2019(e)ko ekainaren 17(a), astelehena

BAT KANPAINA


Gure eskolan Behatokia izeneko lan-talde bat dago, elkarbizitza lantzen dena.
Behatokiko bilera batean, konturatu ginen, eskolan errespetu falta gehiago izaten genituela jantokiko begiraleekin, irakasleekin baino. Errespetu falta gutxiago izateko, aurten, Bat Kanpainarekin lanean ibili gara. Errespetuarekin lotuta dagoen kanpaina da.
Eskolan errespetuaren inguruko hausnarketa egin dugu. Bat Kanpainaren barruan ariketa asko egin ditugu, adibidez, eskolan eta kalean izaten diren errespetu falten zerrenda bat egin dugu, eta gero horiek ez betetzeko proposamenak idatzi ditugu.
Kanpaina amaiera modura, gela bakoitzean, logoak egin eta leloak idatzi ditugu, eta eskolako sarreran jarri.




GARBIGUNERA IRTEERA

LH1 eta LH2 barikuan, Markinako garbigunera joan eta eskolako zaborrak eraman zituzten. Bertan  zaborra nola sailkatzen den azaldu zieten. Zaborrari buruz gehiago eta hobeto ikasi zuten eta horrez gain, oso ondo pasatu zuten.

2019(e)ko ekainaren 14(a), ostirala

HHKOAK MARKINAKO TXORRUTAN




HHkoak Ekainaren 14ean  Markinako Txorroeta joan ziren urteari amaiera emateko. Ume guztiak esan dute oso ondo pasatu zutela.
                                                         ARGAZKI  KLIKATU HEMEN ARGAZKI GEHIAGO IKUSTEKO

SAN PEDRO TXIKI

Ekainak 28an San Pedro txiki ospatuko da Berritxun.

URTE BUKAERAKO IRTEERA LEITZARA

Ikasturteari bukaera emateko, urtero legez Berritxuko eskolako familiak irteera bat egin genuen. Aurten Leitzara joan gara. Lehenengo, Iñaki Perurenaren museora joan ginen berak eskuz egindako artelanak ikustera. Lehenengo,  bere museoa egiteko azalpenak eman zizkigun.
Gero, berak eskuz egindako katapulta erakutsi zigun.
Gero, ordubetez denbora librea izan genuen.




Eguerdian, Leitzara joan ginen eta bazkaldu egin genuen.
Arratsaldean, Astiz herriko Mendukilo kobetara joan ginen.



OSO ONDO PASATU GENUEN!!!

IKASTURTE BUKAERAKO JAIALDIA

Urtero legez, ikasturteari bukaera emateko, ekainaren 21ean jaialdia ospatuko dugu. Herriko Mendibarren frontoian, arratsaldeko 7retan izango da ospakizuna. Jaialdia bukatutakoan merienda egongo da jende guztiarentzat.

LH5 EKOAK TXORIENTZAKO JATEKO TOKIA

LH5ekoek, txorientzako jateko zilindrio formako ontzi bat erosi dute BIRD CENTERetik.
Barruan janaria sartuko dute txoriak jateko.



AZARO FUNDAZIOKO LEHENENGO TEKNOLOGIA TAILERRAK

Maiatzaren 24an Azaro fundazioko lehenengo teknologia tailerrak egin genituen Lh6ko ikasleak Markinan. Beste  herri batzuetakoak ere joan ziren: Markinakoak, Ondarruakoak eta Etxebarrikoak. Bikain pasatu genuen, eta tailerrak oso interresgarriak izan ziren, ala ere, gure ustez denbora gehiago egon beharko ginen bertan, tailer guztiak egiteko. Berritxukoak 2 taldetan banatu ginen, eta talde bakoitzak 3 tailer egin zituen, bertan 13 tailer zeuden. Egin genituen tailerrak asko gustatu zitzaizkigun. Hurrengo urteetan ere egitea gustatuko litzaiguke.

LH3,4,5 ETA 6KOAK ARTIGASEN





Astelehenean, Ekainak 10, Lehen Hezkuntzako 3,4,5 eta 6.mailetakoak Alonsotegira joan ginen, Artigas zabortegia bisitatzera.  Han birziklatu ezin diren zaborrekin zer egiten duten azaldu ziguten. Simuladore batera ere sartu ginen, eta Tamagochi bat PSP batean bihurtu zen.
Artigasera, egunero, 100 kamioi joaten dira, bakoitza 10  tonarekin.
PILA BAT IKASI GENUEN!
ç

LH6KOOK GELAKO ATEA APAINDU DUGU


Uda datorrela eta LH6kook gelako atea apaindu dugu hondartza bat izango balitz bezala.
Plastikako saioak aprobetxatu ditugu eskulan hauek egiteko.
Hondartzaren ezaugarriak hauek dira: Eguzkia, lainoak, txoriak, palmondoa, itsasoa, itsasontzia, itsas izarra, txankletak eta toaila.
Izugarri gustatu zaigu ekintza hau egitea, oso ondo pasatu dugu.


