2021(e)ko maiatzaren 28(a), ostirala

Makinak lantzen

 Enekok, Ekainek eta Oinatzek karretila bat egin dute kartoiarekin, bi makilekin eta gurpil batekin. Bideoan, karretila zer den eta zertarako balio duen azaltzen dute. Bideoan ikusi dezakezue azalpen guztia:


Anna badoa

 Anna da Texaetik etorri den ingleseko irakaslea. Guk berarekin ingelesa praktikatzeko, primmerako aukera izan dugu.

Maitzean amaitu du bere lana Berritxuko eskolan.

Oso gustura egon dela gurekin esan digu eta gu ere berarekin oso gustura egon gara, jator-jatorra eta oso alaia izan da gurekin. Pena haundia eman digu Anna joateak.

Espero dugu ondo segitzea.

Thank you Anna


LH3koak ACROSPORTA

 LH3koak ACROSPORTA

Lh3koek oso ondo pasatu dute acrosporta egiten, letrak osatzen ibili ziren oso gustora eta oso ondo pasatu zuten. Dena dela beraiei gehien guatatu zizaena  piramidea egitea izan zen eta oso errez egin zuten.

2021(e)ko maiatzaren 21(a), ostirala

LGBTIQ+ eguna

LGBTIQ+ eguna!

Kaixo denoi.

Dakizuenez aurreko asteko astelehenean LGBTIQ+ eguna ospatu zen.

11:45 kioskoan LH guztiak dantza bat egin genuen denon artean burbuilak zainduta.

Polit-polita irten zitzaigun.

Ainhoa ileapaintzailea LH5en

LH5koak lan sektoreekin ari dira lanean eta momentu egokia da Arazo fundazioarekin lotutako lana egiteko. Ekintzen artean gurasoen lana aztertzea da bat, horretarako galdetegi bat  pasa dute gurasoei informazioa lortzeko, horren ostean sailkatuko dituzte lan desberdinak  sektoreetan eta ondoren mapa baten kokatu haien lantokiak. Gurasoen lanaren Informazio gehiago lortzeko gonbidatu dituzte gelara etortzea eta haien lana azaltzea.

Azteazkena 19an etorri zen guraso bat. Ileapaindegi baten egiten du lan eta azaldu zieten zenbat gauza jakin behar diren lan hori ondo egiteko eta konturatu ziren zelako garrantzia daukan lan horren egunerokoan matematika, inguru eta hizkuntzak. Matematikan oinarrizko eragiketak, angeluak, denbora unitateak, ingurun materiaren ezaugarriak ondo ezagutzea, erreakzio kimikoak eta hizkuntza jendearekin hitz egiteko.

Oso-oso interesgarria izan zen benetan.

Eskerrik asko Ainhoa!

LH3koak antzerkia

  ANTZEZLE BIKAINAK

3. mailako ikasleek, gaztelaniako klaseetan  antzerki lan bi prestatu dituzte: “La casa de la locura” eta “El cumpleaños más divertido”.

Istorioak eta  pertsonaiak asmatu dituzte.  Gidoiak idazten ere buru-belarri ibili dira eta  beren esku izan dira ere eszenatokia eta jantziak.

Oso ondo pasatu dute eta asko ikasi dute!!!


2021(e)ko maiatzaren 14(a), ostirala

AGUAKATEA LANDATZEN

 Urtarrilaren bukaeran aguakate hezur bat uretan ipini zuten HH3-4-5eko ikasleek Ikergunean.

Denbora asko pasatu ondoren konturatu ziren aguakate hezurra zabaltzen hasi zela eta geroago sustriak atera zitzaizkion eta ondoren zurtointxo bat zetorreala goruntz.Hostotxo batzuk ere hasi zitzaizkion eta erabaki zuten landarea lurrean sartzeko ordua zela eta horrela egin dute. Gure aguakate landarea ondo zainduko dugu. Oso pozik gaude lortu dugulako, bigarren saiakeran atera zaigu ,aurrekoan hezurra apurtu egin zen. 
Horrelakoa  da zientzia batzutan ondo ateratzen dira esperimentuak eta beste batzuetan ez,saiatu egin behar da!!!.


Berriatuko kondairak!

 Lh1 eta 2ko ikasleak Berriatuko kondairak landu zuten oso interesgarria eta oso ondo pasatu zuten.


