2019(e)ko azaroaren 29(a), ostirala

EITB MARATOIA




EiTB Maratoiak egitasmo handi baten parte izateko gonbidapena luzatu dio euskal gizarteari, haurren minbiziaren kontra borrokatzeko: inoiz egin den ‘Lau teilatu’ abestiaren bertsiorik onena sortzea.
Jasotako interpretazio ezberdinak bildu eta bideoklip berezi bat sortzea da helburua: estilo, adin, tresna, erritmo eta genero ezberdinekin osatutako pieza musikal anitza egitea, hain zuzen ere. Bideoklipa abenduan estreinatuko da.




 Berriatuako eskolak ere parte hartuko du. Aste honetan entsaitu ondoren, gaur azaroaren 29an ordu bi eta erdietan, kanta grabatuko da . Herrikoak ere gonbidatuta daude ekintza honetan parte hartzeko.
Ahal duen edo nahi duen guztiak etorri parte hartzera egingo den grabaketan.                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                             

IKERKETA GELAKO LANDAREAK



HH-koek "Ikergunean" Irailean haziak erein zuten.
Orain arte poto txikietan izan dituzte, baina konturatu dira oso leku gutxi zutela eta gehiago ezin zirela hazi.
Orduan, ideia bat bururatu zaie:
"Zergatik ez dugu poto handiagoetan landatzen?"
Gaur goizean, nahi zutenak, "Ikergunean" batu dira eta lehen erein zuten landareak orain poto handiagotan landatu dituzte.
Lau landare motetatik hiruk irten dute:
Bitxiloreak, perrexilak eta azelgak.
Irten ez duena tipulina izan da, baina arinago edo beranduago irtengo duela uste dute.



EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO HAURREI ETA NERABEEI ORIENTAZIOA


ZEUK ESAN 116 111


Norentzako da 116 111 zeuk esan zerbitzua?
Euskal Autonomia Erkidegoko edozein haur edo neraberentzat...

  • egoera zaila bizitzen ari bada, arazo bati nola aurre egin ez badaki, edo eskubide haustaren bat jasaten ari bada;
  • beraien kideak egoera zailak bizitzen  ari direla dakiten haur eta nerabeentzat, komponbidea emateko horren berri eman nahi badute. 
Baita helduentzat ere, beren ingurunean haur edo neraberen bat babesik gabe dagoela dakitenean, edo susmatzen dutenean, eta zer egin ez badakite.


     

LH5 EKOEN MURALA

LH5ekoek mural bat egin dute, berde egunari amaiera emateko ura azaltzen, oso polita gelditu da.



LH5ekoak ESPAZIOA LANTZEN

LH5ekoak espazioa lantzen daude eta horren arira atzo gauean gertatu zen fenomeno bat aztertu dute. Fenomeno honetan Artizarra, Ilargia eta Jupiter lerrokatu egiten dira, fenomeno hau 24 urtean behin gertatzen da. Atzo aukera oso ona izan zen fenomenoaz gozatzeko.


FRONTOIAN MANDARINA AZALAK LURREAN

Gaur 2019ko azaroaren 29an, jolas ordua amaitu eta gero, mandarina azalak topatu ditugu lurrean botata. Fruta azalak botatzeko ontzi berezia eramaten da baina jenteak begiratu gabe botatzen dute eta ontzi kanpora joaten da. Frontoia gurea da, herriarena da eta ez dugu ezer txarrik egin behar bertan, zaindu egin behar dugu bestela frontoi gabe geratuko garelako.

DURANGOKO AZOKARA GOAZ!


Resultado de imagen de durangoko azoka 2019 kartela 

Urtero, abenduaren lehenengo hamabostaldian, Euskal Herri osoko argitaletxeak batzen dira azoka honetan, bai nobedadeak bai aurreko urteetako liburu eta diskoak salgai jartzera. Baina, gainera, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka euskararen eta euskarazko kulturaren erakustoki erraldoi eta jai nagusi bihurtzen da.
Urtero bezala hilan 5ean ikasle eguna izaten da eta hainbat herritako ikasleak azokara joaten dira. Aurreko urtean LH5-6koak joan zirenez, eta asko gustatu zitzaienez, orain urte  honetako LH5-6koei tokatzen zaie.
Goizeko 10:30etan hartuko dute bertarako autobusa, eta gero arratsalderarte ez dira bueltatuko.

