2016(e)ko otsailaren 25(a), osteguna

LH3 NERBIO SISTEMA ETA ZENTZUMENAK LANTZEN

LH3 koak nerbio sistema eta zentzumenak lantzen ari dira, horrekin lotuta mural bat egin dute. Nerbioak artilearekin adierazi dituzte muralean. Gainera kaskoa ekarri eta garuneko zein aldek kontrolatzen dituen mugimendua, mintzamena, ikusmena, dastamena, entzumena, ukimena, usaimena, pentsamendua eta oroimena adierazi dute.

HH4KOAK JAPONEN

Hh4koak Japonera joan dira.Asko kostatu arren heldu dira.
Asko gustatu zaie eta oso ondo pasatu dute.
GORA JAPON !!!!!!!!!!!!

LH1KOAK HH2KOEI ANTZERKIA EGIN DIOTE INGELESES

Atzo, otsailaren 24-an LH1ekoak HH2koen gelara joan ziren, Ingeleseko antzerki bat egitera eta abesti polit eta xelebre bat abestera. Barre pila bat egin zuten, ikasle guztiak oso ondo ibili ziren batzuk abesten eta antzerkia egiten ,alderantziz, besteak entzuten eta ikusten.

HH3 NEGUA

Hh3koak pinguino bat egin dute, eskulan oso ona.Eta horrekin batera, horma irudi bat egin dute neguko gauzekin.

ipuin kontalaria

Eguaztenean eskola guztiko ikasleak ipuin kontlari batengana joan ziren. Bi txanda egin zituzten, batetik HH2-3-4-5 eta Lh1-2 eta bestetik L...