2020(e)ko abenduaren 18(a), ostirala

GABONETAKO OPORRAK!!

Gogoratu abenduaren 22an Gabonetako oporrei hasiera emango diegula. Egun honetan, asteartean JARDUN JARRAIA izango da eta jantokikoak 14:30etan eta besteak 13:00etan irtengogara eskolatik.
ZAINDU ETA ONDO PASAA!!
 

Eskola berriko patiorako maketak

 Kaixo familiak!

LH 4, 5 eta 6 ko ikasleak maketa batzuk egin dituzte eskola berriko patiorako.

Hemen dauzkazue argazki batzuk:



LH1, LH2 eta LH3koak eskolako zuhaitzak apaintzen

Kaixo familiak!


APAINGARRIAK SORTU DUTE BIRZIKLATUTAKO GAUZEKIN.


LH 1- 2- 3 garren mailako ikasleak jo ta su ibili dira gabonetako apaingarriak egiten.

Eskolan pilatuta dugun birziklatzeko gauzak erabili dute, kartoiak, plastikoak, botilak,

aparatuak babesteko kortxo zuriak…Ondoren, eskolako zuhaitz bi apaindu dute.

Hor dituzue beraiek apaindutako zuhaitzen argazkiak, ea zer iruditzen zaizkizuen.


LH6KOAK GELA APAINDU DUTE !


 Kaixo familiak,

LH6koak gela apaindu dute gabonetako oporrak heltzen daudelako: zuhaitzekin, girnaldekin, papelezko zintzilikarioekin, bolekin ...



2020(e)ko abenduaren 12(a), larunbata

 LH4KOAK BIoTA TAILERRA EGITEN

Azaroaren 26an, LH 4koak BIoTA tailerra egin genuen:

Naturari eta biosferari buruzko tailerra da. Lehenengo, Mikel izeneko monitoreak aurkezpen bat egin zigun, Power Point batean. Bertan BIODIBERTSITATEA, GEODIBERTSITATEA eta BIOSFERA zer diren azaldu zigun. 

Gero ibilaldi bat egin genuen. Animalien aztarnen bila ibili ginen, baina ez genuen ezer aurkitu. Orduan geuk egin genuen lepahori baten oinatza. 

Animalia batzuen egagropila erakutsi zigun Mikelek, eta oso ondo pasatu genuen. Egagropila barruan beste animalia batzuen ileak eta hezurrak zeuden. Animalia batzuek euren harrapakinak jaten dituztenean osorik jaten dituzte, eta gero hezurrak eta ileak egagropila deitzen den bola batean botatzen dituzte.

Mikelek animalien hainbat oinatz erakutsi zizkigun.

Egagropila. Animalia txiki baten hezurrak ikusten dira.


2020(e)ko abenduaren 11(a), ostirala

      

                                                                        
                                                                              Eskolako kanpo 

espazioa

BiRPENTSATU

e t a 

Eraldatu

 




  Kaixo,

 

Ohar honen bitartez Berritxuko eskolako haurrekin batera eskolako patioa eraldatzeko abiatuko dugun prozesu parte hartzailearen berri eman nahi dizuegu.

 

Ikastetxeko jolas garaietan erabilitako espazioak jolasteko eremuak izateaz gain harremantzeko ere badira. Harreman hauek espazioaren konfigurazio eta ondorioz erabilerari estuki lotuak daude. Hortaz, patioek duten konfigurazioa oso garrantzitsua da haurren harremanak sustatu eta eraikitzerako orduan, bai genero berdinta- suna zein adin ezberdinetako haurren erlazioa eta orokorrean elkarbizitza lantzeari begira.

 

Prozesuaren asmoa, eskolako handipen lanak burutzen ari direla aprobetxatuz, eskola berriko patioa nolakoa izatea nahi dugun hausnartzea eta eskolako patioa eraldatzeko lehen pausuak haurrekin batera ematea da. Jolastokiaren eraldaketaren bidez, egungo jolastokiaren gabeziak gainditu nahi dira, ezaugarri ezberdinetako haurren beharrei tokia eginez, eta azken batean, haurren sormena, jolasa eta elkarbizitza osasuntsua sustatuz. Balio hauen baitan garatuko dugu diseinua: natura, parte-hartzea, aniztasuna, autonomia, jolasa eta sormena.