LH5ekoen JARRERA TXARRA ATZO PATIOAN

Atzo, azaroak 28an , LH5eko batzuk jarrera txarra eduki zuten gazteagoekin zein zaharragoekin.
Hitz egin dute eta konturatu dira gaizki egin zutela. Orain egoera onak martxan jarri behar dira.
Espero dugu euren asmo onak aurrera ondo eramatea eta horretarako denon partaidetza eta laguntza behar da.

LH1-KOEK PENTSATEKAN

LH1-koek pentsatekarekin martxan hasi dira.

2019(e)ko azaroaren 25(a), astelehena

AZAROAK 25

Azaroak 25a emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako eguna ospatu zen eta urtero legez eskolak bat egiten du egun horrekin eta ekintza desberdinak antolatzen dira. Urte honetan LH6-ko ikasleak bertso batzuk egin dituzte eta bertso hoiek eskola guztiak abestu dituzte, horrez gain hainbat nagusi ere etorri ziren eta horri bat eman zitzaien bertsoekin beraiek ere abesteko. Hormairudi bat ere egin zuten, orain hormairudi hori eskola aurrean dago eta edozeinek ikusi ahal du.



BERTSOAK


LETRA


2019(e)ko azaroaren 22(a), ostirala

LH3-KOEN SUGEAK

LH3-koek papelezko sugeak egin dituzte, komprobatzeko berogailu gainean ipintzen denean bueltaka hasten dela.

PERRETXIKOAREN MURALEN INAUGURAZIOA

2019-ko urriaren 2an,  dakizuen modura eskolako LH6-eta 5-eko bi ikasle, gela guztia ordezkatzen, perretxikoan mural bat egiteko batzarrean parte hartu zuten. Lehengo ideak egin zuten, ondoren Irantzuk diseinuak egin eta margozketa lanetan  hasi ziren lh5 eta lh6 guztia  herriko guztiak jarraituz dena amaituarte. Azaroak 24, domeka,  inaugurazioa egongo da animatu denok etortzen.

EUSKERAREN EUPADEA

Azken igandean euskeraren eupadea lehiaketa egin zen Berritxuko (ofizialki Berriatuko) frontoian.
Lehiaketan eskolako hiru talde egon ziren: Txori-Txoro taldea, Ekhi, Enaitz, Arene, Maria, Andrea eta AndrƩk osatua, Marritxu taldea, Ekain, Ekai, Ibai eta Abdoulek ostua eta azkenik Gota-Bitak, Egoi, Aiora, Aratz, Anartz eta Naiarak osatua.

Bi txanda egin ziren, lehenengoan Txori-Txoro taldeak parte hartu zuen bi MarkiƱa-Xemeindar talderen aurka eta klasifikatu egin ziren. Bigarren txandan Marritxu eta Gota-Bitak parte hartu zuten beste bi talde MarkiƱa-Xemeindarren aurka, baina, talde Berritxuarrik ez zen klasifikatu.

Klasifikatu ziren taldeak, Txori-Txoro Berritxuarrak eta MarkiƱarrak  finala Ondarroan jokatuko dute.


AZAROAK 25, EMAKUMEEN KONTRAKO IDARKERIAREN AURKAKO EGUNA.

Azaroak 25, astelehena, Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako eguna ospatuko da.
Eskolan zer den egun hori jakitekoeta konturatzeko zer gertatzen den emakumeekin munduan zehar  ekintza desberdinekin hasita gaude. 
Esate baerako HH-koak puntu morea egin dute etxeko leku ikusgarri baten ipintzeko eta "Derrigorrezko musurik ez" irakurri dute.
LH6-koek "Una Puerta Violeta" letra aztertu dute eta montaia bat egingo dute letra azaltzeko. Eta beste ekintza asko komentatuko ditugunak hurrengo astean.

Horrez gain, astelehenean, eskolako guztiok herriko TXANPIƑOIAN  elkarretaratzea egingo dugu eta bertan kopla batzuk abestu.

