2022(e)ko martxoaren 25(a), ostirala

IPUIN MUSIKALA

 Lh4ek soinu elementuak zer diren ikusi zuten duela gutxi eta zelanik ez, gure artistak ipuin musikal bat sortu dute! Metalofonoa, kastainuelak, ur uspuloak... erabili dute, denak lh4koek eginda.

HEMEN BEHEAN DUZUE ARTISTA MUSIKALEN BIDEOA!! KLIKATU IKUSTEKO

                                         IPUIN MUSIKALA 

KORRIKA

 Korrika martxoaren 31n hasiko da, Amurrion hasi eta Donostin amaitu. 

Korrika, gure hizkuntza, Euskera mantentzeko egiten da.

Milloika eta milloika pertsona batzen dira.Korrika euskararen alde Euskal Herrian zehar lasterka egiten den ekimen erraldoia da, korrika egiten den manifestazio baten modukoa. AEK euskaltegi elkarteak antolatzen du. Euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu.

Korrika, Berritxun, Apirilaren 7an pasatzen da gabeko 21:30

Eta korrika txiki Apirilaren 7an arratzaldeko 17:00 tan

ARIMATU!!!!!








LH4 OHE HEGALARIAK

 Lh4ko ikasleak antzerki bat egin dute, gaiari amaiera emateko, bere izena ohe hegalaria da. Antzerkiaren aparte aurkezpen bat ere egin dute. Antzerkia egiteko materiala beraiek ekarri dute etxetik.

Hona hemen bideoak:

AURKEZPENA

ANTZERKIA

PROTOKOLO BERRIAK

 Datorren astean ez da koronabirusaren konfinamendurik egongo!!  

Nahiz eta  koronabirusa harrapatu, ez baduzu sintomarik, ez dela konfinamendurik egongo ipini dute egunkarietan, baina oraindik ez da eskolara protokolo berririk heldu.

Ez daukagu oraindik informaziorik, baina ziur egon maskarilarekin  jarraitu beharko  dugula.

LH5ko ZESTALARIAK

Datorren astean LH5ko zestan dabiltzaten ikasleek,  zestalariei buruzko aurkezpen bat egingo dute. 

 Zestalariak:

Mahia,Izei, Enaiz, Aratz,Jon, kimetz, Oinatz, eta Eneko dira.

Zain gelditzen gara aurkezpena ikusteko!                      

LH1-2KOEN IRETERA

LH1-2koak Lekeitioko trinketerara doaz gau bat pasatzera. Martxoak 30ean joan eta 31ko arratsaldeko 16:00tan hemen egongo dira bueltan.

Nagusiak egiten ari dira LHko txikienak ere!!!

OSO ONDO PASATU ETA AURREKO EGUNEAN EDERTO ABESTU EGURALDI ONAK LAGUNTZEKO!!!πŸ˜˜πŸ˜˜πŸ˜˜πŸ”†πŸ˜Š

HH4-5EKO LAGUN BERRIA

 Pasaden astean lagun berri bat etorri zen Paraguaitik HH4ko gelara Anthony izenekoa. Hemen oso pozik dago lagun berriekin. "Orain 17 pertsona dira irakasle eta guzti eta horregatik oso pozik daude".

Hemen duzue argazki bat:

                                                                                                                                                                                                                                                                                                   

Liburuen altxorra

 Galtzagorri sorte txarrez gaixotu egin zen eta liburuen ekarrera atzeratu egingo da apirilak 1 arte. Datorrenean liburuen altxorra ekarriko du, liburuz beteriko kutxa, nahi den beste irakurtzeko.

Gogoekin bazaudete hartu nahi duzuen liburua eta gozatu!

2022(e)ko martxoaren 18(a), ostirala

GALTZAGORRI

Galtzagorri elkartea, Euskal eta Haur literaturako elkarte bat, urtero Berriatuko eskolara etortzen da. 

Galtzagorri elkarteak Liburu Ibiltariak Bizkaian (Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin) gauzatzen du.  Eskola txikietara bideratutako liburutegi mugikorra da. Gurpildun kutxa batean euskarazko 150 liburutik gora biltzen dituzte, Haur Literaturako azken nobedaderik onenekin.    

Galtzagorri atzo etorri zen eskolara eta maiatzaren 12raino bertako liburuak eskolatik etxera eramateko aukera izango duzue!


ASKO IRAKURRI ETA GOZATU!!!

