2017(e)ko martxoaren 31(a), ostirala

20. KORRIKA ESKOLAN

Aurten gure KORRIKA eskola ordu eta egunean pasatuko denez gure herritik, ESKOLAKO GUZTIOK HAN IZANGO GARA. Ongietorria emanez gain, parte hartuko dugu.

LH 3, 4, 5 eta 6koek Urepel Plaza aurrean hartuko dute testigua eta plaza gorriko rotondaraino joango dira. Normala den bezala, ikasle nagusienak, seigarren mailakoak, eramango dute testigua.

HHkoak eta LH 1 eta 2koak astapotxa aurrean egongodira besteen zain. Korrika egiten daudenak euren aurrera heltzen direnean, ikasle gazteenak atzetik sartuko dira.

2017(e)ko martxoaren 30(a), osteguna

LH1-2 IRTEERA

LH1 eta LH2-koak Santimamiñera eta Basondora joan ziren. 
Inguru hau oso aberatsa da kobazulotan.
Badirudi lehen gizakiek Santimamiñe aukeratu zutela bizileku giza arrazoi desberdinegatik: inguruak eskeintzen zien ehizarako animalia kopuruagatik, eguzkitsua zelako, sarrera bat zeukalako, ehizatzeko eta arrantzatzeko leku ona zelako ...
Sartu baino lehenago Santimamiñeko istorioa kontatu zioten eta historio bat ere bai:
Badirudi egun batean ume batzuk jolastera joan zirela Santimamiñera eta estalakmita bat apurtu zutela.Orduan, zulo bat ikusi eta barrura sartu zirenean marrazki batzuk ikusi zituzten. Gurasoei esan zioten eta ez zieten sinistu. Aberats batek albisteaz konturatu zenean ikustera joan zen eta benetakoak zirela ohartu zen. 
Hau kontatu ondoren, Santimamiñeko begiraleekin inndusketa egiten hasi ziren eta orkatzaren adarrak, moluskoak eta artzaren hortzaginak ikusi zituzten.
Ondoren, Bera joan ziren eta gero 3D-ko bideo bat ikusi zuten, orduan, kobazulo guztia ikusi zuten.

Hamaiketakoa jan eta Basondora joan ziren. 
Basondon animaliak gaixorik daudenean eta naturara bueltatu ezin direnean eramaten diren tokia da. 
Zer ikasi zuten? Ba, hegaztiek lumak mugitzen zituztenean zarata egiten bazuten ez zirela gaueko hegaztia eta zaratarik egiten ez bazuten gaueko hegaztia zirela. Baita, poltsa bat daukatela kokotean eta hor janaria gordetzen dutela. Gero jan eta hezurrak pilatu eta bota egiten dituztela. Hezurrak aztertzen badituzu badakizu zer jan duen.
Baita, umeak edukiteko garaian orkatz arrei adarrak hasten zaie eta borrokan egiten dute. Irabazten duenak umeak edukitzen ditu emeekin.
Otsoak gizakiengan beldurra daukate.
Amaieran narrazti batzuk ukitu eta etxera bueltatu ziren.

Ezinezkoa da hitzekin adieraztea bertan ikusi eta ikasitakoa.

ARGAZKIAK


EKOGUNEA, HAU BAI HAU GUNEA!

HH4-HH5ekoek martxoaren 17an Ekogunera joan ziren ,eguna pasatzera.
Beste jarduera batzuen artean, euskararen ginkanan parte hartu zuten eta haur parkean ere jolastu zuten.
IKARAGARRI ONDO PASATU ZUTEN ETA DATORREN URTEAN BERRIRO JOATEKO ASMOA DAUKATE.

                    

HH3 URTEKOAK OTSOA DATOR ANTZEZTEN

Otsoa proilektuari bukaera emateko, aste honetan, antzerki bat egin dute.
Antzerkia hau da:

LH4-koak ESPERIMENTUA EGTEN


LH4-ko ikasleek esperimentu bat egin dute, zeintzuk materia disolbatzen diren eta zeintzuk ez diren disolbatzen jakiteko. Bost produktu ezberdin bota zituzten uretara. Batzuk disolbatu egin ziren eta beste batzuk gainean edo hondoan gelditu ziren disolbatu gabe.
Disolbatzen direnak, disolbagarriak dira. Adib. azukrea.
Disolbatzen ez direnak, disolbagaitzak dira.
Adib. arroza eta olioa.
Arroza hondoan gelditzen da, baina olioa aldiz, uraren gainean geratzen da.

PAPERAREN ERABILERA

LH3ko  ikasleek paperaren zikloa lantzen aritu dira. Etxeetako paperaren kontsumoa aztertu dute. Astebetean bildutako papera eta kartoia gelara ekarri dute, egunero pisatu eta datu taula baten apuntatu dute. Guztira 4 kg eta 690 g papel eta kartoi ekarri dute . Paper asko kontsumitzen dutela ohartu dira eta denen artean zer egin dezaketen ausnartu dute.                                                        

BILBORA IRTEERA

Martxoak 28an, LH 3, 4, 5 eta 6koak Bilbora joan ziren, Iberdrolak antolautako tailerretan parte hartzera. 