HERRI GUZTIA GONBIDATZEN DUGU 

INDARKERIARI MOZORROA KENDU!!



DERRIGORREZKO MUSURIK EZ

Gaur goizean, HH4-5ekoak elkartu egin dira ipuin bat entzuteko.
Izenburua "Derrigorrezko musurik ez" da.
Ipuin horrekin musurik ez badute hartu edo eman nahi EZ esateko eskubidea dutela ikasi dute.
Ipuina asko gustatu zaietela esan digute.


PUNTU MOREA


HH guztiak puntu morea bat margotu dute, egun morean jarri egingo dute eta azkenean etxera eramango dute. Batzuk etxeko lehioetan jartzeko...



LH2KOEK URAREKIN SOINUA

Aste honetan LH2koek uraren proiektuarekin amaitzeko ura eta kristalesko kopekin soiua sortu zuten.
Berezitasun bat ikusi zuten, ur kanitatearen arabera soinu desberdinak sortzen zirela. Ur gutxirekin agudoak edo altuak eta ur askorekin grabeoak edo baxuak.


 

2019(e)ko azaroaren 15(a), ostirala

LH3-KOEN LANDAREAK

LH3-koek beraien gelan indiarrak landatu dute landareen prozesua ikusteko.




LH2KOEK ORTUAN

 

LH2koek ortu txikira joan ziren. Ortua garbitu eta gero azelgak eta brusela azak landatu zuten. Gaztelerazko saioan idatzi zuten zer  egin zuten eta "noticia" eran idatzi zuten.


                                               

LH4-KOAK URA LANTZEN

LH4-ko ikasleak ura lantzen daude eta egun berdean urari buruzko maketak egitea pentsatu dute.
Egun berdean denori beraiebn gelara gonbidatu ziguten maketak ikustera.
Maketen aparte, hormairudi bat eta hainbat bertso egin zuten.

Maketak:










Hormairudia:

Bertsoak:

PERRETXIKOAREN AMAIERA

2019ko urriaren 16an, gure herriko perretxikoa margotzen hasi ziren.
Lehengo batean jarri genuen moduan, hasteko dena zuriz margotu zuten, ondoren, LH5-6koak gainetik koloreak ipiniz joan ziren, baina ez zuten dena margotu. Edonork parte hartu ahal zuen geratzen zen zatia margotzeko. Azkenik herritar guztion laguntzaz amaitu dugu, eta guk pentsatu baino hobeto geratu da.


HH2-3ko ikasleak Alabazan Kalabazan gunean elkatu ziren.HH5tekoek Ipuin bat kontatu zien udazkenari buruzkoa. Oso adi eta gustura egon ziren entzuten eta asko ikasi zuten udazkenari buruz.


ANNAK HALLOWEENEKO IPUINA HHKOEI KONTATZEN

Haloween aurreko asteazken arratsaldean HH- ko ume guztiak alabazan kala bazan 
gunean elkartu ziren. Anna hizkuntza laguntzaileak,  Halloween-eko ipuin bat kontatu zien. 
Gehienengoei ipuina gustatu egin zitzaien eta beste ipuin bat entzuteko prest daude.  


