2022(e)ko otsailaren 18(a), ostirala

HH2KOAK GOGOTSU LANEAN

 HH 2ko artistak beti bezala lanean eta gozatzen arte lanak egiten.

Ikusi nahi duzu? Klikatu beheko loturan!

HH 2ko ARTISTAK

“HAUR ETA GAZTEEN KONTRAKO SEXU ABUSUAK” ikastaroa

 

  • UEUko/Udako Euskal Unibertsitateko ikastaroen barne, “HAUR ETA GAZTEEN KONTRAKO SEXU ABUSUAK”  aukera duzue dohain eta EUSKERAZ.

 

     πŸ’» Erdipresentziala

     πŸ• 20 ordu

     πŸ—“️ DATAK: 2022/04/28-2022/06/1

 

Informazio gehiago eta IZEN EMATEA (Otsailaren 3tik apirilaren 21ra, biak barne): 

http://www.ueu.org/ikasi/ikastaroa-ikusi/1717/Haur%2Beta%2Bgazteen%2Bkontrako%2Bsexua%2Babusuak 

 

Beno ba, beste barik, eta informazioa interesgarria izango zaizuelakoan, agurtzen zaituztegu.

 

 

Elena Egia eta Eli Burgoa

Gizarte Zerbitzuak.














POBREZIA AGENDA 20-30

 Agenda 2030en pobrezia lantzen ari gara. Galdetegi bat bete genuen LHko gela bakoitzak berea, adierazten, zer den guretzat pobrezia. 

Beste fitxa bat ere bete genuen,ikasle bakoitzak berea. Bizitzeko gehien behar ditugun bost gauzekin. Belenek, LH osoko datuak batu eta grafika bat egin du. Grafika horretan, guk idatzitako behar desberdinak agertzen dira.

Hemen duzue grafika:




HARRI BAT POLTSIKOAN

lh3-4koak "Harri bat poltsikoan"  liburua irakurtzen hasi dira.

 Liburu polit bat da neska batena imaginazio handiarekin eta problema batzukin. 

 Gehienek gustuko dute.

 Hemen dago liburuaren argazkitxo bat:



Inauteriak

Otasilak 25ean inauteriak izango dira eta Santa Agedan lortutako diruaren zati batekin txokolate bero bat  edango dugu eta baita bizkotxoak jan ere arratsaldean.

25A GAINEAN DAGO, PREST MOZORROAK?

LH5EKOEN MAKETAK

Hurrengo utziko dugun argazkian ikusiko duzuen bezala LH5ekoak etxeen maketak egiten ari dira baina nahiz eta  oraindik ez duten bukatu, hemen doa aurrerapen bat.

Ikusi ze politak geratzen ari diren!

 

LH 1-2koak ANIMALIEN PROIEKTUA

 

LH 1-2 koak animalien proiektua amaitzeko arrain baten dizekzioa ikusi dute. Oraingo kasuan berdelarekin egin dute froga. Berdela zabaldu eta bere barruko organoak ikusi dute, adibidez: bihotza, gibela, burbuina eta sakatzak ere. 






2022(e)ko otsailaren 11(a), ostirala

LH4KO IRAKASLE BERRIA

 Rosaren jubilazioaren ondoren, Maider izeneko tutorea heldu zen astelehenean. Hemen duzue Maiderren argazki bat!



BASOGINTZA AUZOLANEAN

Otsailak 19 zapatua Legarmendi baso publikoan azken arbolak sartuko dira eta landaketa amituko da.

10:30- Madalenako kurutzean.

13:30- Etxera bueltatu.

Animatu zaitez!!!
 

AGENDA 2030 : POBREZIA

 Gaur Agenda 2030eko lehenengo bilera egon da, LH guztiko gelako arduradunak eta Belen irakaslea batu dira.

Bertan azaldu da aurtengo gai nagusia pobrezia izango dela, eskola mailan,
aukeratu delako eta batez ere  horrekin kezkatuta gaudelako.

LH3KOEN LIBURUTEGIA


 LH3koek liburutegi polit bat egin dute lasai irakurzeko, pila motatako liburu desberdinekin jarri dute, espero dugu irakurtzen disfrutatzea.



MASKARILA EZ DERRIGORRAK KANPOAN

Heldu da gogoko genuen momentu hau! Atzo, Eusko Jaularitzak, eman zuen aginduarekin batera, jolasorduan eta Gorputz Hezkuntzan maskarilak derrigorrak ez izatea egin zuen. Baina ala ere euria badago eta frontoira joan behar bagara maskarila jantzi behar dugu eta nozki eskola barruan ere bai.