Lehenengo, birziklapenari eta naturari buruzko antzerkia ikustera joan ziren.

Antzerkia amaitu zenean, robotikako tailerrak egin zituzten. Tailerrean hiru joko zeunden: 

  • Robotekin futbolen.
  • Lego robotikoa.
  • Esfera robotikoen jokoa.                           
Argazki edo bideo gehiago nahi              baduzu klikatu 
              →HEMEN

LIMONADA FRESKAGARRIA

HH5KO Oinatzek bere baserriko limoiak ekarri zituen. Limoiekin limonada bat egitea bururatu zitzaien.
Osagai hauek erabiliz :
4 limoi (OINATZEN BASERRIKOAK) 
Litro bat ur 
Gozatzeko azukrea
DENA ONDO NAHASTU ETA ZURRUTADA EDERRA.

2017(e)ko martxoaren 23(a), osteguna

6. MAILAKOEN GAZTELANIAKO LANA

Oraingo unitatean, LH6-koek gazteleran "REMEDIOS CASEROS PARA LEVES MALESTARES" landu dute.

LH2KOAK AITARENTZAKO KOPAK EGIN ZITUZEN

LH 2koak aitaren egunean  aitarentzako kopak egin zituzten opari moduan. 
  1. Esnearen tetrabrikaren beheko aldea moztu eta oinarri moduan erabili dute. 
  2. Plastikosko baso bi bata bestearen gainean jarri zituzten.
  3. Kartoiarekin, koparen asak egin zituzten eta alboetan itsatsi zituzten.
  4. Periodiko zatiak itsatsi zituzten 
  5. Gogortu ondoren, margotu egin zituzten.

Azkenik, bakoitzak bere aitarentzako mezu bat idatzi zuten.


2017(e)ko martxoaren 16(a), osteguna

LH2-KOAK ITSAS ANIMALIAK LANTZEN

LH2-koek Boga-boga marinela landu dute eta gaiaren barruan Itsas animalia guztiak. Ikasi dutenarekin bideo bat egin dute informazioa emanez.

IKUSI ETA IKASI


Lan-baldintzak hobetu, hezkuntza eraiki! M22 GREBA

Sindikatuek egindako greba deialdiarekin bat egitea erabaki dute Berriatua eskolako irakasleak. 
Hori dela eta, martxoaren 22an  ez da klaserik egongo. 
Informazio gehiago nahi izanez gero klikatu hemen.




ENERGIA GARBIEN ASTEA

Martxoaren 28 an, LH3 4, 5 eta 6 ko ikasleak Bilboko Azkuna zentrora doaz . 
Antzezlan bat ikusi ondoren tailer batzutan parte hartzera.
"Energia Garbien Astea" dela eta, martxoaren 27tik (astelehena) 30era (osteguna), 10:00etatik 13:00era bitartean, tailer teknologikoez eta Blanca Marsillachen “Mi mundo Limpio” (videoa ikusi: https://youtu.be/IXSAt3nfrLw)) antzezlanaz osatutako agenda eskainiko zaie berariaz ikastetxeei.





HH4KOAK NOZILLA JATEN

HH4-koak ostegunero ogia jaten dute. HH5-ekoek "nocilla" egin zuten eta HH4-koei eman zien bokadiloan jateko. Asko gustatu zitzaien HH5-ekoek egindako "nocilla".
























LH1-KOAK LIMONADA EGITEN

LH1-koak Natura gaia aurreratu dute, datorren astean Santimamiñera eta Basondora doazelako. 
Hori dela eta, hostoak, loreak eta limoiak ekarri dituzte. Ondoren, pentsatu dute, limoiekin limoi zuku bat egitea.
EGIN ETA EDAN, NOSKI

UMM!!! 
Goxo goxoa zegoen!

AGENDA 21: MERIENDARI BURUZ ATERA DITUGUN ONDORIOAK

Ikasturte honetan Agenda 21-ean merienda landu dugu.
  • Otsailean, merienden erregistro orriak bete genituen etxean.
  • Gero, gela bakoitzean emaitzak aztertu genituen.
  • Eta bukatzeko, bideo bat egin genuen eskolako emaitzekin.



HH5EKOAK "NOCILLA" EGITEN

HH5ekoei, "nocilla" egiteko ideia bururatu zitzaien. Horretarako,  Aratzen amaren makina majikoa erabili zuten.

"Nocilla" egiteko osagai hauek erabili zituzten:



  • Txokolate beltza.
  • Txokolate zuria.
  • Txokolatea esnearekin.
  • Esnea.
  • Olioa.



Prozedura:
  1. Osagai denak makina majikoan sartu. 
  2. Zazpi minutu itxaron eta nocilla beroa prest dago.




2017(e)ko martxoaren 9(a), osteguna

LH2-KOAK ORTUA LANTZEN

Gure ortua aurrera doa eta oraingoan LH2-koak dira ortuko arduradunak. 
LH4-koak azaloreak eta idarrak atera zituzten janda zeudelako eta ez zirelako hasten. Azaloreek sustrai handiak eta luzeak zituzten eta idarrek luzeak. Azaloreak ateratzen zituztenean, lur asko ateratzen zen sustraiekin batera.
LH2-koak fruta eta barazki batzuk landatu zituzten: kipulak, marrubiak eta letxugak.
Ea oraingoan  nolako uzta jasotzen dugun.



