Iratxerekin kanta bat grabatu dute "Eskutxoa".

POZ-POZIK DABILTZA GORPUTZA LANTZEN ETA IKASTEN!!!


2019(e)ko otsailaren 1(a), ostirala

BADATOR SANTA AGEDA!



Oraingo astean, eskolan, Santa Agedako kantata entsaiatzen hasi gara. Aurten trikitixa eta panderoekin lagunduz egin dugu. Zapatuan kalean izango da Santa Ageda ospakizuna, herrko jendearekin, etxez etxe kantatzen. Astelehenean, eskollatikirtengo gara.

09:00-11:00 (LH guztia)

  • Etxe Pintxo kalea: 2 kantadi
  • Zelaiaeta kalea: 2 kantaldi
  • Kamintorre
  • Kakatza Zaharra
  • Kakatza Berria 
  • Fabrika ondoko pisuak
  • Zeharbide kalea: 2 kantaldi
  • Erribera: Anbulatorio ondoan, Artape, Gazpar eta Bastalotza
11::30-12:30 (HH4 eta 5ekoak gehitu)
  • Urepel taberna
  • Botika ondoa
  • Aransolo kalea: 2 kantaldi
  • Udaletxe AURREAN AMAIERA (HH2 ela 3koak gehitu)
Ikasleak baserritar edo urdinez jantzita etorri behar dira eskolara.

HH5 BIHOTZA ENTZUTEN

 Pasa den asteko barikuan, Susana joan zen HH5ekoen gelara. Susana erizaina da, Fonendoskopioa ekarri zieten, eta esan zien lanean erabiltzen duela pertsona adinekoak zaintzeko. HH5eko ikasleak Fonendoskopioa beraien bihotza, tripak, eta arnasa entzuteko erabili zuten. Txominek, beraien gelako eskeletoak, ere entzun zituen bere bihotzaren taupadak. Bikain pasatu zuten Fonendoskopioa erabiltzen.




ESTATU BATUETAN HOTZ IKARAGARRIA


Estatu Batuetako iparraldean, hotz-olatu ikaragarri bat eragiten ari asteartetik eta -50ºC-ko tenperaturetara arte iritsi da.
Ia dozena bat estatuen aurreikuspenek belaunaldiko tenperatura baxuena iragartzen dute, edo erregistro berriak ere ezarri ditzakete.
Zientzialariek uste dute klima aldaketek muturreko tenperaturak eragiten dituztela. Teoria bat da Ipar Poloan inguratzen duten aireko korronte ahulak ahulduta eta iparraldean edo hegoaldean mugitzen diren berotze globala dela eta.

Resultado de imagen de estados unidos temperaturas muy bajas

HH4KOAK MEDIKU IZATERA JOLASTEN

Dakizuen bezela HH4koak gorputza lantzen ari dira. Fitxetan gorputzaren atalak idatzi eta koloreztatu dituzte eta gorputz erraldoi bat marraztu eta hezurrak jarri era bai. Buru belarri dabiltza eta ez zaie bururatu ba benetako mediku izatea! Ikarragarria! Panpin bat operatu eta guzti egin dute mediakuaren maskarilarekin.

LH1 KARTAK EGITEN

LH1 ekoek  3motetako kartak egiten ari dira. 1.Beraien  eta irakasleen aurpegiekin, 2.Dinosaurioekin, Eta 3.Senbakiekin. Dinosaurioen atzeko partean beste dinosaurio batzuen mandalak ipiniko dute.
Eta beraien aupegien kartekin eta zenbakien kartekin ez dute adostu zer ipini atzeko aldean.

 

LH5EKOAK ESPERIMENTUEKIN

LH5eko ikasleak, pataten bi esperimentu ari dira egiten.
1.go esperimentuan, patata 2 erditik moztu dituzte eta gero, zuloa egin diote patataren erdian. Ondoren patataren erdian gatza bota dute. Egun bat eta gero (biharamunean), honela daude.


2. esperimentuan 2 patata lurrean landatu dituzte. Patata baten ernemiña lurrerantz begira landatu dute eta bestea, goruntz begira. Behatuz ikusiko dute zer gertatzen den hurrengo egunetan. (datorren astean igoko ditugu argazkiak)

HH3KOAK LH3KOEN GELARA

HH guztia gorputza lantzen ari direnez HH3koek LH3koen gonbidapen bat jaso zuten. LH3koek arnas aparatuak nola funtzionatzen duten erakutzi zieten. lanandareen esperimentoak ere erakutzi zieten. Landare bateri plastikoa ipini zieten eta besteari ez. HH3koak plastikoa zuen landarea oxigenorik gabe zegoenez makaldu egiten dela ikasi zuten.


LH3

LH3koak arnas-aparatua ladu dute. Plastikosko botellekin arnas-aparatua egin dute.
Beraiek esperimentuak egin dute jakiteko ea landareek  ere airea behar duten bisitzeko.
Beste esperimentu batzuk ere egin dituzte airea (oxigenoa) zertarako behar den jakiteko
eta baita ikusteko ea aire otzak edo beroak zenek pisatzen duen geiago jakiteko.

ipuin kontalaria

Eguaztenean eskola guztiko ikasleak ipuin kontlari batengana joan ziren. Bi txanda egin zituzten, batetik HH2-3-4-5 eta Lh1-2 eta bestetik L...