2020(e)ko otsailaren 7(a), ostirala

AITABITXI AMABITXI PROIEKTUA, HH4 ETA HH5-ekoekin

Aurten ere eskolan aitabitxi amabitxi proiektua egingo dugu.
Proiektu honetan HH4-tik gorako ikasleek  hartzen dute parte.
LH3-4-5-6-koak HH4-5 eta LH1-2koei liburuak irakurriko diogu, entzunleak (irakurriko ez dutenak) liburua aukeratuko dute eta gero irakurriko dutenei emango diote.
Astebete pasatu ondoren, aitabitxi-amabitxi bakoitzak bere besoetakoeri irakurriko diote.
Urte honetan HH4-koak lehenengoz sartzen dira proiektuan, baina HH5-ekoentzat ere nahiko berria da proiektua.
HH4 eta HH5-ekoak atzo alabazan kalabazan gunera sartu zirenean dena liburuz beterik aurkitu zuten. Belenek, irakasleak, argazki bat atera zion guneari, eta orduan, denak barrura sartu ziren liburuak aukeratzera. Arratsaldean bakoitzak bere aitabitxi-amabitxiri liburu bat eraman zioten.
Gehienei asko gustatu zaie beraiei tokatutako aitabitxi-amabitxiak, eta beste batzuk ez dira elkar ezagutzen. Momentu egokia ondo pasatu eta elkar ezagutzeko!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

HH2-3KO IKASLEAK BASERRIKO ANIMALIAK LANTZEN

 HH 2-3ko ikasleak baserriko animaliak lantzen ari dira:astoa, txakurra, katua, ardia, oilarra... Asko gustatzen zaie animaliak lantzea, oso...