2017(e)ko urriaren 27(a), ostirala

LH5 ETA LH6 SUKARRIETAN

HH3koak URA LANTZEN

HH3koak ura lantzen ari dira, horretarako kalera irten dira ura non dagoen ikusteko. 
Ura, iturrian eta mangeretan topatu dute baina mangera erabiltzeko udaletxean giltza eskatu behar zuten. Azkenik, San Pedro irturrira joan ura edan eta argazki bat atera dute.
Ostegun arratsaldean klasera heldu zirenean kaxa bat aurkitu zuten  liburu berriekin, Itsasok bidalitakoak gaia lantzeko.
 

LH2-KOAK FAMILIA AZTERTZEN

LH2-Koak txanela orduan familia aztertu dute.
Etxeko argargazkiak ekarriz zuhaitz geneologikoa egin dute.

HH4koak ETA BARRASKILOA



HH4koei letxuga ale bat eman zioten...Letxuga aztertzen hasi zirenean alean, barraskilo bat aurkitu zuten. Barrazkiloari izen bat jartzea pentsatu zuten. Botaketan Pepito izena izan zen boto gehien eduki zuena orduan Pepito izena jarri zioten.
Arratsaldean kanpora joan ziren Pepitori etxe bat aurkitzera.
                       

             AGUR PEPITO!!

LH4-KOAK ORTUAN

LH4-koak ortura joan dira espinakak eta porruak landatzera.
       Landatu ondoren, hazien gainean beraren izena jarri dute.
       Espero dute ortuari zapore onekoak   
       ateratzea.


LH1- ekoak HILABETEAK IKASI DITUZTE.

LH1-eko ikasleak hilabeteak ikasi  dituzte.
Abesti baten bidez ikasi dute, bakoitzak
 papelean hilabete baten izena  jarri du .




                                                                                         urtarrila lehenengo, bigarren otsaila,
                                                                                 hirugarren martxoa gero apirila, maiatza,badakizu
                                                                              da bosgarren hila seigarrena ekaina ondoren uztaila 
                                                                          abuztua guretzat garairik onena, iraila eta urria gora                                                                          udazkena!azaroa nola den  hamaikagarrena,azkena                                                                                                     abendua hamabigarrena.

2017(e)ko urriaren 26(a), osteguna

EGUN BERDEA!

Egun berdea ospatu genuen eta bertan argazki rally-a egin genuen. 
Argazki rally-a egiteko 7 taldetan banatu ginen 
eta talde bakoitzeko 4 argazki onenak aukeratu genituen .
Egun berdean gauza asko egin ditugu , aurkezpen txiki bat ere badaukagu eskolako atarian ipinita.












2017(e)ko urriaren 6(a), ostirala

JOLASORDUAN POZIK!!!

BEREZIKI AITON AMONEI ESKEINITAKO BIDEOA

BLOGAREN KONTU BERRIA

Herritarrok, ba al daukazue zerbait interesgarria gure blogean argitaratzeko?
Nahi izanez gero zure izenean argitaratuko dugu.

Bidali zuen mezuak edo berriak kontu honetara: bloga@berriatuaeskola.com
Imagen relacionada

LH6 E-TWENNING PROIEKTUAN

LH6. mailakoek e-Twenning proiektuan izena eman ondoren martxan ari dira. Plataforma honetan aurkeztu duten lehen lana hemen daukazue

HH5 ARTELANAK


HH5ekoak artelanak egin dituzte: tapoiekin,  kortxoekin, tenperakin eta tutuekin












LH5-6 GABRIEL ARESTI LHI HARREMANAK

LH5-6 ikasleak  , Bilboko Gabriel Aresti  eskolarekin elkar ezagutzeko kartak bidaltzen ari dira   Sukarrietara joan baino arinago.








SAGARRAK BATZEN

LH3tik gora sagarrak batzera joan ziren. Asteazkenean seigarren eta laugarren mailakoak ondoren, ostegunean  bosgarren eta hirugarren mailakoak.
Denak joan ziren toki berdinera, Altzalei baserrira.
 Bertan sagarondoak astindu eta pila bat jaso zituzten!!!


                                                         Hemen behean ere badituzue     orain dela 2 urteko argazkiak!!






SAGARDOA EGITERA!!!





 URRIAREN 9 eta 10:
LH3 ,LH4, LH5 eta LH6.mailako ikasleak sagardoa egitera doaz. Aurrekoan sagarrak batu zituzten eta oraingoan sagar ura egingo dugu. Sagardoa erosten baduzue balikete gure ikasle maitagarriak egindakoa izatea. Beraz, on egin eta sagardoa erosi.








Ikusi bideo hau sagardoa nola egiten den jakin nahi baduzu. Gure prozesu bera dauka bideoak.


HH2KOAK BERAIEN ZEREGINAK EGITEN


HH2koak oso pozik hasi dira bere zereginak egiten. 
Elkarrekin jolastu, jolasak jaso, hamaiketako banatu e.a....
Hauetariko zortzi ere jantokian bazkalatzen eta eskolan siesta ederrak botatzen hasi dira.
BENETAN HABILAK GURE BI URTEKOAK!!!




LH5TEKOEN IRITZIA ANDEREÑO BARRIA GANDIK ARANTZA

LH5.mailakoak  momentuz ,oso pozik daude Arantzarekin . Oso neska jatorra , dibertigarria eta barregarria dela esaten dute .Baita ere, oso ondo esplikatzen duela. Andereino ia denek bezala zerbait txarra ere badu.  Adibidez: ez duela usten patiora gauzak eramaten...


LH6.MAILAKOEN AZKEN IKASTURTEA

LH6.mailakoak  ikasleak ikasturte honetan  blogaren  arduradunak dira.


ERREGE BIDEKO KROSA

Mendizale amorratua zara?  Mendi kros baten bila zabiltza? 
Zure arazoa bukatu da Berriatuko Errege bide krosarekin. Berriatuan, Azaroaren 5ean, parte hartzeko aukera izango duzu.
Zerren zain zaude?

Informazio gehiago
 http://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/2015/11/20/berriatuko-errege-bideko-krosak-bikotekako-parte-hartzea-bultzatu-nahi-du/

LH1-EKO TXOKOAK

 LH1-ekoak hainbat txoko egin dituzte: astearte arratsaldeetan txanelakoak ,hiru txokotan banatzen dira.
Txoko bat "BEGI  ZORROTZ" deitzen da.Begi zorrotzen papelean maiuskulaz idazten dute eta inprentan minuskulaz .

Ostegun arratsaldeetan, matematikako txokoak ere badituzte.Matematikako txokoetan tangrama izeneko joko bat egiten dute. Joko horretan irudi batzuk daude eta bakoitzak bere irudiekin papelean daukaten eredua egin behar dute.Gehiketak eta kenketak ere egiten dituzte puzzleen bidez ,dominorekin ere geiketak eta kenketak ere lantzen dituzte.  Liburuekin eragiketak egiten dituzte.


ipuin kontalaria

Eguaztenean eskola guztiko ikasleak ipuin kontlari batengana joan ziren. Bi txanda egin zituzten, batetik HH2-3-4-5 eta Lh1-2 eta bestetik L...