2023(e)ko apirilaren 28(a), ostirala

KOHESIO JOLASAK

 Hh 3-4koak, oporretatik bueltan kohesio jolasak egin dituzte elkarrekin ondo pasatzeko asmoz. 

Denen artean pilota ez erortzen saiatu dira! Ez da batere erraza!


Elkarri bizkarra emanez eta eskuetatik helduta dantzan ibili dira musika egon bitartean eta hau bukatutakoan; bikote aldaketa! Tarteka lurrera ere erori dira! 


Kartoizko labirintoarekin ere jardun dira pilota bere zulotxoan sartzeko ahaleginak eginez!


Oso ondo pasatu dute!!!


Hemen dituzue argazki batzuk:








SAN GREGORIXUK!

 

Urtero bezala Berriatuara San gregorioak datoz. Gogoratu maiatzak 5ean hasi eta maiatzak 9ra arte direla jaiak. Animatu eta etorri! 

GOGORATU MAIATZAK 1A JAI DELA, LANGILEEN EGUNA DELAKO. APROBETXATU DESKANTSATZEKO!

SANDWICHAK LH 6-EAN

 Lh 6ko ikasleak ingleseko orduan sandwichak egiten aritu dira. 









SAN GREGORIORAKO PRESTATZEN

 HH 2-3koek beraien turutak egin eta gero praktikatzen hasi dira Berritxuko jaietako kalejirarako.

Oso ongi pasatzen dute!!!












BADOA SAIOA!

Saioa LH 3-4ko praktiketako irakaslea da, urtarrilean etorri zen eta apirilaren 28an badoa. LH 3-4koek oso ondo pasatu dute berarekin.


ipuin kontalaria

Eguaztenean eskola guztiko ikasleak ipuin kontlari batengana joan ziren. Bi txanda egin zituzten, batetik HH2-3-4-5 eta Lh1-2 eta bestetik L...