2022(e)ko urtarrilaren 28(a), ostirala

LH 5 ARTE LANAK

LH 5ekoek, euskaran, jarraibide testua,deskribapena eta biografia landuto dute. Horretarako bakoitzak arte lana egingo du eta arte lan horretan oinarrituta ikasiko dute aipatutakoak





Santa Ageda

Aurten, betiko ohiturari jarraituz Santa Agedako irteera egingo dugu diru eske. Covid dela eta burbuilaka egingo dugu: lehenengo burbuila (LH1-2-3) Etxe Pintxora joango da eta bigarren burbuila (LH 4-5-6) Cikautxoruntz joango da. Ibilaldi guztiak 9:15etatik 11:00etara izango dira. 11:00etan bi burbuilak plazan batuko gara azken kantaldia egiteko. 











LH6koak UKELELEA JOTZEN HASI DIRA





Aurten txirulaz aparte beste instrumentu bat erabilbetzea erabaki da. Ukelelea da, eta nahita aukeratu dute covid 19 gatik . Txirula jotzeko musukoa kendu beharra eta txistu botatzen denez, erabaki dugu instrumentuz aldatzea.
Horrez aparte ukelelea jo eta abestu aldi berean egin ahal dira. 
                                                                                                                                                  

POSITIVO ETA KONFINATUTAKOEN INFORMAZIOA ESKOLAN

Urtarrilaren hasieran eskolan positivo eta konfinaturiko asko egon ziren, baina zorionez urtarrilaren amaieran danok sano gaudela ematen du, inor ere ez dagoelako konfinatuta.

LH6 EKI HOBETU DEZAKEGU GURE BIZITZA?

 LH6 ko eki liburuko bigarren hiruhilabetean gai nagusia "HOBETU DEZAKEGU GURE BIZITZA?" da:

Ingelesa: JUNIOR CHEFS- "Food and health", "Recipes from home and abroad" eta "Describing dishes".

Matematika: ELIKADURA NEURTUZ, OSASUNA ZAINDUZ- "Estrategia egokia erabiltzen", dieta egokia egiteko neurriak eta datoak erabiliz.

Euskara: HITSARI BITSA- "Solasean" eta "Kontaketan".Mundukoleku desberdinetako bizitzaren idatziak egin eta iritsiak justifikatzeko erak ikasiz.

Ingurune: NON JAIO, HALA BIZI- "Nolako Baldintzak, halako bizitza" eta "Osasun, bizi- funtzioen oreka".

Gaztelera: EN  TUS ZAPATOS- "Hay una historia detras de cada persona" eta "Viaje por la senda de las adversiones". pertsonen istoria desberdinak aztertuz haien egoeraren lekuan jarriz , datuak bilduz experientzia hoiek idatzi.


ROSAREN JUBILAZIOA

Sorte txarrez beste andereino oso on bat badoa, Rosa bihar asko egin du eta asko erakutzi du, orain jubilatuko da Santa Ageda egunaren batera, andereino andi bat joango da egun andi batean.

HHKOAK MAKEY-MAKEYAREKI JOLASEAN

HH3-4-5ekoek Makey-Makeyarekin jolasten aritu ziren, neguko hiztegia landuz. Lehenik beraien ahotsak grabatu zituzten argazkiak izendatzen. Ondoren jolasa martxa jarri zuten.

Makey-Makeyaren erabilera ulertzeko hemen informazioa:

Makey Makey plakak eguneroko bizitzako gauzekin musika instrumentuak, jolasak eta bestelako asmakizun interaktiboak sortzeko aukera ematen du. Irudimena da muga bakarra!


HHkoak  OSO GUSTURA IBILI ZIREN!


LH1-2koen LIBURURUTEGIAK

Dakizuen moduan aurten Lh1-2koak elkarrekin daude, baina bi gela dituzte ekintza desberdinak egiteko: bat hizkuntzarako eta beste bat inguru proiektuentzako.

 Azkenengo lana liburutegi bat egitea izan da, gela bakoitzen bat ipini dute, hizkuntza gelan irakurketa lantzeko eta inguru gelan gaiari buruzko informazioa eskuratzeko.

Hizkuntzako liburutegian liburuak irakurri ondoren ohar batzuk jartzen dituzte liburuen kritikekin.




