2019(e)ko maiatzaren 17(a), ostirala

HH3KOAK ORTUAN

                                                            HH3KOAK ORTUAN




Aste honetan ortua zaintzea tokatu zaie. Eguenean eta Martitzenean joan ziren. Zorte handia eduki dute eta marrubiak bildu dituzte.  Martitzenean 24 marrubi eta Eguenean 14 marubi. Gero hamaiketan jan zituzten. Asko gustatu zaie eskolako ortuko marrubiak. Asko gustatu zaie eskolako ortuko marrubiak!

LGTBIQA+ ERREIBINDIKATZEKO EGUNA




Gaur, Ostirala, Maiatzak 17 LGTBIQA+  fobiaren kontrako eguna da.
 LGTBIQA+ en siglek hau esan nahi dute: L-Lesbiana, G-Gay, T-Transexual, B-Bisexual, I-Intersexual, Q-Queer, A-Asexual eta +- beste batzuk.


Egun honetarako etxetik koloretako material desberdinak ekarri ditugu denon artean ostadarrrak egiteko.

2019(e)ko maiatzaren 3(a), ostirala

GALTZAGORRI



Berritxuko eskolakoak, berton egindako ekintzen argazkiekin bideo bat egin dugu. Bideo hori, Galtzagorri elkarteko zozketa batera bidali dugu.





Dakizuen bezala, Galtzagorri elkartea urtero etortzen da eskolara liburuak kontatu eta  nahi duenak irakurri ahal izateko. Txikiek oso ondo pasatzen dute galtzagorriren ipuinak entzuten eta irakurtzen.                                                           

AMETSEN AITONA ESKOLARA

Astelehenean Ametsen Aitona etorriko da eskolara azaltzeko gaztetan Berriatuko biztanleak zer lan egiten zuten jakiteko.

LH1KOAK HIRU TXARRIKUMEEN ANTZERKIA

LH1koek hiru txarrikumeen antzerkia egingo dute gazteleraz, beraiek kartelak eta sarrerak egiten daude eta oso-ondo daude pasatzen.

SAN GREGORIOAK

 Berriatuako jaiak (San Gregorixuk) zapatuan, maiatzak 4, hasiko dira. Hona hemen, programazioa:

Maiatzak 4, zapatua
AZOKA EGUNA ETA GAZTE EGUNA
10etan azoka hasiko da. Azokarekin batera VI. Pintxo lehiaketa hasiko da. 
11:30etan Kaxeroren jeitsiera. 
12etan pregoia eta txupinazoa. 
12:30etan pintxo dastaketa. 
13etan Trikipand taldea azokan zehar.
14etan pintxo lehiaketako sari banaketa.
17:30 EH-ko soka tira txapelketa.
19:30etan trikipoteoa Izarra eta Oihanerekin.
23etan kontzertuak:
Dena / Katez 
Erromeria Mugi Pandero taldearekin.
Maitzak 7, martitzena
18:30etan IV. ipuin eta marrazki lehiaketarako sari banaketa, bideo gelan.
Maiatzak 9, eguena
SAN GREGORIO EGUNA
12etan meza nagusia
13etan Sarats dantza taldearen dantza erakustaldia.
16etan umeen pala txapelketa mistoa.
16:30etan mus eta briska txapelketa.
Maitzak 10, barixeku.
11etan Herribixi eta Sustrai Naturaren eskutik lagun taldeen areteko jolasak.
19etan txosnen irekiera
22etan PLAYBACKak.
23etan erromeria Garilak 26 taldearekin
Maitzak 11, zapatu
10:30etan mahaien muntaketa
14etan paellak aurkeztu
17etan Erdizka Lautanekin dantzalditxoa
18etan mahaiak jaso.
19etan dantza poteoa Erdizka Lauetanekin
23etan kontzertuak
Resultado de imagen de mconak izena
Resultado de imagen de mafalda grupo de musica nombre
Resultado de imagen de dj. bull

Maiatzak 12, domeka
13etan herri kirolak 
18etan Irrien Lagunaken eskutik Irriak Plazan ikuskizuna
20etan Kaxero Gaupasero ren agurra
ondoren Bocabeatstaldearen ikuskizuna
Maitzak 16, eguena
19etik-21etara ardo dastaketa bodega desberdinetakoak , euskitze S.Llaguntzaz Mendibarren frontoian
Maiatzak 18 zapatu
9 Mountain Bike Martxa.
16:30 Zesta PuntaFinalak

SOS AFRIKA



Urtero bezala, eskolako ikasleok, SOS Afrika elkarteak bidali dizkigun plastikozko poltsak eraman ditugu etxera. Behar ez ditugun arropak bertan sartu eta ASTEARTEA ,MAIATZAK 7AN  ekarri behar ditugu eskolara.






LH5 LUR SAILA AZTERTZEN

LH5ekoak Etwinning proiektuarekin lotuta lur sail bat lantzen ari dira. Hemen duzue zer gertatu den lur zailean:

ipuin kontalaria

Eguaztenean eskola guztiko ikasleak ipuin kontlari batengana joan ziren. Bi txanda egin zituzten, batetik HH2-3-4-5 eta Lh1-2 eta bestetik L...