2016(e)ko martxoaren 17(a), osteguna

LH1 LEPOKOAK EGITEN

LH1 ekoak "Lehen gizon emakumeak" gaia lantzerakoan ikusi zuten sua asko erabiltzen zutela,batez ere apaingarriak egiteko.

Eta lepoko batzuk egin zituzten baina ez beraien erara,baizik eta ura, gatza eta irina erabiliz.




LH 1-EKOEK ESALDIAK EGITEN

LH1-ekoek kartulinetan fonemak minuskulaz eta maiuslaz zituzten.Bakoitzak esaldi labur bat pentsatu eta gero fonemetako hitzak lotuz esaldi horiek osatu zituzten.

PARKE BERRIAREN PROIEKTUA

Parkean jolas berriak jartzeko eta berritzeko, proiektu berri bat hasi dute udaletxetik.
"Supernaroa" eta bere adiskidea eskolara etorri dira, Berriatuako haur guztiok parte har ditzagun parke berriaren diseinuan. Lehenengo bilera proposamenak egiteko izan zen, martxoaren 4an,  udaletxe aurrean baina euriaren kulpaz frontoian egin zen 5:30 etan. 
Bigarren bilera martxoaren 18an 5:30 etan izango da, udaletxearen aurrean,  aurrekoan egindako proposamenen artetik aukeraketa bat egiteko. 
Azken bilera apirilaren 8an izango da 5:30etan.
GURE AUKERAKETEN EMAITZEN BERRI EMANGO DUTE.
ORAINTXE DUZU AUKERA  ZURE GUSTUKO HERRIKO PARKEA AUKERATZEKO.


ETORRI BILERETARA!!!!

LH3koak IBILALDI LASAIA JO DUTE TXIRULAZ

Esan dugun bezala "Ibilaldi Lasaia" ikasi eta jo dute lh3 koek.

Oso zaila izan da ondo ikastea, baina azkenean lortu dute.


                           Oso dibertigarria izan da!!!!


AMAZONASEKO MUSIKA APARATUAK

Hh4 koek euritako makilak egin dituzte. Kartoizko tutuloak erabili dituzte horretarako.
Oso ondo pasatu dute eta asko gustatu zaie!!!

LH2-KOAK BOGA BOGA MARINELA GAIA AMAITU DUTE

LH2-koak Txanelan boga boga marinela landu dute.

Bertan ikasi duten gauza bat da, euskaldunok beti izan dugula harremana itsasorekin. Euskaldunak bale arrantzan trebeak ziren. Horrela ikusten da noizean behin gure herrietako armarrietan balea.

Itsasoko animaliekin aldizkaritxo bat egin dute, eta bertan hainbat itsasoko animali agertzen dira.

Nabigatzaileak ere aztertu dute: Kristobal Kolon, Juan Sebastian Elkano, Magallanes, Vasco muñez de balboa.

Eta azkenik pirata eta korzarioak ere ezagutu dituzte, baita piratak Euskaldunak ere.

Honekin lotuta ezkulanak ere egin dituzte: Hormairudiak, palilloekin itsasontziak  eta piraten mazkarak.

LH1EKO ETA LH2KO IKASLEAK IGERILEKURA

LH2koak eta LH1ekoak Markina-Xemeingo Atxondo polikiroldegira joango dira igeriketa ikastaro batera ostegunetan Aste Santuak eta gero autobuses.

HH4 KO TXIKIAK AMAZONASEKO ERAKUSKETA EGITEN

Hh4 koek Amazonasi buruzko erakusketa bat egin zuten Martxoaren 16 an .
Atzo, HH4 gelako gurasoak gonbidatu zituzten, gelan egindako lanak ikustera. Gehienak bertaratu ziren seme alaben proiektua ikustera.



OSO ONDO PASATU ZUTEN !!!!!

OSTIRALEAN OPORRAK!!!!

Datorren ostiralean, martxoaren 18an, jardun jarraia izango dugu, hau dela eta etxean bazkaltzen dutenek 13:00etan aterako dira eskolatik. Jantokian bazkatzen dutenek 14:30etan eta garraio zerbitzua (autobusa) 14:30etan izango da.

HH2 urteko ikasleak ez dute eskolan siestarik egingo, naiz izan ez gero 14:00etan ahal zarete etorri umeen bila, abisatu andereñoari, bestela 14:30etan.

Apirilaren 4an hasiko dugu hurrengo hiruhilabetea.


Oporrak ondo pasa!!!!

2016(e)ko martxoaren 4(a), ostirala

LH3KOEK MARRUBI ZUKUA EGIN DUTE

LH3koek marrubi zukua egin dute ingelesan janari lantzen ari direlako.
Hauek dira erabili dituzten osagaiak:
-Marrubiak
-Azukrea-Jogurta
-Esnea

Nola egin:

-Dena irabiatu zuten irabiagailuarekin eta gero edan egin zuten.

Oso gozoa dago!!!





                                                                                           

2016(e)ko martxoaren 3(a), osteguna

HH2KOAK KORRO KORROAN DANTZATZEN


HH2koak "Korro korroan" dantzatzen ikasi zuten musikako klasean eta barre asko egin zuten. Ondo ikasi zutenean, pentsatu zuten, HH4koei dantzatzea. HH4koei asko gustatu zitzaien dantza eta oso ondo egin zuten.


LH3KOEK BRAILE IKASTEN

Lh3koek entzumena lantzen ari dira,eskolan dagoen ikasle batek Braile izeneko itsuen hizkuntza daki .Beraien gelara joan da eta   Braile hizkuntza nolakoa den erakutzi die. Gelako guztien izenak idatzi ditu.



LH2koak XALON JABALI ABESTIA LANDU DUTE

LH2ko ikasleak Xalon Jabali abestia landu dute.

Perkusiozko instrumentuak erabili ditzuzte:Danborra, klabeak, triangeluak eta kutxa txinatarrak.
Oso ondo pasatu dute!!!!! 




DENBORAREN MAKINAN DINOSAUROEN GARAIRA

LH1-ekoak denboraren makinan dinosauroen garaira bidaiatu zuten.
Bigarren gaiarekin lotuta, denbora makina bat egin zuten.
Hirugarren gaian, ordea, dinosauroen garaia landu zuten.
Gai biak lotuta pelikula txiki bat bezalako bideo bat egin zuten.
Denboraren makinan sartu eta dinosauroen garaira joan ziren.


BIGARREN MAILAKOAK ERDI AROA IKASTEN

Bigaren mailakoak Txanelan erdi aroa gaia landu zuten. Bertan gizarteko piramidea landu zuten. Goiko puntan errege erreginak daude, erdialdean nobleak eta klero agintariak. Azkenik behekaldean nekazariak eskulangileak eta herri kleroak.

Ikusi eta ikasi zuten jendea feudoetan bizi zirela eta geroago hiri bilduetan bizi ziren harresi batez inguratuta. Eta baita Erlijioak oso garrantzi handia zuela.

 Azkenik, gai onekin lotuta eskulan dotore bat egin zuten denak eta bakoitzak bere eskulana etxera eraman zuten.

ONGI ETORRI MAGILA GORILA

Hh4koak Magila gorilari bizilekua egiten ari dira.Euskal Herrian, Amazonasen bezain gustora sentitu dadin.Oso gogor dabiltza lanean, Magila gorila  gustora sentitu dadin.

ipuin kontalaria

Eguaztenean eskola guztiko ikasleak ipuin kontlari batengana joan ziren. Bi txanda egin zituzten, batetik HH2-3-4-5 eta Lh1-2 eta bestetik L...