2017(e)ko maiatzaren 25(a), osteguna

HH4 ESNEKIAK LANTZEN

HH4-koek esnekiak lantzen ari dira eta orain arte esneki hauek egin edo dastatu dituzte:
Nata gaztaia eta Gurina. 
Baita ikasi dute esnekiak zein animalietik datozen  eta gelan esnekak probatu zituzten.
Ikusi bestela


GREBA 16AN ETA 23AN

Eskolan greba egon da martxoaren 16an eta 23an, zerbitzu minimoak egon dira, hau da,  irakasle bat egon da.
Ikasturte honetan hiru aldiz egon da greba.
Badirudi adostasunik ezean, greba hauek jarraipena izango dutela.
Informazio gehiago nahi baduzu klikatu→HEMEN

LH 3-4-5-6 IBAIALDE EGITEN

LH 3-4-5-6koak ibaialde egitera doaz Artibai ibaira Maiatzak 30ean. 
Ibaialde urtero egiten dugun proiektu bat da, bertan, ibaia astertzen dugu: biodibertsitatea, uraren egoera, ibaiaren atala, uraren abiadura... 
Bere helburua ibaia esagutzea eta denok zaindu behar dugula konturatzea da.

IRRATI MUNDUA LH2

LH2koak komunikabideak lantzen ari dira, horretarako Agurtzane Urriolabeitia gonbidatu zuten gelara.
Agurtzane Urriolabeitia Arrate irratiko langilea da.
Agurtzanek LH2koei ideiak eman diote beraien irratsaioa egiteko.

Behean daukazue irratsaioa.
ENTZUN ETA GOZATU!!!

         



LH6-koak KROKODILOA EGITEN HARI DIRA

LH6-koek atzo krokodilo bat egiten hasi ziren, ondoren scratch programatik agintzen diotena egiteko.
Orain, krokodiloa montatzen ari dira, baina bukatutakoan scratch programatik aginduak emango diote. 

HH4 MUSIKAN

HH4 ko ikasleak udaberriari ordu batzuk eman diote bideo polit hau eginez .

HH5 ILEAPAINDEGIA

Ileapaindegi bat sortu dute  HH5 eko ikasleak .Irakasle asko pasatu dira bertatik eta oso pozik geratu dira emaitzarekin.

TOMATE LANDAREAREN EZUSTEKOA

LH4koak ortura joan zirenean ezusteko on bat topatu zuten. Tomate landare bat zen, bera bakarrik irtendakoa. Klasean, ortuan birlandatzea pentsatu zuten. LH4koei zelan irten zeneko hipotesi bat bururatu zitzaien:
Lurrak ekarri zituela bere aziak.

2017(e)ko maiatzaren 18(a), osteguna

HH4 GALTZAGORRIREN IPUINAK IKUSTEN

HH4 koak galtzagorriren ipuinak ikusten aritu dira .
Oso gustura egon dira.




LH4KOEN LENTEJA ETA INDIARREN EXPERIMENTUA

Orain dela 3 aste LH4koak experimendu bat egin zuten:
Bi pototan algodoia jarri, indiarrak eta lentejak sartu eta poto bati ura bota zioten. Ikusiko duzuen bezala, ura daukan potoan landare eder bat hasi da. Bestean berriz, ez da landarerik hasi, urik ez daukalako. 
Beraien intentsioa gure eskolako ortura eramatea da , kanpoan gatz mineral gehiago dagoelako.




