2018(e)ko azaroaren 30(a), ostirala

Arbolak landatzen

Eskolako gela denak etxetik ezkurrak, gaztainaketa eta intxaurrak ekartzen hari dira eskolako  hortuan landatzeko. Arbola handiak hasten direnean mendira edo basora eramango dituzte.


LH5 ETA LH6 MERCABILBAON

Azaroak 27an,  Mercabilbaora joan ziren LH5 eta LH6oak. Bertan, arrainen eta mariskoen pabeiloia, platanoen pabeiloia eta barazkien eta fruten pabeiloia. Arrainen pabeiloian tailer bat egin genuen, arrainak garbitu genituen, eskatak kendu, tripak atera.......... Tailerra amaitu eta pintxo bat eta zumo bat eman zizkguten. Zumoa azenarioa, larainja eta sagarrez egina zegoen.
OSO ONDO PASATU ZUTELA ESAN ZUTEN!!!!





AZAROAK 24AN ERROAK LORAN




Lehengo zapatuan, Azaroak 24, V. ERROAK LORAN Berritxuarren eguna, ospatu zen. 180 bat herritar batu ziren.
Goizean trikitilariak kaletik ibili ziren jotzen eta Sarats dantza taldekoek dantzan egin zuten. Bazkalaurrean Berriatukon abesbatzak abestu zuen.
14:30etan bazkaria egon zen frontoian, nagusiek babarrunak jan zituzten eta umeek arroz paella.

Resultado de imagen de erroak loran

HH3-HH4-HH5EKOAK ORTUAN

Aurreko astean, HH3,HH4 eta HH5ekoak ortura joan ziren. Bertan, zebolleta. eskarola eta romaneskoa landatu zuten.
Landatzeko atxurrarekin lurra prestatu zuten, gero zuloa egin eta ondoren landatu.
Orain denok ondo ondo zaindu beharko dugu: ura botatzen, belar txarrak kentzen etab.






LH5 ETA LH6 DURANGOKO AZOKARA

Abenduaren 5ean LH5 eta LH6 Durangoko Azokara joango gara egun osorako. Autobusa 10:15etan aterako da eta lauetarako bueltatuko gara eskolara. 53. Durangoko azoka izango da eta abenduaren 5a ikasleen eguna izango da. Bertan CDak edo liburuak erosteko aukera izango dugu.

2018(e)ko azaroaren 23(a), ostirala

AZAROAK 25-









Azaroaren 25a Emakumeen indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna.

AZAROAREN 25A EMAKUMEEN INDARKERIAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO  EGUNA.


Domekan,azaroaren 25ean Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako eguna ospatzen da.
Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako sinboloa da puntu lila. Sinbolo hau publikoki erakusteak berarekin dakar emakume eta gizonen arteko berdintasun eza oinarri duen era honetako indarkeriaren kontrako konpromiso aktiboa.Punto lila

Gaur eskolan puntu lila margotuko dugu eta gero patioan taldeko argazkia aterako dugu.


UMEEN ESKUBIDEEN NAZIOARTEKO EGUNA





Azaroaren 20an umeen eskubideen nazioarteko eguna izan zen. LH2koek landu dute, Mundua oso handia denez, leku batzuetan ume batzuk txikitatik lanean hasten direla eta ezin direla jolastu, eskolara  eta medikuarengana joan eta familia eduki. Egun hori ospatzeko kartel batzuk egin zituzten eta gelaz gela azaltzera joan ziren. Gero eskolan pegatu zituzten.




LH1REN DENBORAREN MAKINA

LH1 ekoek denboraren makina egiten hasi dira.Hormak margotzen daude eta abestia ikasten hasi dira eta abestiaren izenburua denboraren makina birraitonak egina du.



LH4KOAK LOKOMOZIO APARATUA LANTZEN


LH4ekoak lokomozio aparatua landu dute. Lehenengo taldeka dakitena idatzi dute eta gero BA AL ZENEKIEN izeneko testu batean elkartu dituzte.


