2020(e)ko otsailaren 28(a), ostirala

ARATUSTEAK: TXITXIBURDUNTZI ETA MOZORROA

Otsailak 20an eskolan txitxiburduntzi eguna ospatu genuen, bakoitzak etxetik jateko zerbait (saltxitxa, txorizo, txistorra,...) ekarri zuen, txitxiburduntzia, kanporamartxo, sasimartxo, basokoipetsu, kanpamartxo, txitxiburruntzi, sasikoipetsu, basatoste, basaratoste, basaratuste edo sarteneko nahi duzuen bezala deitu, arratsaldeko hirurak aldera egin genuen. Bokadiloa jan eta laurak arte barrakoi artean jolasten ibili ginen. 
 









Hurrengo egunean, otsailak 21, aratuste eguna, denak mozorroekin etorri ziren, 10:00etan desfilea egin zen, aurten ere LH6ko ikasleek aurkeztu zuten desfilea, desfilearen ondoren, LH6ko ikasleek antzezlan bat antzeztu zuten perretxikoan . Patioa eta eta gero jolas batzuk egin ziren frontoian. Arratsaldean LH6ko kasleek txokolatea eta bizkotxoak banatu zituzten beste ikasleen artean. 


EMAKUMEEN NAZIOENARTEKO EGUNA

Heldu zaigu  berriz ere emakumeen nazioen arteko eguna Martxoak 8a. Aurten domekan jausten denez eskolan, martxoan 6an, barikuan ,ospatuko dugu.


  • Eskola mailako ekitaldia  12:00etan izango da.

PERRETXIKORA JOAN:


  • APAINDU: kateak zutabetik zutabera ipini.
  • HORMA IRUDIA OSATU:ikasleak egin eta margotu diuzten letrak eta irudiak itsatsi horma-irudian.
  • TESTUA IRAKURRI(LH6):lh6ko ikasleek egun hau zergatik ospatzen den adierazten duen testua prestatu eta irakurriko dute.

  • ABEZTU ETA DANTZAN:Maixa eta Itziarren "emakume jaio nintzen"

EGIN BEHARRAK GELAKA-PERROTXIKOA APAINTZEKO
LH1-2: Kartulina more ilunarekin eta argiarekin kateak egin. Honekin perrotxikoko zutabe batetik besterako katea osatuko da.
LH3-LH4: tamaina desberdinetan ikurrak margotu eta panpinak  egin horma-irudian itsasteko.
LH5: Leloa margotu
LH6: Egun hau zergatik ospatzen den adierazten duen testua egin eta irakurri, panpinak eta ikurrak margotu eta horma-irudiaren ardura hartu, hau da, itsatsi apaingarriak.


HH-KOEN PERREXILA HAZTEN DAGO

HH-ko ikasleak kokozko fibran landatu zuten perrexila hazten dago. Ikasleak aratustetako asteburu luzea eta gero ohartu ziren beraien perrexila hazi egin zela. Oso pozik ipini ziren beraien perrexilaren aurrerakuntzarekin.
Perrexila oso ondo zaitzen dute, ura sarri botatzen diote eta lehio alboan dute eguzkia izateko.




LH1ekoek irakurtzen

LH1ekoek irakurtzen ikasi dute eta orain gogo itzelarekin irakurtzen dute. Argazki hauetan ikus dezakezuen bezala inork agindu gabe beraiek liburuak hartu eta  irakurtzen ari dira, eta idazten ere.


     

                             

LH4 KM KARTELA

LH4koekn jarraitzen dute herria eta eskualdeko lanarekin eta Berriatutik eskualdeko beste herrietara dagoen distantziarekin km kartela osatu dute.


2. AITXABITXI-AMABITXI

Dakizuenez pasa den ikasturtean bezala oraingoan ere aitxabitxi-amabitxi proiektuarekin martxan jarri gara, lehelengoa oso ondo joan zen eta otsailak 27an HH 3-4-5 eko eta  LH 1-2 ko ikasleak LH 3-4-5-6koei  liburuak ematera joan ziren aitxabitxi amabitxiek liburuak prestatzeko denbora edukitzeko. Martxoak 5ean irakurriko dizkie liburuak txikiei. Espero dugu bigarrena lehena baino hobeto joatea.









LH2 - koak Proiektua antolatzen

LH2-koak eskola apaintzeko proiektu bat antolatzen ari
dira eta alkatearengana joan dira bilera bat eskatzera baimena
edukitzeko.