2019(e)ko azaroaren 14(a), osteguna

EUSKEREAN EUPADEA


Euskerean Eupadea!-gaz jolasten hasiko dira Lea-Artibaiko gaztetxoak

Lehen kanporaketa saioak jokatuko dira domekan [azaroak 17] Ziortza-Bolibarren eta Berriatuan. 20 taldek parte hartuko dute aurten Herribixik antolatutako lehiaketan
Domekan [azaroak 17] hasiko da jokoan bigarren Euskerean Eupadea! Txapelketak bere lehen ekitaldian eduki zuen arrakastak bultzatuta antolatu dute bigarren lehiaketa Herribixikoek. Guztira, 20 talde izango dira Lea-Artibaiko gaztetxoen arteko taldekako lehiaketan zein baino zein gehiago ariko direnak; 8 eta 16 urte bitarteko 100 bat gaztetxo.
Hiru kanporaketa egongo dira abenduaren 1ean Ondarroan izango den finalaren aurretik: domekan [azaroak 17] 12:00etan Ziortza-Bolibarko frontoian eta 17:00etan Berriatuko frontoian eta azaroaren 24an 17:00etan Aulestiko aretoan. Kanporaketa horietan parte hartuko duten taldeak hiru proba egin beharko dituzte, eta proba horietan puntu gehien lortzen dituen taldea Ondarroako finalera igaroko da. 
Probak. Sormen diziplina ezberdinak lantzea helburu, aurtengo lehenengo proba marrazketakoa izango dela aurreratu dute Herribixikoek. Taldekideek txandaka antolakuntzak jarritako zerbaiten marrazkia egin beharko dute arbel batean. “Langintza bat, elikagai bat edo leku bat izango dira adibidez”, zehaztu dute. Batek marraztu eta taldekideek asmatu egin beharko dute zer den. “Ia zeinek bizkorrago igarri eta zeinek ondo igarri izango da gakoa”.
Talde guztiek lehen proba osatutakoan hasiko da bigarrena, galderen proba.  Bi minutu edukiko dituzte taldeek galderak erantzuteko eta sei galdera izango dira denetara. “Eskualdeko pertsonaia ezagunen ingurukoak, eskualdeko mendien ingurukoak, auzoen ingurukoak, erreken ingurukoak edo biztanle kopuruari dagozkienak izango dira; hau da, eskualdeko galdera orokorrak”. Erantzuten laguntzeko, baina, Herribixikoek aukerak ere emango dizkiete.
Eskualdeko udalen eta kooperatiben laguntzagaz antolatu dute lehiaketa. “Kanporaketetan eta finalean emango ditugun sariak eskualdeko kooperatibek emandakoak dira; produktuak eta abentura ekintzak dira besteak beste”. Talde guztiek eskualdeko produktu sorta jasoko dutela opari ere jakitera eman dute antolatzaileek: “parte hartzearren eta euskarari euren eupada ematearren”. Izan ere, lehiaketaren helburua eskualdeko euskalki ezberdinak landu eta gaztetxoen arteko ezagutza sustatzea dela gogora ekarri dute Herribixikoek. “Euskararen eta kulturaren bidez gure herrietatik mugitzea. Alboko herrietara joan eta han ere ekintzak egin eta jende berria ezagutzea”.

2019(e)ko azaroaren 13(a), asteazkena

LH1 - EKOAK URAREN ESPERIMENTUA EGITEN

LH osoan modura LH1ek uraren proiektua landu dute IRAILAN eta AZAROAN bitartean. Hitz egiten ari zirela zalantza batzuk agertu zitzaizkien: - Itsasoko urak gatza dauka? - Nondik dator jaten dugun gatza? - Iturriko urak gatza dauka? - Eta errekako urak? Galdera hauei erantzuteko gelan esperimentu batzuk egin zituzten itsasoko urak, iturriko urak eta errekako urak ekarri eta lehortzen utziz. Eta ikusi dute itsasoko urak gatza daukala eta iturriko eta errekako urak ez daukatela gatzik.

Etxean ere esperimentu bat egin zuten eta horren bitartez ura hiru egoeratan agertzen dela ikasi dute: likido,solido eta gas.

ETWINNING

Lh6 koek iaz egindako etwinning proiektuarerekin sorpresa berri bat izan dute, Estatu mailako kalitatea seilua eman zieten ,ondoren Eusko Jaurlaritzak  bidali zuen eta orain Europakoa eman diete.


info@etwinning.net

Estimado/a MILA BENGOETXEA TXAKARTEGI,

¡Felicidades! Su centro ha sido galardonado con el Sello de Calidad Europeo por el excelente trabajo realizado en el proyecto "Healthy And Happy" de eTwinning. Esto significa que su trabajo, el trabajo de sus estudiantes y el de su centro ha sido reconocido al mĆ”s alto nivel europeo.

Por ese motivo, va a recibir un certificado que puede colgar en su pĆ”gina(s) web y exponerlo en un lugar destacado de su centro escolar. Asimismo, su proyecto aparecerĆ” en un sitio especial del Portal europeo en www.etwinning.net.

