2021(e)ko abenduaren 22(a), asteazkena

2021(e)ko abenduaren 20(a), astelehena

HH2koak margotzen

 HH2koak hiruhilabete honi bukaera emateko margotu egin dute. Hemen duzue beraien bideo polit bat margotzen ari direla:




GABONETAKO APAINGARRIAK

Gabonak gainean ditugu eta horregatik eskola guztiak gabonetako apaingarriak egin ditu, ikasleen aupegiak erabili ditugu apaingarri modura. Geletako paretetan eta pasiloetan itsatsi ditugu.

Ona hemen argazkiak






2021(e)ko abenduaren 17(a), ostirala

OPORRAK ETA INUGURAZIOA

 Gabon honetan gauza asko egiten gaude, Berriatua eskolan gabonetako kantak ensaiatzen gaude horien artean: Mari domingi, Olentzero, Dringilin dron, Bizar zuri, Lo dago...

Gabonak direla eta, abenduaren 23klaseak goizez izango dira. Jantokikoak 14:30etan irtengo dira eta jantokikoak ez direnak 13:00 irtengo dira. Eta urtarrilaren 10ean bueltatuko gara denok berriz eskolara. 










SCRACH JR

Ikasturte honetan, LH3koak giza gorputza ikasten ari dira eta scrach jr programarekin giharrei buruzko proiektu bat egin dute.

Hemen dituzue giza gorputza eta scrach jr en argazkiak.






INAUGURAZIOA

 Eskola berria du Berriatuak eta bere inaugurazioa egin behar dugu , horregaitik larunbatean 11:45etan inauguazioa egingo dugu eskola guztia erakusteko. Bertso batzuk ditugu eginda, eta  LH5ekoak eta LH6koak abestuko ditugu bertso horiek.

12:00etan Berriatuko alkatea den, Jon Arriolak hitz batzuk esango ditu. Eta ondoren, eskolako ateak irekiko dira, eskola berria ezagutzeko.

Mikel Lertxundik, eskultura bat egin du eskolarentzako eta bere omenez, eskultura aurkeztuko du denon aurrean.

 Espero dugu, denon gustukoa izatea.


LH 1-2 koak psikomotrizitate gelan

 LH 1-2 koak ostegunetan GH ko saioak psikomotrizitate gelan egingo dute.


Psiko gelan

2021(e)ko abenduaren 10(a), ostirala

LH1-2KOEN LIBURU ETA FITXA BERRIAK

 LH1-2ko ikasleek liburu bat irakurri dute BADAUZKAT NIRE ZULOTXOAN izenekoa. Liburuaren idazlea eta  marrazkilaria nortzuk diren aztertzen ari dira. 

Horrez gain animalien proiektuarekin hasi dira eta gutxi ez bada fitxa berriekin hasi dira.

LANDAREAK



Orain dela bi aste HH3-4-5ekoek landatu zituzten landareak hazi egin dira, egunero zaindu dituzte.

Hemen argazki batzuk.















AZAROAK 25

Azaroak 25 izan zen atzo eta hainbat gauza egin genituen.

Goizean 10:00 aldean gela bakoitzak beraiek egindako apaigarriak itsastera joan ginen gero berriz gelara joan bakoitzak bere gauzak egin eta 11:30etan bertsoak abestu genituen.



ipuin kontalaria

Eguaztenean eskola guztiko ikasleak ipuin kontlari batengana joan ziren. Bi txanda egin zituzten, batetik HH2-3-4-5 eta Lh1-2 eta bestetik L...