2020(e)ko otsailaren 14(a), ostirala

HH-KOEN PERREXIL BERRIAK

HH-ko haur batek kutxa batean perrexil haziak eta egur itxurako gauza bat ekarri zituen.
Eneritzek (irakasle batek) kutxaren atzekaldeko oharra irakurritakoan,  konturatu ziren beraien egur itxurako objektua kokozko fibra zela.
Ondoren HH guztia ikergunean batu zen eta  perrexil haziak kokozko fibran erein zituzten.
Gero ureztatu zuten eta bi egun begiratzen igaro eta gero, kokozko fibra hazi eta potolotu egin zela ikertu zuten.
Urte hasieran ere blogean idatzi genuen perrexilak eta beste landere batzuk landatu zutela lurrean, baina oraingoan zain egongo dira kokozko fibran ere perrexilak irten arte.
HH-koen ustez oraingoan ere irtengo dira perrexilak.
Ondo pasatzen daude ikerkuntza egiten, eta batzuk berri bat egiteko zain daude.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

HH2-3KO IKASLEAK BASERRIKO ANIMALIAK LANTZEN

 HH 2-3ko ikasleak baserriko animaliak lantzen ari dira:astoa, txakurra, katua, ardia, oilarra... Asko gustatzen zaie animaliak lantzea, oso...