ELHUYARREN ZIENTZIA APP

Oraingo honetan gatoz Elhuyarren  app batekin, zientzia app-a. 6 urte bete ditu, baina gehienok ez dugu app hau ezagutzen.

Zertarako da app hau?
  • Zientzia-edukiak euskaraz edonon eta edonoiz eskura izateko lehen aplikazioa da.
  • Albisteak, audioak, bideoak, argazki-galeriak eta agenda eskaintzen ditu.
  • Google play storen eta app storen eskuragarri.
Klikatu hemen informazio gehiago lortzeko:

SANTA AGEDA DIRUA

 Orain ere Santa Ageda bizperarekin gatoz. Berriz ere mila esker zuen eskuzabaltazunagatik. Eman zeniguten diru horren partaide izan zaretenez, zertarako erabiliko dugun kontatuko dizuegu. Otsailaren 4an bildu genuen diruaren zati bat Aspanovas elkarteari eman eta beste zatia eskolako inauterietarako gastuetarako erabiliko da .



IRATXOAK HH4-5EN


Hh4-5ekoen gelan iratxoak dabiltza, goizero, arbelean zer egun den idazten dute. Baina gaur otsailak 11 iratxoak prisaka aritu dira eta asteko eguna gaizki idatzita utzi dute. Horregatik beraiek ongi idatzi behar izan dute. Trebeak benetan hain gaztetxoak eta idazten!!!

Asteko egun batean sorpreza itzela topatu zuten, bi iratxoren izenak, Pimpi eta Pompo.

Oso pozik jarri ziren. 

Argazkiaren atzean dago beraiek idatzitako eguna. OSTIRALA.


EMAKUME ETA NESKA ZIENTZALARIEN NAZIOARTEKO EGUNA

Gaur, otsailak 11, emakume eta neska zientzialarien nazioarteko eguna ospatzen da. Honako egun hau, Nazio Batuen Eraku ndeak izendatu zuen 2015ean.

Historian zehar, hainbat emakumek bere bizitza osoa eman dute ikertzen, modu honetan aurkikuntza handiak eginez. Hala ere, aurkikuntza hauen gehienak gizonezkoei egotzi izan zaizkie, emakumeek ezin zutelako zientziaren munduan paper protagonistarik hartu.

Hori dela eta, egun honen helburua, emakumeon lana ikusaraztea da eta zientziaren munduan emakume eta neska guztien sarbide eta parte-hartze osoa eta parekidea bermatzea.


2022(e)ko otsailaren 4(a), ostirala

SANTA AGEDA

Euskal Herriko ohiturak jarraituz, gaur, Santa Ageda bizperan, eskolako ikasleek beraien irakasleekin, herrian zehar kantuz  diru eske joan dira. Ikusi da herriko jendea  esku zabala dela.

Eskerrik asko entzuteagatik eta hain esku zabalak izateagatik.




LH4koak AHOKORAPILOAK

 LH4koak euskerako klaseetan Euskal ahokorapiloak lantzen egon dira:

HONA HEMEN BIDEOA, KLIKATU GAINEAN IKUSTEKO:

AHOKORAPILOAK

AGERTXOPIRATA

Aspanovasi lagunduaz, minbizia daukaten haur eta nereabeen alde Helmugak proiektuko kideek Euskal Herri osoa zeharkatu zuen martxa solidarioa gauzatuz 2020ko uztailean, #AgertxoPirata lelopean. Eta barikuan [otsailak 4], ekintza hura zer izan zen azaltzen duen ikus-entzunezkoa estreinatuko dute, 19:00etan, Berriatuko bideo gelan.

Beste herri batzuetan ere egongo da aukera:

  • Berriatua. Barikua 4 (19:00) eta zapatua 5 (18:00), bideo gelan.
  • Lekeitio. Otsailaren 11, 19:00etan, Ikusgarrin.
  • Markina-Xemein. Otsailak 18.
  • Ezkio. Martxoak 5.
  • Gernika-Lumo. Martxoak 25.

ipuin kontalaria

Eguaztenean eskola guztiko ikasleak ipuin kontlari batengana joan ziren. Bi txanda egin zituzten, batetik HH2-3-4-5 eta Lh1-2 eta bestetik L...