2020(e)ko azaroaren 27(a), ostirala

LH1-2 BALIABIDEAK

 Kaixo familiak!

Lh1 eta 2 ko irakasleek,  blog berri bat sortu dute eskolan erabiltzen dituzten baliabideen bilduma bat egiteko.

Horrela, ikasleek etxerik ere jolastuz ikasi ahalko dute.

Ikustera gonbidatzen zaituztegu.


http://lh1-2.blogspot.com/

Ondo pasa asteburua!πŸ˜€πŸ˜€πŸ˜€πŸ˜€

BIOTA TALLERRA !

 BIOTA TAILERRA


LH3ko ikasleek aste honetako asteartean “Hiri baratza eta biodibertsitate” tailerra garatu

dute.

Naturarekiko gauza asko ikasi dituzte eta baita gure ingurunea errespetatu eta zaindu behar

dugula.

Hezitzailea “Mikel”, oso atsegina izan da eta informazio aberatsa partekatu du.

Ikusitako bideoen artean “Piper” asko gustatu zaie denei. Zuek ere, nahi baduzue, youtuben

aurkitu dezakezue.

Pcr masiboak egiten ari dira, Berriatuko eta Ondarruko biztanleen artean.

 Atzo eta gaur , Azaroak 26-27an,  baheketa masiboa egiten ari dira Ondarroan. Esan dutenez, goizean 500 herritar baino gehiago hurreratu dira proba egitera. "Baheketa arrakastatsua izateko, proba egitera deituta daudenen %70ek parte hartu behar du". Guztira, Berriatuan eta Ondarroan bizi diren 13-40 urte bitarteko 2.585 herritar daude proba egitera deituta.

AZAROAK 25


Epa!

Eguaztenean, Azaroak 25, emakumeen kontrako indarkeriaren eguna izan zen.

Goizean, LH3tik-6ra bitartekoek belarriak eta begiak margoztu genituen, LH1,2koek letrak margoztu zituzten eta HHkoek puntu morea margoztu zituzten pankartan itsasteko. 

Denon artean egindako lan polita, zoritxarrez, pertsona batzuk apurtu zuten. Horrelako ekintzak guztiz desegokiak eta penagarriak dira. Espero dugu horrelakorik berriro ez gertatzea!

12:00etan perretxikoaren aurrean denok elkartu ginen eta ``Tratu onen eguna´´bertsoak abestu genituen.



2020(e)ko azaroaren 20(a), ostirala

EGUN BERDEA!!!

Kaixo familiak,

Azaroaren 18an egun berdea ospatu genuen.

Egun berdea = naturaren eguna da, natura zaintzeko eta ez apurtzeko ospatzen da. Goizeko 9:00-10:15 ordurate bideo pare bat ikusi eta komentatu genuen,  gero taldeko argazkiak atera, dantza egin eta ibialditxo bat eman genuen. Urepel atzetik hasi eta urepel plazarantz abiatu ginen, Urepel plaza deitzen da Etxebarri baserriaren alboan dagoelako putzua, hortik dator ura kaleetako iturrieta eta etxetakora tratatuta. Urepeleko putzua ikusi ondoren Torretik ezkerrera hartu eta asto eta pottokekin jolastu genuen.

Bolineko ondutik joan eta eskolara bueltatu ginen.πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘‹πŸ‘‹

ESPERIMENTUAK!!!

 LH6koek esperimentu batzuk egin dute naturako fenomeno batzuk hobeto ulertzeko. Hauek dira: mendiak nola eratzen  diren, hondarra nola eratzen den, ea urak apurtu ditzaken harkaitzak.

Hemen daukazue argazki batzuk :


Mendiak nola eratzen  dira:

    

Hondarra nola eratzen da:


Ea urak apurtu ditzaken harkaitzak:


                                      

GLORIA FUERTES poetaren olerkien errezitaldia -LH3

LH3ko neska- mutilek GLORIA FUERTES-en olerki emanaldi  prestatu dute eta LH1-2ko gelan egin dute beren aurkezpena.

Gloria Fuertes poeta(Madril 1917 -1998) .

Letren aldeko jakin-mina bost urterekin hasi zitzaion, ipuinak eta marrazkiak egiten hasi zenean.
    
Umeentzako olerki eta ipuinak idatzi zituen.

 Poesia-lanetan,batez ere, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna, bakezaletasuna
eta ingurumena jorratu zituen.

2020(e)ko azaroaren 13(a), ostirala

LH6koek ``Aldaketarako prestatzen´´ ikastaroa eduki dute






 Kaixo familiak,
LH6koek ``Aldaketarako prestatzen´´ ikastaroa eduki dute, gauza asko ikasi dute, eta gustura ibili dira. Burmuinari buruz, DBHri buruz eta sentimentuei buruz ikasi dute. Ainhoa izan da irakaslea alaia da. Gainera, gauzak ondo azaldu du.πŸ‘πŸ‘πŸ‘




MARGOTZEKO ERA BERRIAK!

Kaixo familiak, Plastika saioan LH1 eta 2.mailako ikasleak arrainak margotu dituzte mosaiko teknika erabilita.

Lurrean koloretako klarionak erabili dituzte eta  arrain bi margotu dute. Hurbiletik ikusi nahi badituzue perretxiko aurrean daude.Euria egin arte han egongo dira.


Teknika berdina erabili dute Iraiari ongi etorria emateko. Iraia koitaduak, hiru aste darama etxean sartuta. Gelan sartzen denean aho zabalik geldituko da  ikaskideak egin dioten sorpresarekin.


Ondo pasa asteburua! 😜😜😜😜😜



EUSKARALDIA

Kaixo familia ! 

Laster eukaraldia helduko da. Euskaraldiaren xedea euskararen erabilera handitzea da gure hizkuntza ohiturak aldatuz.Gutxieneko baldintza, euskara ulertzea da.



ipuin kontalaria

Eguaztenean eskola guztiko ikasleak ipuin kontlari batengana joan ziren. Bi txanda egin zituzten, batetik HH2-3-4-5 eta Lh1-2 eta bestetik L...