 

ESKOLAKO PATIOAREN ERALDAKETA

Gaurtik hasi eta otsailera bitarte, eskolako haur guztiekin batera beraiena den eskolako patioa eraldatzeko proze- su parte hartzailea burutuko dugu, euren behar eta nahiak erdigunean kokatuz, eta lanketa guzti hau oinarri  bezala hartuko da aurrera begirako eraldaketa lanak burutzeko.

 

NOLA EGINGO DUGU LAN

Eskolara hurbildu eta adinez adin euren behar eta nahiak identifikatuko ditugu. Honez gain, irakasle eta jantoki- ko hezitzaileekin batera, behaketa lanean jardungo dugu, haurrak jolas librean behatuz eta horren inguruko lanketa eginez. Behin beharren diagnostikoa burututa, hurrengo helburua diagnostikoko emaitzetatik abiatuta, haurren proposamenak jaso eta patioaren konfigurazio berri bat proposatzea izango da. Modu honetan, proze- sua era integralean landuz, etorkizuneko trasnformazio proiektuaren gida izango den oinarrizko diseinua definituko dugu.



Eskerrik asko zuen arretagaitik!






Kaixo,

 

A travƩs de esta nota queremos informaros del proceso participativo que vamos a emprender para trans- formar el patio escolar junto con el alumnado de la escuela de Berritxu.

 

Los espacios utilizados en las horas de patio, ademĆ”s de espacios para jugar, tambiĆ©n son espacios para relacionarse, y estas formas de relaciĆ³n estĆ”n estrechamente ligadas a la conļ¬guraciĆ³n y el uso del espa- cio. Por tanto, la conļ¬guraciĆ³n que tienen los patios es muy importante a la hora de fomentar y construir las relaciones entre el alumnado, tanto de cara a trabajar la igualdad de gĆ©nero, como la relaciĆ³n entre el el alumnado de distintas edades y la convivencia en general.

 

La idea del proceso, aprovechando que se estĆ”n llevando a cabo los trabajos de la ampliaciĆ³n de la escue- la, es reļ¬‚exionar sobre cĆ³mo queremos que sea el patio de la nueva escuela y dar los primeros pasos para transformar el patio escolar junto con el alumnado. Mediante la transformaciĆ³n del patio se pretenden superar las carencias del patio actual, dando espacio a las necesidades de todos y todas, y en deļ¬nitiva, fomentando la creatividad, el juego y la convivencia saludable. El diseƱo se desarrollarĆ” en torno a los siguientes valores: naturaleza, participaciĆ³n, diversidad, autonomĆ­a, juego y creatividad.

 

TRANSFORMACIƓN DEL PATIO ESCOLAR

Desde hoy y hasta el mes de febrero se llevarĆ” a cabo un proceso participativo de transformaciĆ³n del patio de la escuela con todo el alumnado de la escuela, situando sus necesidades y deseos en el centro, y todo este trabajo servirĆ” de base para llevar a cabo los trabajos de transformaciĆ³n futuros.

 

CƓMO VAMOS A TRABAJAR

Nos acercaremos a la escuela e identiļ¬caremos las necesidades y deseos de todo el alumnado. AdemĆ”s, junto con los profesores y educadores del comedor, trabajaremos desde la observaciĆ³n, observando a los niƱos y niƱas en el juego libre. Una vez realizado el diagnĆ³stico de necesidades, el siguiente objetivo serĆ” elavorar una propuesta de nueva conļ¬guraciĆ³n del patio recogiendo las propuestas del alumnado. De estĆ” manera, realizando el proceso de manera integral podremos deļ¬niļ¬r el diseƱo base que servirĆ” como guĆ­a al proyecto de transformacĆ­on a futuro.


Eskerrik asko zuen arretagaitik!

 

AZTERKOSTA!!

 LH4 AZTERKOSTA

LH4-LH5-LH6ko ikasleak abenduaren 1ean Saturrarango hondartzara joan ginen, AZTERKOSTA egiteko. LH6koak zazpi hondartzetara joan ziren, eta LH4 eta 5ekoak Saturrarango hondartzan, haitzen ondoan, ibili ginen. 

