2019(e)ko ekainaren 7(a), ostirala

HH3KOAK BASERRIA LANTZEN

Aste honetan HH3koak baserria eta baserriko animaliak lantzen ari dira. Horretarako baserri bat irudikatu dute. Paperean ibai bat margotu dute, tenperekin zelai bat eta gainera txerrientzat zimaurra jarri dute. Baserria egiteko kartoi bat hartu eta margotu egin dute. Gainera, bakoitzak etxetik jolasteko animaliak ekarri ditu, eta bertan jarri dituzte.
Gaur arratsaldean Kamintorre baserrira doaz animaliak ikustera.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

HH2-3KO IKASLEAK BASERRIKO ANIMALIAK LANTZEN

 HH 2-3ko ikasleak baserriko animaliak lantzen ari dira:astoa, txakurra, katua, ardia, oilarra... Asko gustatzen zaie animaliak lantzea, oso...