2022(e)ko urtarrilaren 21(a), ostirala

Agenda 20-30 proiektua

Dakizuen bezala  agenda 20-21 deitzen zena, berriztu eta  agenda 20-30 bihurtu zen eta izenarekin batera helburuak aldatu ziren eta orokorrean munduko arazo guztiak sartzen dira: pobreziaren bukaera, gozea desagerraraztea, osasuna, kalitatezko hezkuntza, genero berdintasuna, ur edangarria eta saneamendua, energia iraunkorra, emplegua eta azkunde ekonomikoa, berrikuntza eta azpiegitura, desberdinkeriak murriztea, herri eta komunitate iraunkorrak, kontsumo eta ekoizpen iraunkorra, klimarekin lotutako ekintzak, urpeko bizitza, lurreko flora eta fauna, bakea eta juztizia.
Belen, irakaslea, da eskolako proiektu honen arduraduna. 
Eskolako gela guztietara joan zen proiektuaren helburuak berriz azaltzera
eta baita ere zer egin behar dugun hori aurrera eramateko.

Hona hemen egindakoa






OHIANEREN AZKEN EGUNA

Azaroaren 23an,  Oihane Mentxake ikasle ohi berritxuarra HH3koen gelara joan zen praktikak egitera. Gaur, Urtarrilaren 21a bere azken eguna da.

Oso pozik eta gustura egon dira berarekin.

Eskerrik asko Oihane eta etorri nahi duzunean bisitatzera.




BEHATOKIA

 Behatokia eskolan jarrera onak aurrera eramateko sortu zen eta trimestero batzen dira komentatzeko nola joan den trimestrea, egin diren alde onak eta hobetu beharrekotan  ze aldatu dezaken...
Eskolako partaide guztiak daude delegatuen delegatuen bidez: ikasle, guraso, begirale eta irakasle
Partaideak:
Ikasle: Jon Cid eta Lur Bilbao
Guraso:  Goizalde eta Eider
Begirale: Edurne eta Amaia
Irakasle: Ana 

Trimestre honetako bilera urtarrilaren 26an izango da.

MAKEY-MAKEYrekin jolasean

Lh eta Hh koei Oihanek MAKEY-MAKEYaren erabilera azaldu zien. MAKEY-MAKEYa, asmatuko duzuen bezala, aparato bat da ordenadorari konektatuta objetu desberdinak ukituz  intrumentu desberdinen eta norberaren ahotsaren grabazioa entzutea ahalbidetzen duena. Honetarako ikasleek aldez aurretik ezagutzen zuten Scratch aplikazioa martxan jarri zuten, Scratcha ordenagailuz programatzen hasteko hizkuntza bat da. Honekin istorio edo ipuin txikitxoak bideo antzera programatu  ahal dira. 

Hhkoen kolore desberdinetako ur ontziak ukituz pianoaren notak entzun zituzten. 

Hona hemen Hhkoen bideo bat.

Hhkoak MAKEY-MAKEYAREkin

2022(e)ko urtarrilaren 18(a), asteartea

ESKOLA BERRIKO MATRIKULAK

 Eskolako matrikulazio berria zabalik dago, urtarrilaren 17tik 28ra arte.

Tel: 946139063



AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Familia-liburuan ikaslea azaltzen den orriaren fotokopia.
  • Familia-liburuan aita eta ama agertzen diren orriaren fotokopia.
  • Ikaslearen aita/amaren NAN fotokopioa edo AIT ( atzerritarrentzat ).
  • Familia helbidearen ziurtagiria Udalak egina.
  • Familia banandu edo dibortziatuetan, berezko protokoloa.

https://www.euskadi.eus/onarpena-haur-lehen-eta-derrigorrezko-bigarren-hezkuntza/web01-a2hikast/eu/

DEITU ETA ETORRI ESKOLARA!



Matricula abierta desde 17 al 28 de enero.

Tel: 946139063


DOCUMENTACION A PRESENTAR


  • Fotocopia de la hoja del libro de familia correspondiente al alumn@
  • Fotocopia de la hoja del libro de familia del padre/madre.
  • Fotocopia del DNI de la madre/padre. (TIE para extranjeros)
  • CertificaciĆ³n del domicilio familiar expedida por el ayuntamiento.
  • En caso de familias separadoas documento acreditativo al respecto.
  • https://www.euskadi.eus/onarpena-haur-lehen-eta-derrigorrezko-bigarren-hezkuntza/web01-a2hikast/eu/

    LLAMA O VEN A LA ESCUELA!





    />

    mindfulness

     Mindfulness gurasoentzako saioa suspenditu egin da.










    LH3ren poemak

     LH3koak euskararen egunean liburuxka bat egin zuten euskarari buruzko poemekin, ikasle bakoitzak poema bat egin zuen.

    Hemen dituzue argazki batzuk:





    LH1-2 DIRUA LANTZEN ARI DIRA

    Lh1-2 koak diruarekin ari dira, berdnketak, kanbioak eta trukaketak egten dituzte ikasteko.


    ipuin kontalaria

    Eguaztenean eskola guztiko ikasleak ipuin kontlari batengana joan ziren. Bi txanda egin zituzten, batetik HH2-3-4-5 eta Lh1-2 eta bestetik L...