2024(e)ko otsailaren 16(a), ostirala

TXITXIBURDUNTZI

 Otsailaren 8an, Txitxiburduntzi ospatu genuen.Goizean klase normala egin genuen baina arratsaldean Txitxiburduntzi ospatu genuen txorizoa jaten.Txerrikirik jan ezin dutenentzako ere bazegoen janaria.Makila etxean zeukatenek ekarri egin zuten eta ez zeukatenek eskolakoak erabili zituzten.

 


EMAKUKE ETA NESKA ZIENTZIALARIEN EGUNA

Otsailaren 11(domekan) munduko emakume eta neska zientzialarien eguna da, naiz eta gure eskolan 13an ospatu.Eskolako lh guztiak galdera batzuk erantzuten ari ziren, galderak erantzuteko eskola guztitik banatuta zeuden poster batzutan aurkitu behar zituzten erantzunak.
























HH2-3KOAK TXITXIBURDUNTZI OSPATZEN

Hh2-3ko ikasleak txitxiburduntzi goizean ospatu zuten arratsaldetan lo egoten direlako.  Gozo-gozoa egon zen dena eta argazkian ikusten den bezala poz pozik jan zuten dena.









IBONEN AGURRA

Otsailaren 13an Ibone Azpiri jubilatu egin zen. Hainbat urtetan Berritxuko Eskolan egon eta gero, merezi zuen agurra egin zitzaion. Beti izan da eta izango da gure eredu. Eskerrik asko Teacher Ibone denagatik.









ZUHAITZAK LANDATZEN

Otsailaren 14an asteazkenean, LH3-4 eta LH5-6koak zuhaitzak landatzera joan ginen. Urkok eta Unaik gauza desberdinak erakutsi zizkiguten naturari buruz: zuhaitzei buruz, hostoei buruz... Gauza batzuen artean hauek ikasi genituen: zuhaitzak helburu desberdinetako landatzen direla, altzariak egiteko behar den egurra enbor zuzena izan behar dela, zuhaitzak forma desberdina hartzen du, egurra ateratzeko edo janaria ateratzeko...       


  

INAUTERIAK

 Otsailaren 9an Inauteri eguna ospatu genuen. Ikasle eta irakasle bakoitza nahi zuen bezala etorri zen     mozorrotuta. Horrekin lotuta desfilea ere egin genuen, bakoitza bere gaiarekin lotuta. Jolas ordua ondoren, gela   bakoitzak bere dantza eta ikuskizunak egin zituen. 

Arratsaldean, txokolate beroa bizkotxoekin dastatzeko aukera izan genuen.

HAURREN MINBIZIAREN AURKAKO EGUNA

 Gaur otsailaren 15a haurren minbiziaren kontrako eguna izan da, intxaurrondora joan gara eta minbizidun haurrei omenaldi txikitxoa egin diegu. Eskolako ikasle guztiok lazu txikitxo bat egin dugu esaldi positibo batekin eta denak batu ditugu, lazu handi bat egin dugu zuhaitzaren inguruan.🌹💕

Horrez gain bakoitzak minbiziaren begista tatuaje bat egin dugu.


🎀🎗TXAPELDUNAK ZARETE🎗🎀















2024(e)ko otsailaren 2(a), ostirala

LH3-4KOAK ADITZEN ZUHAITZ BAT EGIN DUTE.

LH3-4koak zuhaitzak egin dituzte gaztelerako aditz batzuk erabiliz, eta esaldiak lotuz  beraien marrazki politak irten dira.








LH1-2KOEK KONTINENTEAK LANDU DITUZTE

LH1-2koak kontineneteak lantzen hasi dira.


 2024/01/31.

ESKERRIK ASKO IBONE

 Ibone Azpiri ingleseko andereñoa eta jantokiko arduraduna izan dena gure eskolan hainbat bat urtetan, jubilatzera doa Otsaileko 13garren egunean. 

Txikiak ginenean Ibonerekin pila bat antzerki egiten genituen eta denak inglesez.

Eskerrik asko egin duzun lan guztiagatik eta POZIK BIZI!!!



SANTA AGEDA-2024

Gaur otsailaren 2a Santa Agheda bezpera ospatu dugu. Jakin badakigu gaur kandelario eguna dela, baina igandean ez dugunez klaserik, gaur izan dugu aukera Santa eskean kalera kantari ateratzeko.
 Lh guztia herritik zehar joan da Santa eskean, oso ondo kantatu dute. 
Lh1-2-3koak goiko kaletik joan dira eta LH 4-5-6koek  beheko kaletik. 
Ondo pasatu eta kantatu dugu. Diru asko lortu dugu herritarren borondateagatik, zehazki 572,87€. Diruaren erdia eskolako beharretarako da, txitxiburduntzi eguneko elikagaiak erosteko erabiliko dugu eta baita ihauterietako txokolatea ere. Beste erdia Aspanovas  elkarterako izango da.
ARGAZKI GEHIAGO HEMEN









PRIMERAN-EUSKERAZ ASKOZ HOBETO!!

Primeran Euskal Herriko webgune bat da, bertan ainbat pelikula, serie, telesaiak...Ikusten dira. Hainbat gauza daude. Abantaila batzuk ere aurkitu ditzakegu, adibidez, Goazen telesaila eta Irabaziarte aste bat aurretik ikusi ahal izan ditugu!.👌👌👌👌

LH1-2 BERRIATUTIK MUNDURA PROIEKTUAN

LH1-2ko ikasleak Berriatutik mundura proiektua lantzen hasi dira. Berriatuko antzinako argazki zaharrak ikusten ari dira. Horretaz aparte, Itziar Aramaioren liburua ikusi eta aztertu dute. Egiten ari diren dena proiektuaren hasiera da.















OTSAILEKO EGUN BEREZIAK

 Otsailak 8 / Txitxiburduntzi ospatuko dugu, ez dugu janaririk ekarri behar, eskolak erosiko du.   Komeni da makila ekartzea, eskolan badaude baina denontzat ez.



 Otsailak 9 / Inhauteri eguna ospatuko dugu eta bakoitza bere erara mozorrotuta etorri ahalko   da. Jolasordu ondoren desfilea eta gela bakoitzaren ikuskizuna izango da.


 Otsailak 11 / Emakume zientzialarien eguna da, baina guk Otsailaren 13ko arratsaldean   ospatuko dugu. Saiatuko gara Lea-Artibaiko eta muduko beste hainbat emakume zientzialari   ezagutzen.






 Otsailak 12 / Jai eguna da inhauterietako atsedena hartzeko.





LH3-4 PLASTIKA EGITEN

LH3-4KO ikasle zoragarriak  plastikako lan eder batzuk  egin  dituzte  orren aparte ere, prozesua esplikatu digute,lehenengo bozetua margotu dute plastikako irakasleak, pintzel txikiak eta handiak ekarri ditu orrez gain bastontziloak ere ekarri zituen etapuntillismoa landu dute, hori bai dela lan ona eta gogorra. 


 

ipuin kontalaria

Eguaztenean eskola guztiko ikasleak ipuin kontlari batengana joan ziren. Bi txanda egin zituzten, batetik HH2-3-4-5 eta Lh1-2 eta bestetik L...