HH3-KOAK IRABIATU OSASUNTZUA EGITEN

HH3-koak marrubi eta platanozko irabiatua egin dute. Chef txapelak egin dituzte sukaldatzen duten bitartean jasteko.
Hauek dira erabili dituzten tresnak eta osagaiak, horrela egin dute:

Materiala:
·Plastikozko labanak
·Batidora
·Plastikozko goilara
·Bola
·Plastikozko edalontziak

Osagaiak:
·Marrubiak
·Platanoa
·Jogurta
·Esnea
·Azukrea
·Nata

Prozedura:
·Marrubiak moztu
· Batidorara bota
·Platanoak ebaki eta gehitu
·Yogurta pote bat gehitu
·Gero, esnea
·Ondoren, azukrea
·Batidoraren botoiari eman eta irabiatu
·Azkenik, edalontzietara bota eta nahi baduzu nata gehitu


1.ZIENTZIA ASTEA ONDARROAN

Maiatzaren 1.zientzia astea ospatuko da Ondarroan.
Laborategiko proilektuak, bertso txapelketa, monologoak... egongo dira.

Informazio gehiago    HEMEN

HEZKUNTZAN MOBILIZAZIOAK

BERRIATUA ESKOLAKO IRAKASLERIAK BAT EGIN DU SINDIKATUEN GREBA DEIALDIAREKIN.




Lan-baldintzak hobetu, hezkuntza eraiki!

Martxoaren 22an oso jarraipen zabal izan zuen greba eta mobilizazio oso jendetsuak burutu genituen EAEko unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoan eta haurreskoletan. Bai irakasleen artean baita Heziketa Bereziko Langile, Sukaldari eta Garbitzaile nahiz Hurreskolak Partzuergoko langileen artean ere. Egungo hezkuntza publikoaren egoera larritzat jo genuen eta buelta emateko oinarri-oinarrizko neurriak plazaratu genituen:
  • Hezkuntza inbertsioa handitzea (gutxienez Europar Batasuneko bataz-bestekoa progresiboki %6ra iritsiz).
  • Plantilak gutxienez 2.000 langiletan handitzeko beharra.
  • Bataz-besteko ia %40ko behin-behinekotasuna (%38 irakasleetan, %57 Haurreskoletan, %58 Heziketa Berezian eta %63 Sukalde eta Garbiketan), %6ra murrizteko premia. Horretarako 6.000tik gora lanpostu egonkortuz kolektibo ezberdinetan.
  • Gelako ikasle kopurua %10 murriztea.
  • Hezkuntzako langileen eroste ahalmena berreskuratzea.
  • Ordezkapenak lehen egunetik egitea.
  • Bajak lehen egunetik bere osotasunean ordaintzea.
  • Erretiroa erraztu eta laguntzeko neurriak berreskuratzea.
  • LOMCE Euskal Herriko gure ikastetxeetatik ateratzea eta honen moldaketa hutsa den Heziberri bertan behera uztea.
  • Hezkuntzaren merkantilizazioa alde batera uztea, egungo desorekak gaindituz hezkuntza garapen pertsonal eta sozial integralerako tresna izan dadin (kohesio soziala, integrazioa, aniztasuna, berdintasuna, hezkidetza oinarri).
  • Ikasle euskaldun eleaniztunak sortuko dituen euskarazko murgiltze eredua garatzea.
  • Balizko Hezkuntza legearen aurrean sindikatu, hezkuntza eragile eta herritarron parte hartzea eta iritzia aintzakotzat hartzea.
Milaka langile eta herritarrek eginiko oinarrizko aldarrikapen hauen aurrean, Eusko Jaurlaritzak ez du benetako negoziaziorik abiatzeko asmorik agertu.
Egoera honetan, ezinbestekotzat jotzen ditugun aurrez zerrendaturiko gure eskaerak bideratzeko, LAB, ELA eta steilas sindikatuok greba eta mobilizazio dinamika areagotzea beste biderik ez dugula uste dugu.
Hau honela, maiatzaren 16 eta 23an berriro ere grebara deitzen ditugu unibertsitatez kanpoko hezkuntza publiko irakasle, Heziketa Bereziko Langile, Sukaldari eta Garbitzaileak eta Haurreskolak Partzuergoko hezitzaile eta langileak.
Eta maiatzaren 20ean, larunbatean, langileez gain, familia eta herritarrak ere deitzen ditugu 12:00etan Bilbo (Jesusen Bihotza), Gasteiz (Bilbo Plaza) eta Donostian (Boulevard) burutuko ditugun manifestazioetan parte hartzera.
Honez gainera, maiatzean zehar ikastetxeetan eta sektore ezberdinetan beste hainbat elkarretaratze eta mobilizazio burutuko ditugu.
steilas, ELA eta LAB sindikatuon ustez, ezinbestekoa da Eusko Jaurlaritza azken urte luzeetan inposatzen ari den murrizketak eta hezkuntza politika errotik aldatzea eta honek guztiak egungo hezkuntza publikoan eta haurreskoletan sufritzen ari garen egoerari buelta ematea.
Hezkuntza Sailak lan baldintzak hobetzeko eta gure hezkuntza sistemaren oinarrizko zeregina bermatzeko funtsezkoak diren behar hauei erantzun ezean, datorren ikasturtean ere greba eta mobilizazio dinamikari jarraipena ematea beste biderik ez digu utziko.

