2020(e)ko urtarrilaren 31(a), ostirala

HH-KO TXAKETA MAGIKOA

HH-ko ikasle batek txaketa arraro bat ekarri zuen eskolara, orduan, beraien ikergunean txaketa ikertzea pentsatu zuten.
2 egunetan ikertu zuten.
Lehenengo egunean txaketak ilunetan argirik ateratzen zuen ikusi zuten, baina ez zuen ezer egin.
Aldiz bigarren egunean Ziharak (txaketaren jaubeak) esan zuen txaketari ura jaurti eskero txaketako izarrak kolorez aldatuko zirela, orduan, kristalak garbitzeko espraia uraz bete eta aproba egin zuten.
Denak aho zabalik geratu ziren, nola liteke txaketak kolorez aldatzea?
Gainera ez ziren denak kolore berdinera aldatzen, hainbat kolore desberdin zeuden, adib:
Naranjak, gorriak, berdeak eta grisak ziren.
Oso ondo pasatu zuten txaketa hura aztertzen.

                                               

URTARRILAK 30, GREBA OROKORRA

Kaixo!
Atzo Urtarrilak 30, greba konbokatu egin zen eta  Pentsio eta bizitza duinen aldeko lanuztea izan zen. Gutxieneko soldata igotzek eta lansarietako genero arrakala ezabatzea...Berritxu osoak  parte hartu zuen. Dendak itxita zeuden baita eskola ere bai.

TXAKAREN MARTXA UMEEN MINBIZIAREN ALDE

Ander Txakartegi "Txaka" bizikleta buelta bat egingo du, Euskal Herriko zazpi hiriburuetatik pasatzen minbizia duten umeekin bat egiteko.
Txakak 30-34 ordutan 600km egin nahi ditu eta km bakoitzeko 10€ lortu nahi ditu, horrela 6.000€ lortzen Aspanovas elkartearentzako. Aspanovas elkarteak minbizia duten guraso, ume, nerabee... laguntzen die eta horrela, baita, Agerri, minbizia duen ume berritxuar bati, lagunduko dio.


Informazio gehiago lotura honetan aurkituko duzue:

 https://www.kukumiku.com/proyectos/agertxo-pirata/


                        

LH3 koak "WHERE IS MY BABY"


LH3 koek antzerki bat egin dute ingeleseko klasean "Where is my baby" deiturikoa.












Patioaren Apainketa

LH2- koak patioaren apainketa aztertzen ari dira. Gelan proposamenak egin dituzte
eta etxetik ekarritako bozetoak ere aztertu dute. Amaitzen dutenean lana izango
 duzue honen barri.

2020(e)ko urtarrilaren 24(a), ostirala

SANTA AGEDA

Kaixo!!! laster SANTA AGEDA eguna  dator, Otsailak 5ean da, eta urtero bezala bezperan otsaila 4an herrian zehar abestera   irtengo gara. Espero dugu zuek ere animatzea kalera irten eta gurekin batera abestea.



LH2 koak diruarekin kanbioak ikasten

LH2- koak  entrenatzen ari dira gelan, etxeko erosketak egiteko. Horregatik diruarekin nola erosten den eta  egiten diren kanbioak ikasten ari dira.


Resultado de imagen de moneda euro

HH-KOEK POZIK DAUDE FRONTOIKO PATIOAREN GATIK.

Hirugarren astea da eskola aldatu genuenetik, eta orain barrakoietan gaude. Patio aldaketa ere egon da, orain frontoian dugu. LH-koek frontoiko patioa arinago estrenatu zuten baina HH-koek  Gabon ostean estreinau dute . Frontoiko patioa HH-koentzako esperientzia barri bat izan da eta oso pozik daude experientzia berri horrekin.

URTE BERRI ON!

Urte berri on!
Badakit berandu dela esateko, baina orain arte ez dugu ez denbora ez mediorik izan.
Aste honetan hasi gara blogarekin, zergatik? Ba lehenengo astean LH5 eta LH6-koak Morgara joan ginelako film bat grabatzera eta 2. astean gure laguna interneta joan egin zen, orduan, hasi beharko ginen zerbait egiten, ezz? Ulertuko duzuen moduan ezin izan gara aurretik hasi, baina orain hemen gaude.
Dirudienez urte honetan eskolako obra hasiko da, dirudienez diot ez delako eskolan mugimendurik ikusten, eta horren erruz, momentu hauetan, plaza erdian dauden barrakoietan gaude. Trasladoak ere izan ditu bere arazoak, baina arazo handiena telefonoa falta  zaigula da. Norbaitek gurekin kontaktatu nahi badu email bat bihaldu edo bestela eskolarantz etorri beharko du.

Aurrematrikulak


Kaixo denoi, urtero bezala aurrematrikulak egiteko sasoia heldu da.
Aurrematrikulak egiteko epea urtarrilaren 27tik otsailaren 7rarte  da.
Nahi duenentzako, hemen behean daukazue informazio guztia.





















HHkoak eskilaretan

Hirugarren  astea denez barrakoitan gaudena, nahiko denbora izan dugu eskola berria gustatzen zaigun edo ez baloratzeko eta HHko ikaslei behintzat asko gustatu zaie beraien gelen estruktura. Barrakoiaren estrukutran hainbat gela daude, batzuk goian eta beste batzuk behean, horregaitik aukera izan dute eskilaretan gora eta behera entrenatzeko HHkoak gero eta hobeto moldatzen dira. Horrez gain oso gustura daude talde modura funtzionatzeko era berriarekin.

Lh2-koak kanikekin eta pinturekin marrazkiak egiten

Trasladoa egin baino arinago Lh2- koek kanikekin eta pinturekin marrazkiak egin zituzten.
Amaitu eta gero montaje bat egin zuten,
Hemen behean dauzkazue bideoa eta argazkiak.

                 





ipuin kontalaria

Eguaztenean eskola guztiko ikasleak ipuin kontlari batengana joan ziren. Bi txanda egin zituzten, batetik HH2-3-4-5 eta Lh1-2 eta bestetik L...