2016(e)ko apirilaren 28(a), osteguna

KANTALDIA ESKOLAN

Apirilaren 26-an, gure bertsolaritzako irakaslea  Eneko Arrate eta  gitarra jolea den Lorea etorri zitzaigun eskolara.
Bederatzirak eta laurdenetan  hasi  eta hamarrak eta laurden ingururarte kantuan ibili ginen eskola guztia beraiekin.
Kantaldian era  guztietako euskal kantuak abestu genituen. Horietako batzuk bertsoak ziren, esaterako "Markosen txarrixe" .
Oso ondo pasatu genuen.






HH2-KOAK UDABERRIA IZENEKO ABESTIA IKASI DUTE



HH2-koak udaberria izeneko abestia ikasi dute. Korroan abestu eta dantzatu dute denek batera, baina ikasi eta gero. Asko gustatu zaienez, abestia amaitu ondoren denak berriro dantzatu nahi izan dute.

LH3 KOAK OBELISKOAK EGIN DUTE

LH3 koak obeliskoak egin dute.Lan hau aurrera eramateko pauso hauek eman behar izan dituzte:lehenengo zer material erabili behar duten adostu dute, kartoia, kola eta egunkaria erabiliz.
Lan hau egiteko kartoiarekin obeliskoaren forma egin eta ondoren kola eta egunkaria erabiliz obeliskoa egunkari zatiekin estali dute.
Azkenik kartoizko piramide txiki bat egin dute goialdean jartzeko eta behe aldearekin lotu dute.

LH5 ETA 6KOAK IPUIN ETA MARRAZKI LEHIAKETARAKO PRESTATZEN



LH5 eta 6koak ipuin eta marrazki lehiaketarako prestatzen ari dira. Bost egun izan dituzte ipuina idazteko. Ipuin guztienez Kasero Gaupaserori buruz dira, lehiaketako arau bat delako. Gutxien idatzi duenak, bi orrialde idatzi ditu. Ikasle denak, presentatzera doaz eta irakurteko liburutegian egongo dira.

2016(e)ko apirilaren 22(a), ostirala

LEHENENGO MAILAKOAK LEHEN GIZON- EMAKUMEN GARAI EZAGUTZERA JON DIRA


Lehenengo mailakoek, lehen gizon-emakumeen Txanelako gaia amaitu ondoren, denboraren makinan bertaratu dira.
Ikusi dutena asko gustatu zaie, nahiz eta dirurik ez egon

ESKOLAN BARATZE BERRIA!!!

LH5 eta 6. mailakoei bururatu zitzaien konposta eginda zegoenez baratze bat jartzea eskolan.Ez zuten imajinatu baratzea kajoi batzuetan egingo zutenik baina, azken finean baratze bat da.
Uhaza, marrubiak eta zerbak landatu dituzte.Baina soilik ez da 5. eta 6. mailakoen meritua. Eskola komunitateko hainbet lagunek parte hartu dugu.
Hemendik aurrera ere gogz ekingo diogu lanari.







HH4 ETA 5-EKOAK EKOGUNERA

HH4 eta 5-ekoak Donostiako ekogunera doaz apirilaren 27-an.
Bertan bi tailer egingo dituzte: Artoterapia eta Txispirentzako etxe zoragarria egin.
Eskolako sudadera eta kamiseta jantzita ekarri behar dituzte, eta aldatzeko arropak ere bai; eta bertan bazkaltzeko bokadiloak eta ura eramango dituzte.

Informazio gehiago nahi baduzu klikatu:

HH2-KOAK UDABERRIA ETA KOLORE BERDEA LANTZEN

HH2-koak udaberria eta kolore berdea lantzen ari dira. 
Udaberrian zer aldaketa gertatzen diren, zeintzuk animaliak etortzen diren ikasi eta aztertu dute. Zeintzuk animaliak, barazkik eta fruituk dituzten kolore berdea ikasten egon dira.
Ikasi dutenarekin fitxak egin dituzte, fitxetan irudi batzuk agertzen ziren eta bakarrik kolore berdekoak marraztu behar zituzten. 
Komuneko papelaren kartoiekin beste eskulan batzuk ere egingo dituzte.