               BA AL ZENEKIEN

 … ehun giltzadura baino gehiago ditugula? kartilagoei esker hezurrek elkar jotzen dutela minik hartu gabe? kartilagoa hezurren muturretan dagoen gai likatsua dela? hezur bat lekutik irten eta bere lotailuak teinkatu edo apurtzen direnean, giltzadura lokatu egiten da? 650 gihar inguru ditugula? eta horietatik 50 baino gehiago aurpegian ditugula? irribarre egiteko 17 gihar erabiltzen direla, baina bekozkoa jartzeko 40 baino gehiago erabiltzen ditugula? giharrek gure pisu osoaren %40 direla? giharrik aktiboenak begiko giharrak direla? 100.000 aldiz baino gehiago mugitzen direla egunean, lo egin bitartean, batez ere? bihotza inoiz atseden hartzen ez duen giharra dela? bihotz giharra 70 inguru aldiz uzkurtzen dela minutuko? Apolo-ko astronautek 4 gramo hezur-masa galdu zutela hilabetean? hezurrak ez badira erabiltzen pisua galtzen dutela eta hori pasatu zitzaiela astronautei? egunean 5.000 milioi globulu gorri, eta zuri batzuk, sor ditzaketela hezur muinek? estriboa dela gure hezur txikiena, belarrian dagoela, eta 3 mm eta 3 miligramo dituela? zergatik deitzen den estriboa?




HH4KOAK EMOZIOEKIN

Dakizuen bezala, HH4koak emozioak lantzen ari dira. Horaingo astean beldurra tokatu zaie.
Poz-pozik ari dira emozioak lantzen.


2018(e)ko azaroaren 16(a), ostirala

HH3

HH3koak gela antolatu eta aldatu egin dute eta orain oso gustura dabiz jolasten eta lan egiten

LH3KOEK ZENTZUMENAK ETA NERBIO-SISTEMA LANTZEN ARI DIRA

LH3koek zentzumenak eta nerbio-sistema lantzen ari dira eta aholku batzuk eman dizkiegu zentzumenak zaintzeko.






AHOLKUAK:



Zentzu kaltemenen bidez inguruko informazioa jasotzen dugunez, zentzumenaktzen dituzten bizi-ohiturak ekiditen ahalegindu behar gara. Jarraian gomendioetako batzuk dituzu:

DASTAMENA:  Janari oso hotzak edo oso beroak kaltetu dezakete dastamena. Arnasa ahotik hartzerakoan mingaina lehortzen da eta dastamenean eragin dezake. Alkoholak eta tabakoak dastamenaren gaitasuna gutxitzen dute, eta oro har, ahoa eta hortzen garbiketa sistematikoak dastamen osasuntsua mantentzen laguntzen du.

ENTZUMENA:Entzumena kaltetzen duten hainbat ohitura aipatzen dute adituek:
  1. Belarriaren barruan ez sartu objekturik (giltzak, arkatzak…).
  2. Zarata handiko gune eta uneak ekidin (petardoak…).
  3. MP3, aurikularrak eta antzeko tresnak ahal den gutxien erabili, entzumen gaitasuna murrizten dute.
  4. Belarria garbitzeko itsas ura erabili. Ez sartu kotoia duen makila belarriaren barruan. Kanpoaldetik toalla muturrarekin garbitu.

Ikusmena:Ikusmena osasuntsu izateko askotan garatzen ditugun hainbat ohitura ekidin beharko genituzke:

  1. Argitasun gutxirekin irakurri edota lanean aritu (miopia sortarazten du).
  2. Argitasun handitik babestu behar gara.
  3. Hizki oso txikiak dituzten liburuak ez irakurri denbora luzean.
  4. Irakurtzerakoan gutxienez 20 cm-tako tartea utzi.
  5. Ordenagailua edo antzeko tresnen aurrean denbora  asko ez igaro, ikusmena asko nekatzen du.
  6. Esku zikinekin ez ukitu begiak.

Ukimena: Ukimen osasuntsua izateko garbitasuna eta higieneko ohiturak erregularki mantentzea aholkatzen dute adituek.