IPUIN ETA MARRAZKI LEHIAKETAKO IRABAZLEA

Bariku honetan, II. marrazki eta ipuin lehiaketako irabazlea zein den jakingo dugu, Berriatuko herritik zehar kartelak jarriko dutelako. 

SARIAK:
8-12 mailako irabazleari 30 euroko erosketa balea.
13-15 mailako irabazleei 40 euroko erosketa balea.
16tik gorako irabazleari 120 euro esku dirutan.


LGBTIQ EGUNAREN ONDOREN EGINDAKO LANAK

Atzo, maiatzaren 17, LGBTIQ eguna zela eta ekintza desberdinak burutu genituen gure eskolan.
Kontzientziazio egun horren ondoren, LH5eko ikasle batzuk aurkezpenak egin dituzte.
Lotura honetan ikus ditzakezue šŸ‘‹


HH5 EKO IKASLEAK ESLOGANEI ETA ANIMALIEI BURUZ IKASI ZUTEN

LH4 ko ikasleek zientzia museoan animaliei buruz, ikasitakoa kontatu zien HH5 ekoei. 
Oso interesgarria iruditu zitzaien. LH5 eko ikasleek aldiz esloganak eta ipuinak kontatu zieten.




ESKERRIK ASKO LH KOEI !!!

LH2KOAK AMARI OPARIA

LH2ko ikasleak amarentzako opariak egin zituzten. 
Bakoitzak kartulina batean, eskuak ipini eta haien esku forma ebaki zituzten. Gero komuneko "tutua" lortu. Azkenik eskuak tutuan pegatu eta bakoitzak bere amari papeltxo batean esaldi polit bat jarriz, eman dio.





































2017(e)ko maiatzaren 11(a), osteguna

LH-koak ZIENTZIA MUSEOAN




Atzo, maiatzaren 10ean, asteazkena, Lehen Hezkuntzakoak, Donostiko Eureka! zientzia museora joan ziren.
LH1 - LH2-koak "esperimentatu" tailerra egin zuten.
LH3 - LH4-koak "animaliak" tailerra egin zuten.
LH5 - LH6-koak "kimikaren magia" tailerra egin zuten.
Ondoren, museoan zehar libreki mugitu eta esperimentatzeko aukera izan zuten.
Bukatzeko museoaren kanpoko aldean, Euskal Herriko eraikuntza esanguratsuen maketak dauden tokian, bokadiloa jan eta eskolara bueltatu ziren.



LH1 ETA 2 KOAK EUREKA ZIENTZIA MUSEOAN

LH1 eta LH2 koak Donostiako Eureka zientzia museora  joan ziren ATZO.
Orokorrean dena gustatu zitzaien baina gehien gustatu zitzaiena dena ikutu ahal zela, baita ekintzetan parte hartu ere.
Oso interesgarria iruditu zitzaien museoan ikusitako guztia.







LH3KOEN AHUAKATEAREN EXPERIMENTUA

3.mailakoak, fruten gaia landu zutenean, ahuakate baten hezurra uretan jarri ondoren, (gutxi gorabera hilebete batean) zer gertatzen zen ikusi zuten. 