2020(e)ko otsailaren 14(a), ostirala

LH2koek baleen proiektua amaitu dute

LH2koek  baleen proiektua amaitu dute. Hainbat zatitan landu dute:
Elkano eta Magllanesen munduari bira,
Emakumeek egin behar zutena itxura baten edo garai hartan suposatzen zen "gizonezkoen" lanak edo ikasketak zirela egiteko: gizonezko mozorrotu...
Emakumeak eta itsasoa eta
Azkenik emakumeak eta portuko lanak.
Hemen behean dituzue argazki batzuk.





LH5 URTXINTXA

LH5eko ikasleei urtxintxa proiektuko irakasleak bizikidetzako tailerrak ematera etorri ziren.  Miren eta Iñigo izenekoak . Tailerrak Otsailaren 12an eta 13an izan ziren, , eta beraiekin pasatu zuten arratsalde osoa. Hori lantzeko ekintza desberdinak egin zuten: debate bat egin zuten, Mirenek eta Iñigok esate baterako honela galderak eginez- neskek eta mutilek janzkera berdina dugu...
Landutako gaiak hauek  izan ziren: Arrazakeria, Homofobia, Klasismoa, Matxismoa eta Basterketa. Eurentzako ezperientzi berria izan zen,  asko gustatu zaie, gauza ako ikasi dute eta eurentzako ez da izan alperrikoa oso produktiboa izan da.

HH-KOEN PERREXIL BERRIAK

HH-ko haur batek kutxa batean perrexil haziak eta egur itxurako gauza bat ekarri zituen.
Eneritzek (irakasle batek) kutxaren atzekaldeko oharra irakurritakoan,  konturatu ziren beraien egur itxurako objektua kokozko fibra zela.
Ondoren HH guztia ikergunean batu zen eta  perrexil haziak kokozko fibran erein zituzten.
Gero ureztatu zuten eta bi egun begiratzen igaro eta gero, kokozko fibra hazi eta potolotu egin zela ikertu zuten.
Urte hasieran ere blogean idatzi genuen perrexilak eta beste landere batzuk landatu zutela lurrean, baina oraingoan zain egongo dira kokozko fibran ere perrexilak irten arte.
HH-koen ustez oraingoan ere irtengo dira perrexilak.
Ondo pasatzen daude ikerkuntza egiten, eta batzuk berri bat egiteko zain daude.

Monumentos importantes de Lea - Artibai

LH4ko ikasleek gaztelerako klaseetan Lea - Artibaiko monumento garrantzitsuenak bikoteka landu dute eta informazioarekin fitxa batzuk egin dituzte, ondoren fitxekin mobil bat osatu dute.


LH1-ekoek HH2 eta 3 -koei olerki txikiak antzezten

LH1- ekoak HH2 eta HH3-ko gelara joan ziren olerki txikiak kontatu eta antzeztera.
Aitabitxi- amabitxi nagusiek txikiei kontatzen die eta LH1 eta 2-ko  ikasleek HH2 eta
3 ekoen aitabitxi amabitxi dira .Beraien gana joan baino arinago entrenatu egin dute eta olerkiak
buruz ikasi dute binaka. LH1 koei asko gustatu zaie HH2 eta 3 koei kontazen joatea.
HH2 eta 3koei ere asko gustatu zaie  entzutea.

Argazki batzuk olerkiak prestatzen



 
Olerkiak kontatzen bideo bi:

OLERKIAK KONTATZEN
OLERKIAN KONTATZEN 2

 



URTXINTXAREN PROIEKTUAK

Ikasleek eta gurasoek Urtxintxa proiektuan parte hartzeko aukera izango dute, 2 pertsona etorriko dira proiektua egitera. LH5 ekoek bizikidetza landu zuten 12 eta 13 egunetan arratsaldeko 14:30tik 16:00 arte.
 LH6koak gazteen sexu-afektiboa landuko dute 18-19 egunetan 14:30etik 16:00ra.

 GURASOEK gazteen harreman sexu-afektiboak landuko dituzte apirilak 29 eta maiatzak 13an 16:15etik aurrera.
ANIMATU etortzera, horrela orain zuen seme-alabek jasango dituzten aldaketak hobeto ulertuko dituzue eta beriekin batera landu ahal izango dituzue.

HH-KOEK BEE BOTAREKIN HASI DIRA

HH-koek Bee Botaren prosezua aztertzen hasi ziren.

Zer da Bee Bota?

Bee-Bota, erle itxurako robot horia da, atsegina, programagarria, oso erreza da erabiltzea eta jolasten dauden bitartean robotika ikasten ari dira. Bere itxura xarmangarria da.
3 urtetik gorako haurrak erabiliko dituzte gure eskolan.

Ondo pasatzen dute Bee Botarekin.