Muchas felicidades de nuevo por haber conseguido este gran premio. Confƭo que podamos coincidir en uno de los encuentros eTwinning de este aƱo.

Saludos cordiales,
eTwinning Team


2019(e)ko azaroaren 8(a), ostirala

EGUN BERDEA

Atzo, azaroak 7, izan zen aurtengo ikasturteko egun berdea. Ura izan da aurtengo gaia, eta horregatik berari buruzko hainbat antzerki, maketa, bertso… egin ditugu. Ondoren egitaraua jarriko dugu:

Goizez LH1,2,3koek LH4,5,6koen ekoizpenak ikusi zituzten, gelaz-gela errotazioa eginez.    Ondoren, denok batera talde argazkiak atera genituen.
Gero LH4,5,6koek elkarren artean egin zuten guztia ikusten joan ziren. LH1,2,3 ere berdina egin zuten.
Arratsaldean LH1,2,3koek LH4,5,6koei, LH1eko gelan, beraien ekoizenen aurkezpenak egin zituzten.
Geratzen zen denboran LH5,6koak hormairudi bat osatzen hasi ziren, besteak jolasten edo dokumental egokiren bat ikusten egon ziren.

 Argazki eta bideoak ere egin ditugu, argazki albumean ikus daitezke.

LH3-KO IKASLEAK ORTUAN

LH3-ko ikasleak ortuan egon dira ortua aztertzen eta hau izan da egin dutena:
1. Brokoliak zaharrak zeudela ikusi dute eta kendu egin dituzte ortuan lekua egiteko.
2. Marrubiak ureztatu dituzte.
3. Kalabazinaren hosto lehorrak kendu dituzte.
4. Txorizeroak hartu dituzte eta banatu egin dituzte.
5. Barraskiloak, bareak eta zizareak kendu dituzte.
6. Esperimentu baterako azelgak hartu dituzte.

Hauek beraien argazkiak dira:


LH2KOEN ESPERIMENTUAK

LH2koek uraren hiru esperimentu egin zituzten. Ikusi zuten urak indarra duela, airea zuten pelotek flotatzen zutela eta urarekin magia egin zutela jaboiarekin egindako puspuloak ez ziren apurtzen guanteak ipinita,baina guante barik bai

Urarekin Musika Erritmoa

2019-ko azaroaren 7an, LH6-5-4-3-2-1-koak  aurkezpen batzuk egin zituzten uraren
proiektuari buruzkoak.2019-ko iralaren 27an, hasi ziren uraren proiektuarekin.
LH6-koak urarekin musika egin dute,  hemen behian daukazue bideoa.


EMAKUNDEKO AUTOBUSA


Azaroaren 6an, LH6-5-4-3koak Ondarroara joan ziren autobusez Emakundeko autobuseko ekintzak ezagutzera eta "Berdintasunaren Oka Jolasean"jolastu zuten.
Emakunde autobusean lehenengo LH 3-4 koak sartu ziren. Bitartean LH5-6 koak hondartzako parketik ibili ziren. Ondoren besteak irten eta LH5-6koak sartu  ziren eta oso ondo pasatu zuten.Ondarroan Lertxundiren eskulturak ere ikusi zuten.

 


Argazki gehiago ikusteko klikatu hemen

LH6KOAK MENDAZKO INFUSIOA EGITEN

LH6koak ortura joan zirenean menda belarra aurkitu zuten. Eta lehortzen utzi zituzten infusioa egiteko.
Infusioa egin eta gero denek batera  edan zuten.








LH2-KOEN ARIMEN GAUKO ANTZERKIA

Lh2-ko ikasleek antzerki polit bat egin zuten beraien gelan. Antzerki hori eskolako ikasle guztientzako izna zen.
Gela ere apainduta zegoen armiarma sareekin, kalabazekin, kandelekin...
Lan asko egin zuten eta oso polita izan zen.




ipuin kontalaria

Eguaztenean eskola guztiko ikasleak ipuin kontlari batengana joan ziren. Bi txanda egin zituzten, batetik HH2-3-4-5 eta Lh1-2 eta bestetik L...