FRUIT SALAD : PRIMARY 4

Our 4m grade students prepared  a delicious fruit salad !!!
 - First in English class , they wrote the recipe.
Afterwards ,in Arts and Craft class they cooked the fruit salad.
UMM! It was jummy !


                                                                         



Then , we played a tasting game .
            



 Finally , they had the fruit salad and they shared it with 5 year old students .We  had a great time !






              

LH6KOEK PRESIO ARTERIALA HARTZEN

LH6koek presio arteriala, sistoleak, diastoleak eta minutu bateko pultsazioak hartu dituzte, tentsiometroa erabiliz.

Presio arteriala (batzuetan Arteria-presioa) edo tentsio arteriala odolak denbora unitateko arterien hormen kontra egiten duen indarra da.

HH5 INAUTERIAK

Urtero bezala, eskolan kalejira bat egiten da inauteri egunean.Eguraldi ona badago jolastokian egiten da,  aldiz eguraldi txarra  bada , frontoian .
Bakoitzak nahi duen bezala joaten da mozorrotuta! denak gustora egoten dira.
Aurten, HH5ekoek ikaragarri ondo pasatu dute...
Arratsaldean txokolate beroa bizkotxoekin hartzen dute.
Hau da, izan ere, HH5ekoei gehien gustatu zaiena!!!

LH2 N BISITAN

II. IPUIN ETA MARRAZKI LEHIAKETA

1. PARTE HARTZEKO OINARRI OROKORRAK:
A. Gaia librea izango da.
B. Bakoitzak nahi adina lan aurkeztu ahal izango du.
C. Modalitate bakitzeko sari bakarra jaso ahal izango da.
D. Herriko liburutegian aurkeztu behar dira Apirilak 1etik Apirilak 21era bitartean.
E. Lanak izenik gabe aurkeztu behar dira. Jasotzerakoan zenbaki bat jarriko zaie eta egilearen izen-abizenak hartuko dira.
F. Parte-hartzaile guztei diploma bat jasoko dute.
G. Aurkezten diren marrazki eta ipuin guztiak ikusgai jarriko dira eta enkoadernatu egingo dira.
H. Epaimahaia Udaleko ordezkaria, liburuzaina eta hiru herritarrek osatuko dute.
I. Sari banaketa Maiatzean egingo da, San Gregorio jaien inguruan.
2. MARRAZKI LEHIAKETA. OINARRIA:
A. Neurria: DINA 3 neurriko edozein euskarri.
B. Teknika: librea, edozein material. 
C. Sariak:

          I. 5-7 urte mailako irabazleari 10 eurko erosketa balea.
          II. 8-11 urte mailako irabazleari 20 euroko erosketa balea.
          III.12-14 urte mailako irabazleari 30 euroko erosketa balea.
          IV. 15 urtetik gorako irabazleari 120 euro esku dirutan.
 3. IPUIN LEHIAKETA. OINARRIAK:
A. Hizkuntza:euskara (bizkaieraz edo batueraz).
B. Aurkezpena:
          
         I. DINA 4 orria.
         II. Times New Roman 12 letra eta 1,5eko lerro artea.
C. Ipuinen luzeera:
         
         I. 8-12 urte bitartekoak: orri 1gutxienez.
         II. 13-15 urte bitartekoak: bi orri gutxienez.
         III. 16 urtetik gorakoak: 3 orri gutxienez.
D. Sariak:

         I. 8-12 mailako irabazleari 30 euroko ersketa balea.
         II. 13-15 mailako irabazleari 40 euroko erosketa balea.
         III. 16 tik gorako irabazleari 150 euroko esku dirutan.









2017(e)ko martxoaren 2(a), osteguna

LIBURUTEGIKO AGENDA

MARTXOA: Poesiaren nazioarteko eguna eta Emakumeen nazioarteko eguna.


  • Martxoak 2: "aho bete amets" emanaldia.

4-7 urteko urteko guraso eta haurrentzat saioa, ahozko poesia lagun hartuta. Yolanda Arrieta.
17:00-18:30etara Liburutegian.

  • Martxoaren 9a Ipuin Kontalaria:
Arratsaldeko 17:00etan liburutegian.

  • Martxoak 21:" Kriztalezko begi bat liburua"Irakurketa kluba.
Miren Agur Meabe-ren liburuaren inguruko solasaldia.
18:30etan liburutegian.
Resultado de imagen de jauregiko sekretua
  • Martxoa 29: "Jauregiko Sekretua"liburuaren solasaldia:
8-12 urte bitarteko haurretzat.  Maribel Aiertza-ren ipuiaren irakurketa saioa. 15:00-16:00etan liburutegian.

ipuin kontalaria

Eguaztenean eskola guztiko ikasleak ipuin kontlari batengana joan ziren. Bi txanda egin zituzten, batetik HH2-3-4-5 eta Lh1-2 eta bestetik L...