Horretarako taldetxoak egin genituen eta talde bakoitzari poltsa bana eman ziguten behaketa eta azterketa egiteko behar genituen material guztiekin. 

Haitzetako behaketan arrain bat, magurioak, lapak, anemona eta karramarroa ikusi genituen.

Landareak ere ikusi genituen: mihilua, borraza, itsas armika eta itsas plantaina ikusi genituen.

Uraren analisiak  ere   egin  genituen: nitratoak, fosfatoak, uraren tenperatura, oxigeno disolbatua, pHa eta uhartasuna behatu genituen.

Anemona hau zabalik aurkitu genuen.


 
Oxigeno disolbatuaren froga egiten, 
gure tutua taularekin konparatuz.
Saturraran hondartzan itsas mihiluak
 aurkitu genituen.









HH2KOAK ARTISTAK DIRA !!!

 HH 2koak artista batzuk eginda daude. Edonon aurkitzen

dute non margotu. Kuadernoan margo eta rotulkiekin,

horman tenpera bereziekin, lurrean klarionekin….Txapeldunak dira!!!!


LH5 ETWINNING

Kaixo familiak!

Gaur egun DBHn  dauden ikasleak 2018-2019 ikasturtean egindako Etwinning plataforman ” HEALTHY AND HAPPY” proiektuan Estatu eta Europa mailako kalitatezko zigilua lortu zuten. Hori dela eta, opari batzuk bidali dituzte eskolara: Kalitatezko Zigiluaren plaka bat eta proiektuarekin lotutako bakoitzarentzat oparia: hamaiketakoa eramateko poltsatxo bina.


Joan den astean etorri ziren eskolara haien oparia jasotzera eta gaur egungo LH5eko ikasleei zer den etwinning plataforma azaltzen.


Guztion oroimenean gelditzeko argazki batzuk atera genituen.


2020(e)ko abenduaren 4(a), ostirala

EUSKARALDIKO BERTSOAK!!!

Euskara eguna ospatzeko LH6koek 3 bertso asmatu eta kantatu dute: Euskararen eguna, Hizkuntzak eta Euskaraldia


EUSKARAREN EGUNA

Abenduak 3 da

Euskara eguna

Gure euskara polit

ta oso kuttuna

Berritxu denez oso

herri euskalduna

hemen denok batera

ospatzen duguna.



HIZKUNTZAK

Derrigorrezkoak dira

guretzat hizkuntzak

Euskaraz egiten du

Milaka pertsonak

Berbak, kantak, kirola

Dantzak ta bertsoak

Garrantzitsuak dira

Gure hitz politak



EUSKARALDIA

Euskaraldiak dauka

Guretzat saria

Ahobiziak gara

Hori da egia

Euskara da hizkuntza

benetan handia

Horregatik ospatzen

Da Euskaraldia

EUSKARA EGUNA 2020 HHkoak

Kaixo:
Atzo abenduaren 3an Euskera egunarekin batera, arratsaldeon ekintzak egin eta ondoen txokolatea jan genuen bizkotxo batzuekin.






LH6koen hiruhilabeteetako lana!

 Kaixo familiak,

LH6koak lanak bukatzen ari gara.

LH6koak asignatura amaieran proiektoak eduki dugu eta horrekin ikusten dute pila bat ikasten dela.

Horrek amaituta denekin batera lan bat egin dugu eta espero dugu denori gustatzea.šŸ˜šŸ˜



BBK alboan itsatsiko dugu azken lana. Espero dugu inork ez apurtzea, disfrutatzea baizik.





UDAZKENA!

Kaixo familiak,

HH 2kook udazkenari buruzko gauzak ikasten ibili dira. Ipuin batzuk kontatu, abestiak ikasi, olerkitxo bat, fruitu batzuk ezagutu, hostoekin jolastu…
PRIMERAN PASATU DUTE!!!!



ipuin kontalaria

Eguaztenean eskola guztiko ikasleak ipuin kontlari batengana joan ziren. Bi txanda egin zituzten, batetik HH2-3-4-5 eta Lh1-2 eta bestetik L...