ETXEEN MAKETAK

LH5eko ikasleek etxeen maketak egiten bukatu dute!!!
Ikusi ze politak geratu diren!!!


LH6 HHkkoekin

 Orain dela aste batzuk LH6koak, astelehen eta eguazteneko jolas orduak HHkoekin olgetan pasatzen dute. 

Hau dena, hasi zen, irakasleak konturatu zirelako, ume asko olgetako orduan gazteleraz egiten zutela  orduan LH6koei esan zieten ea  prets zeuden umeentzako jokoak presstatzeko haiekin egiteko eta bitartean euskara indartu. Horrela onartu zuten eta joko desberdinak egiten dituzte haiekin adibidez egun baten altxorraren bila egin zuten, beste egun baten entrebistak...



INOIZ EZ AHAZTU GURE HIZKUNTZA MAITEA    πŸ™    

IPUIN ETA MARRAZKI LEHIKETA

Pasadan astean komentatu genuen bezala ipuin eta marrazki lehiaketa antolatu da. Sari banaketa martxoak 16an egin zen.
Hemen duzue  udaleko twitter-ean aurkitutako informazio:

Berriatuko Ipuin eta Marrazki Lehiaketako sariak banatu ziren atzo [martxoak 16] arratsaldean Bideo gelan. Berriatuko Udalak eta liburutegiak elkarlanean antolatuta, zazpigarren urtez egin da aurten lehiaketa.  Parte hartze zabala eduki du oraingoan ere. Gaia librea izan da eta parte hartzaile bakoitzak nahi adina lan aurkeztu ahal izan ditu. Guztira, 90 lan aurkeztu dira, iaz baino gehiago: 29 ipuin eta 61 marrazki.

 

Sariak ere ugariak izan dira. Atzoko sari banaketan jaso zituzten parte hartzaileetako batzuk eurenak, baina bertaratu ez zirenek ere izango dute eskuratzeko aukera; liburutegian hartu ahal izango dituzte sariak eta diplomak 16:30etik 19:30era.

 

Ondorengoak izan dira saridunak:

MARRAZKI LEHIAKETA

HH5-LH2: Aiora Elustondo Bedialauneta (20 euro + diploma)

LH3-LH4: Araia Garcia Bereikua (30 euro + diploma)

LH5-LH6: Aiora Gabella Badiola (40 euro + diploma)

12-14 urte: June Naberan Gartzia (40 euro + diploma)

15 urtetik gora: Paule Musatadi Markuerkiaga (120 euro + diploma)

IPUIN

LH3-LH4: Alize Ormaolea Hernandez (30 euro + diploma)

LH5-LH6: Ainhize Arrizabalaga Aulestia (30 euro + diploma)

16 urtetik gora: Yoseba Malaxetxebarria Elordi (150 euro + diploma)




ANIMA ZAITEZ HURRENGO URTEAN ZU ERE!!!!    





LH 1-2 koak esku bionikoak egiten

 LH 1-2koak esku bionikoak ari dira egiten.

Hemen dituzue beraien artea                                                                                                                                                                                                                                                                                                        








2022(e)ko martxoaren 15(a), asteartea

MARTXOAK 8

 Martxoak 8 duela gutxi izan zen eta jarduera oso politak egin genituen, goazen gogoratzera!

Eguna hasi eta gehienok zerbait morea jantzitan etorri ginen, eta sarrrerako orduan  kantatxo bat entzun zen .KONPLIZE DITUT ETA  11:45ean denok H.H.koen jolastokian batu eta ekintza desberdinak egin genituen: dantzatu, kantatu, abeslari euskaldunen datu batzuk kontatu eta egindako hormairudian jarri.

2022(e)ko martxoaren 11(a), ostirala

UKRANIAR ERREFUXIATUAK

Dakizuen bezala ukrainar familiak polonia eta ukraina fronterann errefuxiatuta daude gerragatik.Argi dagoenez errefuxatu hoiek haien etxeetatik irten behar izan dutela ezer gabe, horregatik, Berritxuko eskolak kaxa haundi bat jarri du eskola sarreran jendeak janaria Ukrainara bidaltzeko laguntza bezala.

 Hemen duzue posterraren link-a  eta kaxaren argazkia. Jada kaxa betetzen ari da!πŸ˜€ ANIMATU!!!





LH6-koen banaba bread


 Lh6-ko ikasleok banana bread egin genuen ingleseko orduan oso gozo irten zen.