2019(e)ko ekainaren 7(a), ostirala

LH1EKOEN 3 TXERRITXOEN ANTZERKIA

LH1ekoek 3 txerritxoen antzerkia egin dute gazteleraz. Horretarako kartelak egin zuten etxeen moduan jartzeko. Antzerkira sartzeko sarrera batzuk egin zuten eta bakoitzak zenbaki bat zuen, zenbaki hori eserlekuarena zen.
Urtean zehar antzerkia prestatzen ibili dira lan eta lan.
Antzerkirako gauzak plastikako saioetan egin zuten eta oso pozik geratu dira.

Hemen duzue beraien antzerkia eta dantza:

LH6KOOK INSTITUTORA BISITA EGITERA JOAN GINEN




Aurreko ostiralean, Maiatzaren 31an, LH6kook Ondarroako institutura joan ginen bisita egitera. Bertan Zaldupekoekin batera egon ginen. Pedrok, institutuko zuzendariak, lehenengo ordutegiak azaldu zizkigun eta gero DBH1 eko ikasleak etorri ziren euren esperientzia kontatzera. Horren ondoren, datorren urtean frantsesa edo IKT aukeratu behar dugunez, 2 ikasgai horietako irakasleak etorri ziren ikasgaiei buruz hitz egitera. Bukatzeko, institutua ikusi genuen.

Desiatzen gaude datorren urtean bertara joateko!
Resultado de imagen de ondarroako institutua Resultado de imagen de ondarroako institutua

LH5EKOAK INGELESEAN MAKILAJEAREN ARTE TAILERRAK EGITEN

LH5EKOAK SCRATCHEN

LH5ekoak scratchen ibili dira eta 2.mailakoei azaldu diete zer den scratch jolasa eta nola jolasten den.

LH2KOAK BERRTXU ETA INGURUA EZAGUTZEN

LH2koak Berritxu eta ingurua ezagutzen ibili dira. Informazioa etxetik ekarrita, liburuetan eta interneten begitatuta lortu dute. Informazio hori lehenengo beraiek idatzi dute eskuz eta gero, taldeka, ordenagailura pasatu dute. Beraz, ordenagailua erabiltzen ere ikasi dute. Guzti horrekin txostentxo bat idatzi dute eta gero Berritxuko maketa egin dute etxe, ibai eraikin eta guzti. Erakusketa horretara eskolako gela guztiak eta gurasoak gonbidatuak izan dira. Lan asko egin dute eta asko ikasi dute.















HH4KOEK BELDARRAK ETA KARAKOLEKIN

HH4koak beldarrak eta karakolak ekarri dituzte gelara beraiek zaintzeko.

LH5EKOAK BESTE LEKU BATEKO PERTSONEKIN KOMUNIKATZEN

LH5ekoak beste herri bateko ikasleekin komunikatzen ibili dira ordenagailu bidez, etwwining proiektuarekin lotuta.

LH5EKOAK KARTAK EGITEN

Hemen duzue LH5ekoak egindako karten marrazkiak:

LH3KOEK UR-JOLASAK EGIN ZITUZTEN




Aurreko astean, 3.mailakoek gorputz hezkuntzan ur-jolasak egin zituzten. 
Hemen dituzue argazki batzuk:

                                         OSO ONDO PASATU ZUTEN!!!

HH2KOAK PSIKOGELAN

HH2koek, psikogelan oso ondo pasatzen dute. Begira bideo hau.

HH3KOAK BASERRIA LANTZEN

Aste honetan HH3koak baserria eta baserriko animaliak lantzen ari dira. Horretarako baserri bat irudikatu dute. Paperean ibai bat margotu dute, tenperekin zelai bat eta gainera txerrientzat zimaurra jarri dute. Baserria egiteko kartoi bat hartu eta margotu egin dute. Gainera, bakoitzak etxetik jolasteko animaliak ekarri ditu, eta bertan jarri dituzte.
Gaur arratsaldean Kamintorre baserrira doaz animaliak ikustera.

LH3KOAK AZARO FUNDAZIOAREKIN LANEAN





LH 3koak Azaro Fundazioarekin lanean ibili ziren. Fundazio horrekin aurrera eramandako proiektu batean Berritxuko jaiak landu dituzte. Hemen duzue Azaro Fundazioarekin batera egin zuten proiektua:



Eta hemen dituzue proiektua egiten zeudeneko argazki batzuk:



TXONTXNGILO

Maiatzaren 8an Bideogelara joan ziren Haur Hezkuntza eta LH1 eta 2. mailako ikasleak txotxongiloak ikustera. Erreka Mari ipuina izan zen entzun zutena. Oso ondo pasatu zuten.

ipuin kontalaria

Eguaztenean eskola guztiko ikasleak ipuin kontlari batengana joan ziren. Bi txanda egin zituzten, batetik HH2-3-4-5 eta Lh1-2 eta bestetik L...