2020(e)ko apirilaren 30(a), osteguna

PROPOSAMENA 7 (PIZZA MUSIKALA)

Kaixo!!

Proposamen berri hau egiteko sukaldeko tresna batzuk erabili ditut eta musikari jarraituz "pizza musikal " bat egin dut!!!

Abestia: Polka pizzikato 




2020(e)ko apirilaren 24(a), ostirala

PROPOSAMENA 6

Kaixo denori!! 

Oraingo honetan bidali didaten bideo bat partekatuko dizuet, galegoz dago baina erraz ulertzen da zer egin behar den.

Guk etxean egin dugu eta nahiz eta hasieran kostatu, trukoa hartuta, azkenean irten zaigu. Animatu eta prestatu San Gregorioetarako turuta berriak!!







2020(e)ko apirilaren 3(a), ostirala

PROPOSAMENA 5



ESKULANEN ORDUA (MARAKA TXIKIAK)

Proposamen hau egiteko ez duzue material gehiegi behar. 


  • Kumuneko roiloaren kartoia
  • Zelo, kola, grapagailua edo silikona (guzti hauetatik bat)
  • Arroza, lentejak, garbantzuak ...

PROPOSAMENA 4

Bideo honetarako aukeratu dudan abestia Amelie pelikulako abesti bat da: "comptine d'un autre été piano".

Abestiak dituen atal ezberdinetan mugimendu ezberdinak erabili ditut, baina irudimena erabili dezakezue eta zuek ere sortu ditzakezue mugimendu ezberdinak eta koreografia bat osatu (besoak mugitu, gorputz guztia, beste objetu batzuekin ...). Gainera abesti hau oso aproposa da arnasketa batzuk ere egiteko!!



PROPOSAMENA 3

Oraingo proposamenerako "zazpi jausiak" abestia aukeratu dut (oskorriren bertsioa). Abestiak 7 atal ezberdin ditu, eta nik , zazpi erritmo ezberdin sortu ditut.

Bi bideo ezberdin daude, batean pilota batekin egiten ditut erritmoak (aukera hau zailagoa da) eta bestean, txaloekin egiten ditut beste erritmo batzuk (nik txaloak egin ditut, baina mahaia kolpatu dezakezue, edo kriskitinak, edo zuek ere sor ditzakezue zuen erritmoak. Animatu)
   

                                                 ZAZPI JAUSIAK PILOTAREKIN


ZAZPI JAUSIAK TXALOEKIN


                                         

ASTE SANTUETAKO OPORRAK-PROPUESTAS DEL PEDAGOGO TONUCCI

Kaixo guztioi, egoera berezi honetan ere oporrak iritsi dira.
Tonucciren proposamenak bidaltzen dizkiuegu, entzute handiko pedagogoa bait da.

ONDO PASA ETXEKOEKIN


Mensaje de Francesco Tonucci from Integratek on Vimeo.

ipuin kontalaria

Eguaztenean eskola guztiko ikasleak ipuin kontlari batengana joan ziren. Bi txanda egin zituzten, batetik HH2-3-4-5 eta Lh1-2 eta bestetik L...