Usaimena: Usaimena osasuntsu mantentzeko sudurrean objekturik ez sartu kaltegarria baita, hautsa, kea edota holako substantziak ekidin edota hauen aurrean sudurra babestu. Sudurra erregularki garbitzea (mukiak kendu…) garrantzitsua da usaimen ona izateko.

HH2KOAK ARTISTA EDERRAK DIRA

HH2koek artelan eder bat egin dute


POSCARDS FROM SERVIA





Last Monday a postcard from an e-Twinning project partner arrived.  It was from Serbia.






HH5EKOEN INURRIEN LIBURUAK

Hh5ekoei beraien andereƱoak inurriei buruzko liburuak ekarri dizkiote eta inurriei buruzko informazioa aurkitzeko erabiltzen dituzte. Liburuarekin asko ikasi dutela eta oso irudi barregarriak dituztela esaten dute.

HH4KOAK "FLAUTA DE PAN" EGITEN



HH4koak Iratxekin "Flauta de pan" izeneko instrumentua egin zuten . Material hauekin:
 Pajita lodiak, eta koloretako zeloarekin.
Ondoren bibotea margotu eta poz-pozik joan ziren etxera.







100TH INDEPENDENCE DAY POLAND


LH4, LH5 and LH6 sent beautiful and interesting greeting postcards to a school in Warsaw in Poland because on 11th November they will celebrate their 100th anniversary independence day.
We received their nice postcards last Monday.  They wrote about their history, language and culture.
Now, we know Poland is in central Europe.  It became independent in 1918 at the end of the World War I after having been under other states for quite long.  Frederic Chopin is one of the most famous Polish composers and Jon Paul II was a Pope.

LH4, LH5 eta LH6koek tarjeta politak eta interesgarriak egin zituzten Poloniako hiri den Barsobiako eskola batera bidaltzeko.  Beraiek euren askatasun 100. urte urrena ospatzen ari direlako.
Joan den astelehenean beraiek bidalitako tarjetak jaso genituen.  Idatzi ziguten beraien historia, hizkuntza eta kultura datu batzuei buruz.

Orain, badakigu Polonia Europa erdi aldean kokatzen dela.  1918. urtean Lehen Munduko Gerra bukaeran bere independentzia lortu zuen inguruko herrien menpe hainbat urtetan egon ondoren. Frederic Chopin konpositore entzutenetzuena da eta Juan Pablo II. Aita santua izan zen.

HH3

HH3koak ostiralero fruta eguna izaten dute eta azaroak 9an fruta asko eduki zuten






EUREKA ZIENTZIA MUSEORA



Eguaztenean, azaroaren 7an, LH5 eta LH6koak Eureka zientzia museora joan ginen.
Planetarioa bisitatu genuen eta gero presioari buruzko esperimentuak egin genituen.

Bazkaldu ondoren, bisita librea izan genuen museoan zehar. Hiruretan autobusa hartu eta lauretarako eskolan egon ginen.

                                       
                                                OSO ONDO PASATU GENUEN!!!






HH4KOAK BEEBOTAREKIN


HH4koak beebotarekin ibili dira jolasten. Beebota robot bat da, norbaitek jarritako aginduekin mugitzen dena.
Beebotarekin jolasteko lurrean laukidun plastiko bat jartzen da. Beraiek kotxe bat jarri dute lauki batean, eta beebotarekin kotxea harrapatzen ibili dira.













2018(e)ko azaroaren 9(a), ostirala

LH2KOAK FAMILIA AZTERTZEN



Gure `historia´ lantzen ari dira. Bakoitzak aldizkari bat egin du bere autobiografiarekin. Jaiotzatik orainarteko gauzak,zer gustatzen zaien, nolakoak diren...

Familia aztertu dute nondik datozen eta euren abizenak nundik datozen, eta horretarako bakoitzak bere zuhaitz genealogikoa egin du  bere familiako argazkiekin.



ipuin kontalaria

Eguaztenean eskola guztiko ikasleak ipuin kontlari batengana joan ziren. Bi txanda egin zituzten, batetik HH2-3-4-5 eta Lh1-2 eta bestetik L...