Resultado de imagen de bee bot





LH4 LAGUNTZAILE BERRIA

LH4koek Rosarekin batera beste  andereño bat dute orain,  Ane. Ane urtarrilak 27ean etorri zen eskolara praktikak egitera.
 LH4koek gorputz hezkuntza eta inglesa dutenean, Ane, LH1koengana joaten da laguntzera.

2020(e)ko otsailaren 7(a), ostirala

TXITXIBURDUNTZI

Otsailaren 20an, dakizuenez txitxiburduntzi eguna da eta urtero bezala ikasleak parrilan erreko dituzten saltxitxak eta txorizoa. Parrilada printzipioz eskola aurrean egingo da baina euria egingo balu parke alboko aterpean izango da, ideiak onartzen dira.

LH6-AN KATALANA

LH6ko ikasleek astean behin bertso klasea iztaten dute. Lehengo astean, katalan bat etorri zen klaseak ikustera. Kataluniako eskoletan ere bertso klaseak, edo katalanak esaten duen moduan glossa  LH6ko ikasleak nola moldatzen diren ikustera etorri da bertan ere gauza bera egiteko.
Horrez gain L6ko ikasleei glossa bat nola egin erakutsi zien.

AITABITXI AMABITXI PROIEKTUA, HH4 ETA HH5-ekoekin

Aurten ere eskolan aitabitxi amabitxi proiektua egingo dugu.
Proiektu honetan HH4-tik gorako ikasleek  hartzen dute parte.
LH3-4-5-6-koak HH4-5 eta LH1-2koei liburuak irakurriko diogu, entzunleak (irakurriko ez dutenak) liburua aukeratuko dute eta gero irakurriko dutenei emango diote.
Astebete pasatu ondoren, aitabitxi-amabitxi bakoitzak bere besoetakoeri irakurriko diote.
Urte honetan HH4-koak lehenengoz sartzen dira proiektuan, baina HH5-ekoentzat ere nahiko berria da proiektua.
HH4 eta HH5-ekoak atzo alabazan kalabazan gunera sartu zirenean dena liburuz beterik aurkitu zuten. Belenek, irakasleak, argazki bat atera zion guneari, eta orduan, denak barrura sartu ziren liburuak aukeratzera. Arratsaldean bakoitzak bere aitabitxi-amabitxiri liburu bat eraman zioten.
Gehienei asko gustatu zaie beraiei tokatutako aitabitxi-amabitxiak, eta beste batzuk ez dira elkar ezagutzen. Momentu egokia ondo pasatu eta elkar ezagutzeko!!!

Apainketaren Jarrapiena

LH-2koek proposamen batzuk egin dituzte patioa apaintzeko
hemen dituzue taldeka egindako proposamenak.

LH5koek laguntzaile berria dute

LH5 koek laguntzaile berria dute Nahia izenekoa, andereño izateko praktikak egiten dago . LH5koek oso pozik daude Nahiarekin.

LH5KOEN TXONTXONGILO ANTZERKIA

LH5ekoek, plastikako orduan  txontxongiloak egiten ari dira goma ebarekin prestatu duten antzerkitxo bat egiteko. Txontxongiloekin amaitzen dutenean informazio gehiago jarriko dugu     

LH1EKOEN TXORIEN JANARIA.

LH1ekoek txorientzako janaria ipini dute zuhaitz baten ezkegita, zuhaitza euren barrakoi aurrean dago kokatuta.   EMEN DAUKAZUE ARGAZKI BATZUK:



                     

LH6KOEN HEALTHY AND HAPPY PROIEKTUA eTWINNING-EKO EUSKAL HERRIKO BLOGEAN

LH6ko Healthy And Happy proiektuak Europa mailan eta estatu mailan lortu dituen sariak eta gero etwiningeko Euskal Herri mailako blogean agertzen da egin duten proiektua. Gainera, blogean agertzen den proiektu bakarra da, behintzat momentuz.

Klikatu hemen proiektua ikusteko.


Santa Agedako diruaren ekintzak

Santa Agedako herriko ohitura jarraituz, bezperan heriaren zehar kantatzen irten ginen. Zoritxarrez euri zaparrada botatzen ari zenez, beti bezala egin beharrean goiz osoan, hiru ordu laurden bakarrik kantatu genuen. Eskertu behar dugu herriko jendeari emandako dirua. Diru hori eskolako ekintza desberdinetarako balio du. Aurten eskupilotako pilota bi erosiko ditugu eta Aratuste (Karnabalak) egunean eskolan txokolate bizkotxoekin jango dugu.

ipuin kontalaria

Eguaztenean eskola guztiko ikasleak ipuin kontlari batengana joan ziren. Bi txanda egin zituzten, batetik HH2-3-4-5 eta Lh1-2 eta bestetik L...