Materiaren egoera aldaketak


Kaixo familiak,

LH5ekoek oraingo honetan materiearen egoera aldaketak konprobatzeko experimentu bat egin dute urarekin. 

Eta orain zelan egin eta zer material erabili duten azalduko dizute.

Materiala:

-Kanpingasa

-Izotza.

-Termometroa.

-Ontzia.


Zelan egin:

1- Kanpingasa piztu baino aurretik ipini izotza ontziaren barruan, sartu termometroa eta neurtu tenperatura. Ikusi dute 0ºC tan dagoela.


2- Kanpingasa piztu eta ontzia kanpingasaren gainean ipinita izotza urtzen joan da  eta tenperatura goraka joan da. 


3- Jarraitu urtutako izotza berotzen, eta irakiten hasten denean, hau da, burbuilak hasten direnean eta horrekin batera ura lurruntzen, neurtu berriz tenperatura eta 100ºCtan dagoela ikusi dute.


4- Nahiz eta berotzen jarraitu tenperaturan ez da aldaketarik egon.



Agerren urtebetetzea!!

 ZORIONAK AGER!!


Maiatzaren 13an osteguna, Agerren urtebetetzea izan zen. LH1-2. mailako ikasleak sorpresatxoa bidali diote.


2021(e)ko maiatzaren 7(a), ostirala

RAMADANA!

Ramadana da ile bat jan barik egotea eta jendeari lagundu behar diozu dirua ematen... Apirelearen 12 hasi ziren eta maiatzaren 12an bukatuko dute ilargi betearekin batera. Goizeko 5:00tatik gabeko 9:18 ezin dute jan. 9:18txik goizeko bostak arte ahal dute jan. Berritxuko Senegaldar komunitatea Ramadana egiten dago.

Oso gogorra da!!

IRAKASLEAK INGELESA IKASTEN

Kaixo familiak.

Berritxuko eskola, eleaniztasun proiektuan barruan dago, horregatik, LHko ikasleak  plastikako saioa ingeleses egiten dute. Saio hauetan Anna izeneko Texaseko neska bat egoten da gelan ingelesa irakasteko.
Are gehiago, irakasleek ingelesa ikasteko aukera izan dute Urritik Maiatzerarte, eguerdiko orduetan. Leti izeneko ingeleseko irakasle bat etortzen izan da. Azken egunean "scape room" jolasean ibili dira eta oso gustura amaitu dute.



SAN GREGORIO JAIAK HELDU DIRA!!!


Kaixo denoi:
San Gregorio jaiak heldu dira !!!🎆🎇🎆🎇🎆

Ondo pasatu jaiak, eta aprobetxatu. 
Maskarilla eduki eta protokoloa zaindu behar da. 
Denon artean lortuko dugu.
Hemen duzue aurtengo egitaraua:
Eskerrik asko zuen arretagaitik.

LH3ko ARTISTAK!

 


LH3ko ARTISTAK


Lh3ko neka-mutilak ingeleseko klaseetan antzerki oso politak prestatu dituzte. Lehenegoa “Mouse Tells Time” izan da eta bigarrena “Where`s my baby”.

Oso gustura aritu dira lanean. Begiratu nolako artistak diren!!!


2021(e)ko maiatzaren 3(a), astelehena

HH2ko ARGI MAHAIA

 Argi mahai bat ekarri dugu HHrako Cikautxoko laguntzarekin. Momentuz, HH2an jarri dugu eta ondarrez bete dugu.

 Argi mahaia da haurrak gehien erakartzen dituen hezkuntza baliabideetako bat. Oinarri argitsua duen gainazala da, haurrei zentzumenez esperimentatzeko aukera ematen diena, bai euren sorkuntza artistikoak eginez , baita eurak asmatutako edozein jolas motatarako erabiliz. Argiak modu naturalean erakartzen ditu haurrak eta materialak eraldatzen ditu dimentsio berri bat emanez. Haurren jakin mina areagotzen da.

Gure umeak oso gustora dabiltza mahai honekin.


ESKERRIK ASKO CIKAUTXO!!!!!



ipuin kontalaria

Eguaztenean eskola guztiko ikasleak ipuin kontlari batengana joan ziren. Bi txanda egin zituzten, batetik HH2-3-4-5 eta Lh1-2 eta bestetik L...