IPUIN ETA MARRAZKI LEHIAKETA

Dakizuen bezala, urtero, Berriatuko udaletxeak marrazki eta ipuin lehiaketa antolatzen du. Lanak entregatzeko epea otsailak 18an amaitu zen eta orain sari banaketaren eguna dator. 

Martxoak 16, 

Bideogelan 

Hasteko erakusketa ikusteko aukera egongo da 17:30etan eta ondoren 18:30etan sari banaketa.

Zorte on parte hartzaile guztioi!!!

ARATUSTEAK

 Otsailak 25ean aratusteak izan ziren, goizeko 10:00tan hasi zen showa. Mozorro desberdin asko ikusi ziren. Desfilatzen zuten bitartean denak dantzan eta saltoka ibili ziren. LH6ko ikasleok desfilatzen hasi ginen eta antzerki batekin amaitu genuen.  Showa amaitutakoan jolasak egon ziren Mendibarren frontoian.

Ederto pasatu genuen jolasean.

Aratusteei amaiera emateko txokolatea izan genuen arratsaldean, oso gozoa zegoen.πŸ«πŸ˜‹

Hemen argazki batzuk:

 


Bideoak ere baditugu. Ikusteko klikatu bakoitzaren gainean

aratuste 1       H.H. 2      H.H 3        H.H. 4-5        L.H.1-2       L.H. 3      L.H. 4      L.H. 5

            L.H. 6          ANTZERKIA 1     ANTZERKIA 2      ANTZERKIA 3

      

ARTZAIN GEZURTIA, Lh2koen antzerkia

 Lh2koak antzerki bat prestatu dute eta LH 1, 3 eta HH osoarentzat antzeztu dute.

Denei gustatu zaie, zorionak!!

Klikatu "ANTZEZLAN" gainean eta bideoa ikusi:

                                                          ANTZEZLANA 

AGENDA 2030 POBREZIA

 Agenda 2030ek munduko puntu desberdin asko ukitzen ditu. Gure eskolan inkesta bat pasatu ondoren pobrezia lantzea erabaki zen. Hori erabaki eta gero galdetegi bat bete genuen gelaka pobreziaren inguruan zer dakigun aztertzeko. Belenek datu horiek bilduz bideo bat egin du denontzat.

Hona hemen bideoa klikatu eta ikusi.



2022(e)ko martxoaren 4(a), ostirala

LH3 -koen dinosaurioen arrautzak

Lh3-koek dinosaurioen arruatzen proiektu bat egin dute. Informazioan bilatu eta ikusi dute arrautzak 30cm-koak zirela, eta orduan berdina egitea pentsatu dute.

Dinosaurio bat dagoneko arrautzatik urten da!!!

LH 1-2koen proiektuak

Izenburuan ikusten duzuen modura, LH 1-2ko ikasleak animalien proiektua amaitu eta egindako txostena etxera eraman dute.

Gauza asko ikasi dituzte, hitzak, animalien gorputz atalak, berezitasunak...

BIDEO BAT ERE EGIN DUTE:

animalien proiektua


PROIEKTU HAU BUKATU OSTEAN, GIZA-GORPUTZAREN PROIEKTUA HASI DUTE.


MAKETAK

Aurreko astean ikusi genuen bezala LH 5eko ikasleak etxeen maketak egiten jarraitzen dute, baina denon harridurarako palmera eder koloretsu batzuk aurkitu ditugu etxeen ondoan. 

BARATZA MARTXAN HASI DA

Denok dakizuen bezala, eskolak baratze bat du, baratze hori aurreko astean martxan hasi zen LH5ekoekin, beraiek marrubiak, kipulak eta baba landarea landatu zituzten. Aste honetan LH6koei tokatu zaie baratzean espanakak eta azenarioak landatzea.

Hemen argazkiak:

                

                              



Martxoak 8

Datorren asteartean, martxoaren 8a da.
Eskolako kide guztiak herriko plazan batuko gara 11:45tan.Bertan eskolako ikasleek ekintza xume bat egingo dute, emakumea ardatz harturik.
Ahal bada morez jantzita etortzea proposatzen da.





ipuin kontalaria

Eguaztenean eskola guztiko ikasleak ipuin kontlari batengana joan ziren. Bi txanda egin zituzten, batetik HH2-3-4-5 eta Lh1-2 eta bestetik L...