2021(e)ko urtarrilaren 29(a), ostirala

ALKATEAREKIN HITZORDUA !


Lh6koak konparaketa bat egiten ari dira Euskal-Herria eta Senegalen bizi kalitatearen buruz. Lehenengo Berritxuren konparaketarekin hasi dira horregaitik gelakide batzuk alkatearekin hitzordua eduki dute.


Eskola barriko patioko giltzak udaletxean edo frontoian egongo direla esan du eta horrek poztasun handia sortu die LH6ko ikasleei.


Eskertzen dugu alkatearekin hitzordua edukitzea.








Koronabirusaren egoera eskualdean, Hitza egunkariako datuak.

 Atzo, 2021eko Urtarrilaren 28ko Lea-Artibai eta Mutrikuko hitzako berria:


Nahiz eta Berriatuak, Mendexak eta Munitibarrek 500eko tasa gainditu, ez dituzte betetzen Jaurlaritzak 5.000 biztanle baino gutxiago duten herriak gune gorrian sartzeko ezarritako irizpideak. Markina-Xemeinek, Ziortza-Bolibarrek, Lekeitiok eta Gizaburuagak gune gorrian egoten jarraitzen dute. Ondarroa gune laranjan sartu da.

Jaurlaritzak gaur [urtarrilak 28] argitaratu duen txosten epidemiologikoaren arabera, Gizaburuagak, Ziortza-Bolibarrek, Markina-Xemeinek eta Lekeitiok gune gorrian egoten jarraitzen dute. Hasiera batean Jaurlaritzaren txostenak Ziortza-Bolibar gune gorritik kanpo geratzen zela jaso zuen, baina gero zuzenketa egin zuten. Zuzenketa egin zutenerako, baina, HITZAren papereko alea inprentara bidalita zegoen.

Munitibarrek, Berriatuak eta Mendexak 500eko tasa gainditzen badute ere, gune gorrian egoteko baldintza guztiak ez dituzte betetzen. Izan ere, 5.000 biztanle baino gutxiago dituzte herrien kasuan, ondoko irizpideak hartzen dituzte kontuan gune gorrian sartzeko:

  1. Azken 14 egunotan COVID-19aren kasu positiboen intzidentzia-tasa metatua udalerrian 500ekoa edo handiagoa izatea 100.000 biztanleko.
  2. Azken 14 egunotan COVID-19aren kasu positiboen intzidentzia-tasa metatua udalerriari dagokion oinarrizko osasun-eremuan 500ekoa edo handiagoa izatea 100.000 biztanleko.
  3. Udalerrian COVID-19aren kasu positiboen kopurua azken 7 egunetan 2 baino gehiago izatea.

Hala, astelehenean ez modura, barikutik aurrera [urtarrilak 29] ostalaritza establezimenduak zabaldu ahalko dituzte Munitibarren (herri hori gune gorrian zegoen gaur arte).

Bestalde, azken 24 orduetan 11 positibo berri erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun: 5 Markina-Xemeinen, 3 Ondarroan, 2 Mutrikun eta 1 Ziortza-Bolibarren. Ondarroa, gainera, gune horian egotetik gune laranjan egotera sartu da.

Gaur gaurkoz, ondokoa da herriz herriko intzidentzia tasa:

  • Amoroto: 481,93
  • Aulesti: 149,70
  • Berriatua: 715,99
  • Etxebarria: 268,46
  • Gizaburuaga: 3.000
  • Ispaster: 0
  • Lekeitio: 1.065,45
  • Markina-Xemein: 1.631,84
  • Mendexa: 635,59
  • Munitibar: 1.310,04
  • Mutriku: 451,64
  • Ondarroa: 326,84
  • Ziortza-Bolibar: 2.277,90


Datuok, oso kezkagarriak dira eta alkar zaintzea komeni zaigu, gogoratu: DISTANTZIAK MANTENDU, ESKUAK MAIZ GARBITU, MASKARILLA EGOKI ERABILI eta MOMENTUKO ARAUAK ERRESPETATU.











2021(e)ko urtarrilaren 22(a), ostirala

Euskarako liburua (Argixorgin)

 Euskaran liburu bat irakurten ari gara: Argixorgin. Kasualitatez liburuan Roald Dahlen liburu bat irakurtzen ari dira: Las brujas, eta guk  aurreko hiruilekoan irakurri genuen eta horrela gehiago gozatuko dugu irakurketarekin

Idazlea: Esti Vivanco

Marrazkiak: Josevisky

Laburpena: Illarek zailtasunak ditu batzuetan zuzen ahoskatzeko; batez ere, jende aurrean irakurri behar duenean, eskolan esate baterako. Horregaitik, Illareren gurasoek alabari lagunduko dion logopeda bat etxera eramatea erabakiko dute gurasoek: Agate. Dena den, Agate etxera sartzen denetik, Illareri ez zaio parte onekoa iruditzen. Nikole bere adizkidearen eta kalean topatiko duen saguzar kume baten laguntzarekin, Illarek aurre egin beharko dio etxeko guztiak mehatxatzen dituen arriskuari.


LH6 BERRIAK

Kaixo ikusle agurgarriok,πŸ‘‹πŸ‘‹ 
Badakigu herri inguruan koronabirus positibo asko daudela.
Markinan, Lekeition, Ispasterren, Ziortza-Bolibarren... Zorte onez gure herrian oso ondo aurre egiten gaude.
Orduan merezi duzue zuen buruari zorion potolo bat ematea.πŸŽ‰πŸŽ‰πŸŽ‰πŸŽ‰πŸŽ‰

ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK HASI DIRA !

Kaixo familiak,

Ea- ea urte bat pasatu da konfinatuta egon ginenetik. 2021ean hainbat kutsaketa egon dira baina eskolaz kanpoko ekintzak martxan jarri dituzte.

Eskolaz kanpoko ekintzak hasi dira: futbola, zesta punta, mekanografia, ingeleseko partikularra, multikirolak, zinemak eta musika eskola. 













AIMAR BADOA!😭😭

Heldu da LH5en  parakteketan ibili denaren azken eguna.
Aimar oso gustura egon da LH5ekoekin, asko ikasi du eta ikasleak ere gustura egon dira berarekin. Ez dugu nahi joaterik baina joan egin behar du. Espero dugu zure ikasketetan ondo ibiltzea.



ipuin kontalaria

Eguaztenean eskola guztiko ikasleak ipuin kontlari batengana joan ziren. Bi txanda egin zituzten, batetik HH2-3-4-5 eta Lh1-2 eta bestetik L...