2016(e)ko ekainaren 10(a), ostirala

2016(e)ko ekainaren 9(a), osteguna

LH 3 ETA 4-KOAK PIRATEN ETXERA JOAN DIRA

LH 3 eta 4koak, Piraten Etxera joan dira. Hiru egun pasa dituzte. Hiru literako ohetan egin dute lo.
Ekintz desberdinak burutu dituzte, txalupa batean buelta eman, Albaolako itsasontziaren replika egiten ikusi eta altxorraren bila egin zuten. Egunero "show" bat egiten zuten talde desberdinetan : Tripaundi, Patakon, Marisikin eta Tomaxa.






MARKINA-XEMEINGO, BERRIATUKO ETA MUTRIKUKO PUNTISTEK EUSKAL ASTEA TORNEOKO FINALA JOKATUKO DUTE


 Euskal astea torneoko finalak jokatuko dira zapatuan [ekainak 11], Durangoko Ezkurdi pilotalekuan. Final horiek, hain zuzen ere,Xistera zirkuituaren barruan jokatuko diren lehen finalak izango dira. 18:00etan hasita, gazte eta nagusi nagusi mailetako hiru final jokatuko dira, eta bertan Markina-Xemeingo, Berriatuko eta Mutrikuko puntistek parte hartuko dute.
Gaur [ekainak 8] Durangoko udaletxean egin den aurkezpenean eman dira jakitera finalean parte hartuko duten puntistak, eta bertan izan dira Aitziber Irigoras Durangoko alkatea, Ibon Urreisti Xistera Elkarteko presidentea eta Patxi Jauregi Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzako presidentea, Izaro Arbe eta Jon Mandiola puntistekin batera.Patxi Jauregi Euskadi Euskal pilota Federakuntzako presidenteak nabarmendu duenez, Xisterako Zirkuituko lehenengo finalaren bataioa Durangon izatea “ohore” bat izango da, “Durango zesta-punta arloan erreferente izan delako beti”.
INFORMAZIO GEHIAGO kLIKATU:HEMEN

HH2-KOAK JAIALDIRAKO PRESTATZEN

HH2-koak jaialdirako eskulanak egiten ari dira. Horretarako materiala biltzen ari dira eta jantziarentzako apaingarriak eskuz egiten


LH 6-KOAK INSTITUTUA IKUSTERA

LH6-koak hainbeste urtetan egon dira Berriatuan eta laister abiatuko dira Ondarroako institutua ikustera eta esagutzera ere, ekainaren 10ean, ostirala. 10etan abiatuko dira bizkaibusean, institutura heltzeko, Zaldupeko 6.mailako ikasleak ere joango dira.

2016(e)ko ekainaren 8(a), asteazkena

HH4 eta HH3koak ANTZERKIA IKUSTEN

 
Aurreko ostiralean LH 4ko ikasleek antzerkia egin 
zioten HH4 eta HH3 ko ikasleei   .
Oso antzerki polita izan zen!

Asko gustatu zitzaien!!
 Eskerrikasko 4.mailako artistei!!!

2016(e)ko ekainaren 7(a), asteartea

LH4 ETA 3 KOAK PIRATEN ETXETIK

Atzo, gure eskolako 3 eta 4. mailakoak Pasaiako Piraten etxera joan ziren hiru egun eder pasatzera. Eskolara iritsi diren azken albisteen arabera, oso ondo dabiltza, bai behintzat ikasleak.
Goizean Albaolan egon direla enteratu gara.
Ondoren ikus ditzakezuen argazki batzuk ere lortu ditugu. Edonola ere, lasai egon familia guztiak, bihar arratsaldeko lauretarako hemen izango bait dira bueltan guztiak.
Prestatu ohea; horren premian etorriko bait dira.



2016(e)ko ekainaren 2(a), osteguna

LH1 ETA 2-KOAK LASTURREN

Gaur (2016-06-02) LH1 eta 2 koak Lasturreko  aterpetxera joan dira.
Lastur Deban dago (Gipuzkoa), bertan bi egun pasatuko dute, beraien tutoreekin joan dira eta bertan beste eskoletako ume batzuekin bat egingo dute.
 Gaur goizean Natura lupaz landu dute eta ondoren sendabelarrak landuko dituzte eta gauean gau txori tailerra landuko dute.
Bihar historiaurreko olinpiadetan arituko dira.
Beheko argazki hauek gaur bidali dizkigute.
ONDO PASA TOMASA!!!!!!!






.

GALTZAGORRI -LIBURUEN ALTXORRA

Maiatzaren 23an, hilebete pasa ondoren, Galtzagorriko arduraduna etorri zen eskolara. Oraingo honetan, altxorra eramatera etorri da, baina beti bezala, ipuina kontatu digu.
Ipuinak ezagutzeko aukera paregabea ematen digute Galtzagorrikoek.
Ea hurrengo urtean ere etortzen den.
Mila esker!






KORTXOZKO BARKOTXOAK

4.mailako ikasleak, esku-lanetan, kortxozko barkotxoak egin dituzte.Erabili dituzten materialak hauek dira: 
kortxoak, gomak, zotzak eta goma-eba.
Oso politak geratu dira!
Animatu zuek ere egitera!

LH3 KOAK ORTUA ZAINTZEN

 LH3koei ortua zaintzea suertatu zaie aste honetan.
Taldetan banatu eta egunean behin, belar txarrak eta barrazkiloak kendu,landareak ureztatu... egin dute.
Azelgak eta letxugak prest zeudenez, zozketa bidez banatu dituzte.

GORPUTZ HEZKUNTZAN BIZIKLETAREIN

LH 4, 5 eta 6koek, gorputz hezkuntzarako bizikletak ekarri dituzte. Iratik bizikletaren atalak eta zelan erabiltzen den azaldu ondoren, moteltasun lasterketa egin zuten. Azkenean, bakoitza bere kontura ibili zen.

ARGAZKI ALBUNA MARTXAN DAGO

ARGAZKI ALBUNAKAsko kostatu zaigu baina, argazki albuna martxan jarri dugu.
Ikasturte guztian ezin izan duzue argazkiak ikusi, bakarrik berriak jartzen zirenak.
Ahalegindu gara urte gutian batu ditugun argazkiak jartzen.
Blogean, eskuinean argazkiari klikatu eta han izango 
duzue argazki guztiak.

      ESKERRIK ASKO IKAZTURTE GUZTIA ITXARON                                                      GAITIK!!! 

ipuin kontalaria

Eguaztenean eskola guztiko ikasleak ipuin kontlari batengana joan ziren. Bi txanda egin zituzten, batetik HH2-3-4-5 eta Lh1-2 eta bestetik L...