2019(e)ko urtarrilaren 25(a), ostirala

LH1 atxitxa eta amuma

LH1ekoak aitxitxa eta amuma, euren gelara gonbidatu dute. Txikita nola jolasten zuen  azaltzera.  Proiektu hau, ondoren, Poloniako eta Turkiako eskolekin partekatu dute.


HERRIA BIZIRIK MANTENTZEKO MATRIKULATU BERRITXUN



Herri txikiak bizirik mantentzeko herriko eskolan matrikulatu zaitez!
Urtarrilaren 28tik Otsailaren 8ra bitartean, eskolako ateak zabalik izango dituzu horretarako.
Herriak umeekin zoragarriak dira  eta herriko eskola bizirik mantentzen laguntzen dute. 









LH6koak Europa lantzen .




LH6koak Europa lantzen ari gara  eta horretarako abesti batekin ikasi ditugu Europako herrialdeak eta hiriburuak, eta baita mendiak, ibaiak, banderak, hizkuntzak, e.a.Horretarako, hainbat baliiabide digital erabili ditugu: educaplay, mapa interaktiboa eta youtubeko abesti bat (gazteleraz, baina lagungarria). 



Hona hemen abestia:

HH3 INDIOAK

HH3koak gabonen aurretik indioen zinta egin zuten gero indioen zintarekin dantzan eta abesten ibili ziren poz-pozik.


 

HH5EKOAK GIZA GORPUTZA LANTZEN

HH5ekoak giza gorputza lantzen ari dira.  Gorputza barrutik nolakoa den jakin nahi dute. Burbuinarekin hasi dira eta burbuinak agintzen duela ikasi dute.Burbuina izango ez bagenu, ezingo genuela bizirik egon landu dute. Etxetik materiala ekartzen ari dira eta oso gai interesgarria iruditzen ari zaie.



2019(e)ko urtarrilaren 18(a), ostirala

HH3 AGERREN BISITA

HH3koak abenduak 18an Agerren bisita bat jaso zuten. Agerrek pastel bat eta domino bat ekarri zioten bere gelakideentzat. Bisita horrekin poz-pozik geratu ziren.



ESKERRIK ASKO AGER!!!

IDAZKETA ASTEA




Berriatuko liburutegiak hainbat ekintza burutu ditu urte guztian zehar.
 Oraingo honetan, Berriatuko eskolari ekintza bat proposatu dio, LH5 eta LH6koei hain zuzen ere.
proposamena, "Nitik Gura" idazketa tailer kreatiboan parte hartzea. Yolanda Arrieta idazle Etxebarriarrak gidatuta, datorren astean goizeko 9:00etatik 10:00etara izango da.



Resultado de imagen de berriatua liburutegiko agenda

LEIRE (PRAKTIKAKO IRAKASLEA) MARKINAKO TXONDORRA ERAKUSTEN




Gabonak aurretik, Leirek (Praktikako irakasleak) Markinako txondorra erakutsi zieten.




LH2KOAK ERDI AROA LANTZEN





LH2koak denboraren makinan sartuta erdi arora joan dira. Erdi Aroa landu dute eta Erdi Aroko azoka montatu dute, gauzak ekarrita eta irudimenarekin. Eskolako ikasle eta irakasleak joan dira ikustera.















ipuin kontalaria

Eguaztenean eskola guztiko ikasleak ipuin kontlari batengana joan ziren. Bi txanda egin zituzten, batetik HH2-3-4-5 eta Lh1-2 eta bestetik L...