OSO ONDO PASATU DUTE!!!

HH4KOAK PIRAMIDEAK EGITEN

Astean onetan gure lau urteko txikiak bustinezko piramideak egin dituzte.
48 ordu pasatu ondoren bustina zikatu egin da eta zikatutakoan margotu egin dituzte. Pila bat kolorez. 

IKASLE BERRIA ESKOLAN

Oraingo urtean Berriatuko Herri Ikastetxera Senegaldar bi etorri dira.
Mapa de SenegalLau urteko gelara eta lehenengo mailara bi anaia joan dira. Anaia gaztea Cheik deitzen da eta anaia nagusia Mustafa. 
Senegaletik datoz, Egipto ondotik. Bakarrik euren hizkuntza dakite, wolof. 
Oso zaila da eurekin hitz egitea. Ez dute ezer ulertzen baina denborarekin ikasi egingo dute.

                    ANIMO ZUEK!!!!

LEHENENGO ETA BIGARREN MAILAKOAK IGERILEKURA JOAN DIRA

Eskolan urtero egiten dugun bezala, aurtengo urtean ere lehenengo eta bigarren mailako ikasleek, Atxondo Polikiroldegira joanten hasi dira.
Oraingo hiruilekoan zehar astean behin joango dira igerian ikastera. Ostegunero hamaiketan joan dira, eta hamabi eta erdietan itzuliko dira.

2016(e)ko apirilaren 15(a), ostirala

AITAREN EGUNERAKO OPARIA

Lehenengo malkoak plastikozko botilak  ekarri zuten,( coca-cola, fanta, gaseosa, ura, kas…).
Pausoak hauexek dira:
lehenego erdibitu botilak, beheko erdia hartu eta gero goitik behera zortzi zati egin, baheraino moztu barik.
Ondoren hiru koloretako soka desberdinak moztu zuten , soka punta botilan grapatu ez mugitzeko eta gero hasi pasatzen soka zati desberdinetatik.
Amaitzeko, puntan, urdin koloreko zelo bat ipini .

2016(e)ko apirilaren 14(a), osteguna

LEHENENGO IPUIN ETA MARRAZKI LEHIAKETA

NORK: Udala/Liburutegia/Eskola.
NOIZ:   AURKEZTU: Apirilak 25-29 bitartean(liburutegian).
              IKUSGAI: Maiatzaren 6tik aurrera.
SARI BANAKETA: Maiatzak 6 (udaletxean).

BERRIATUKO UDALEKU IREKIAK

4-12 urte bitartekoentzat.
Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara.
Izena ematea udaletxean apirilaren 15etik 30era (biak barne).
Kostua:
100€ prezio arrunta.
180€ familia bereko bi kide.
250€ hiru kide.
Prezio berezia: Prezioaren %10 bakarrik (edozein gizarte laguntza jasotzen duten familiek).
Udalekuak hasi aurretik batzar bat egingo da gurasoekin.

2016(e)ko apirilaren 7(a), osteguna

LH5 ETA 6 LEKAROZEN

Lh5 eta 6.mailakoak Lekarozera joan dira 5 egunez, ingelesa ikasteaz gain lagun berriak egingo dituzte.
Han ingeleseko tailerrak, dantzak, erakustaldiak, jolasak, eta abar egiten dituzte ingelesa ikasteko.
Haiekin batera beste bi ikastetxe joan dira: Amorotokoak eta Ermuko Anaitasuna ikastetxekoak.


ipuin kontalaria

Eguaztenean eskola guztiko ikasleak ipuin kontlari batengana joan ziren. Bi txanda egin zituzten, batetik HH2-3-4-5 eta Lh1-2 eta bestetik L...