Denbora asko pasatu ondoren, hezurra ireki eta sustraia irten zitzaion. Beranduago, landara hasi zitzaion. Orain, lurrean landatzen dutenean, zer gertatzen den ikusiko dute.

2017(e)ko maiatzaren 10(a), asteazkena

HH 2 KOAK LIMONADA EGITEN

HH2-koak limonada egin zuten limoiekin, azukrearekin eta urarekin. Horrela egin zuten:
·Lehengo, Charli dendara joan ziren limoiak erostera.
·Gero, eskolara joan eta han zukua egin zuten beraiekin.
·Ondoren, zukuari, azukrea eta ura bota zioten.
·Azkenik, irabiatu eta HH3-koekin edan zuten.

ƑUM, ZE GOXOA ZEGOEN!!!

Bideoa  ikusi nahi baduzue klikatu HEMEN 


2017(e)ko maiatzaren 4(a), osteguna

HH-5EKOAK MATIZEKO TAILERRAK

HH-5 Ekoek Matizekoekin tailerrak landu dituzte.
Gatazkak  nola bideratu txiki txikitatik ikasten dutelarik. Horretarako jolas batzuk egin dituzte eta oso ondo pasatu dute. 


LH1( BEE-BOT) DEITURIKO ERLEAREKIN

Lh1ekoak matematikako saio batzuetan robotika lantzen hasi dira Horretarako  (BEE-BOT) deituriko erle robotiko batekin  jolasten  ari dira. Honen bidez teknologia berrietan eta ordenagailuen programaketan lehen urratsak emango dituzte.






LH5 eta LH6 JOLAS OLINPIKOETAN

Ostiralean, Berritxuko eskolako LH5 eta LH6 koak Ondarrura joan ziren Lea Artibai eskolarteko Olinpiadetan parte hartzera.
Urtero 
LH6-koak Zaldupen egin zituzten jolasak eta LH5 ekoek hondartzan.

HH5 MUSIKA GELAN

LH5-KOAK PATATAREN ESPERIMENTUA EGITEN

LH5-koak esperimentu bat eginten ari dira. Egunak iraungo ditu esperimentuak. Horrela egin dute:

Materiala:
·Patata
·Gatza

Prozedura:
Lehen, patata hartu eta erdibitu egin dute. Ondoren eta azkenik, zatietako bateri zuloa egin eta barruan gatza ipini diete. Orain, egunetan zehar zer gertatzen zaion apuntatu eta ausnartuko dute.








LH GUZTIA EUREKA ZIENTZIA MUSEORA

LH guztia Eureka zientzia museora goaz maiatzaren 10 ean.
Azkenengoz 2013an joan ginen, orduan kutxaespazio deitzen zen baina orain izena aldatuta Eureka zientzia museoa deitzen da.
Bakoiitzak 6€ ekarri beharko du. Oso interesgarria da, ekintza ezberdinak egiten direlako zientziari buruz.
Informazio gehiago nahi baduzu klikatu 
HEMEN

LH3KOAK AIREAREN EXPERIMENTUAREKIN

LH3koak airearen gaia lantzen ari dira eta horretarako experimentu bat egin dute. Experimentu horrekin landareek ea airea behar duten ikusi dute eta egunero begiratzen ari dira. 

EXPERIMENTUA: 
LH3koek, andereƱoaren laguntzarekin, bi lora berdin eskolara ekarri eta bat poltsa batean sartu dute (oxigenorik gabe). Bigarren lorea oxigenoa hartzen utzi dute bien artean sortzen den diferentzia eta desberdintasuna ikusteko.

SAN GREGORIXUK


 





ipuin kontalaria

Eguaztenean eskola guztiko ikasleak ipuin kontlari batengana joan ziren. Bi txanda egin zituzten, batetik HH2-3-4-5 eta Lh1-2 eta bestetik L...