2023(e)ko urtarrilaren 20(a), ostirala

ROBOT HAUNDIAK

Lh3-4ko ikasleek, oraingoan robot handiagoak egin dituzte.

Horretarako, honako material hauek erabili dituzte: komuneko paperaren tuboak, kartulina edo papel albala, botilak, botilen tapak, gometsak, esne kajak, begiak...

Aurrekoan baino politagoak geratu zaizkie!!!


HH2-3KOEN MOTOR LASTERKETAK













HH2-3koek motor lasterketak egin dituzte eurek sortutako zirkuitoan. 

Oso ondo pasatu dute motorrekin, hemen dituzue argazki batzuk.


MOSAIKOAK EGITEN

 Lh 1-2. mailako ikasleak, plastikako saioetan, paper txikiekin arrainak eta tximeletak egiten ari dira. Horretarako, mosaiko teknikak erabili dituzte.


Ondo eta gustura pasatzen ari dira mosaiko teknikak erabiliz!

2023(e)ko urtarrilaren 13(a), ostirala

YOLANDA ARRIETA IDAZLEA ESKOLAN

Urtarrilaren 12an, Yolanda Arrieta idazlearen bisita jasotzeko sortea izan genuen. 

Goizean zehar, LH 5-6ko ikasleek euskal idazle honen jakintza eta esperientziak jasotzeko aukera paregabea izan genuen.

Tailer oso interesgarria eta dibertigarria iruditu zitzaigun, eskerrik asko Yolanda!



ZEUK ESAN, HAURTZARORAKO ETA NEREBEZARORAKO LAGUNTZA ZERBITZUA


  • Arazorik baduzu eta norbaitekin hitz egin behar baduzu.
  • Arazorik baduzu, buruan bueltaka dabilzkizun gaiei buruz  orientazioa edo aholkua behar baduzu.
  • Horrez gain, gugana jo dezakezu norbait beste norbaitez abusatzen ari dela ikusten baduzu (jazarpena, indarkeria edo bestelako erasoak?) 

EZ AHAZTU, DEITU TELEFONO HONETARA:
 









GOMINOLEN ONDORIOAK EZAGUTZEN

 LH2ko ikasleek, aurreko hirulekoan gominolak egin zituzten eta  klasera berriz bueltatutakoan, tapa zabalik utzi zutela eta lizuna agertu zitzaiela konturatu ziren. 

Baita ere, ikasle batek, karameloak kafe gustua zuela antzeman zuen eta  azukrea erretzearen kausa izan zela deskubritu zuten. 

Arazo horri irtenbidea emateko, gelatina gehiago botatzeko  ondoriora iritsi ziren.






GABONETAKO ARGAZKIAK BLOGEAN

 Gabonetako argazkien album berria eskura daukazue blogean.

Animatu ikustera!!!

ARBEL DIGITAL BERRIAK JASO DITUGU

 


GABONETATIK BUELTAKO JOLAS KOPERATIBOAK

 Aste hontan, astelehen eta martitzenean,  jolas koperatiboak egin ditugu LH3,4,5 eta 6ko ikasleak.

Helburua, talde kohesioa indartzea  eta gehiago elkar ezagutzea izanik, oso ondo pasatu dugu.




JOLASTOKIKO ARAUAK

Jolasordua 11:00-11:30ko arauak.

Asteartean LH1-2koak dute lehentasuna eta ostegunean LH3-4-5 eta 6koak dute lehentasuna.


 Jantokiko orduko jolasordua 12:30etatik 14:30etara.

Astelehenan eta asteazkenean baloia ez, beste jolas batzuk.

Asteartean eta ostegunean baloia, beste jolas batzuk aterako dira.

Barikuan, bozgailua.

ROBOTS

LH3-4koek Arts & Craften, robot txikiak egin dituzte.

Honako material hauek erabili dituzte: komuneko paperaren tuboak, kartulina edo papel albala, botoiak, botilen tapak, gometsak, arrautza kajen zatiak eta begiak.

Begira zelako politak geratu diren!!!





OPORRAK BUKATUTA, BLOGA BERRIZ MARTXAN DA!!!!

 

MERKABILBAO ETA EUSKADIKO ARTXIBO HISTORIKOETARA TXANGOA

Abenduaren 15ean  LH6-5eko ikasleok, Bilbora joan ginen txangoan.

Goizean, Merkabilbaon egon ginen.

Bertan, bideo bat ikusi genuen zer lan egiten duten eta  nola funtzionatzen zuen azaltzen zuena.

Gainera, arrain ezberdinak ikusi eta saltzeko prozesua esplikatu ziguten.

Baita ere, marisko ezberdinak ikusi eta ukitzeko aukera ere izan genuen (bogabantea, langosta eta nekora).

Ondoren, fruten atalera joan ginen, fruta tropikalak, hemengo frutak, etb. erakutsi zizkiguten eta nola konserbatzen dituzten.

Merkabilbaon bukatu eta Bilbon dagoen Euskadiko Artxibo Historikora joan ginen. 

Oso interesgarria izan zen, Euskadiko historia azaltzeaz gain, lana nola egiten zuten ere erakutsi bait ziguten.


 


ipuin kontalaria

Eguaztenean eskola guztiko ikasleak ipuin kontlari batengana joan ziren. Bi txanda egin zituzten, batetik HH2-3-4-5 eta Lh1-2 eta bestetik L...