2021(e)ko martxoaren 26(a), ostirala

Gaur aste santuetako oporrak hartuko ditugu!

 Gaur Martxoak 26 da eta aste santuetako oporrak hartuko ditugu. Aprobetxatu deskantsatseko eta bueltan indar berriekin etorri!!!!




MICRORELATO

LH5ekoek gaztelanian pertsonaiak nola deskribatzen diren ikasten ari dira, kontuan izanda zer egiten duten eta zer eragin duen akzio bakoitzak, “microrelato” edo ipuin labur batzuk sortu dituzte.

Lh1-2 esperimentua bikarbonato eta ozpinarekin

 


LH1 eta LH2. mailakoak material ezberdinak erabili eta esperimentuak egiten ari dira .Ozpina eta bikarbonatoa nahastuta zer gertatzen den ikusi dute. 

Botila baten ahoan, puxika bat ipini dute eta materia biak elkartu direnean  puxika puztu  egin da.

NOLA? ZER GERTATZEN DA? 

Haiek asmatu dute. Ea zuek arrazoia aurkitzen duzuen.



LH5AK SILABAK ETA TILDEAK IIKASTEN ARI DIRA

 Gabon ostean, Lh5eko ikasleek, gaztelanian, beste gauza batzuen artean  silabak banatzen, silaba tonikak aurkitzen eta tildeak kokatzen ikasi dute. Hau dena bilduta bakoitzak bere liburua egin du.





                                                                                                         
                          



                                                                            


                                


Lh6koak maketak egiten.

 Hi everybody,


These are the miniature buildings we have been working on for the past weeks during Arts and Crafts lessons. It has been a great challenge because we had to think, design and build this works from scratch. We worked cooperatively in little groups of students, in a way we learnt from each other , we learnt about the material we used and also about the necessary techniques. 


We hope you´ll like our projects, enjoy,





Kaixo guztioi,


Hauek dira azken asteetan plastikan landu ditugun miniaturazko eraikinak. Erronka handia izan da, hau hasieratik pentsatu, diseinatu eta eraiki behar izan dugulako. Ikasleek talde txikietan, modu kooperatiboan lan egin dute, elkarrengandik ikasteko modu egokia da, erabilitako materiala eta beharrezko teknikak ere ikasi dute.


Gure proiektuak gustuko izatea espero dugu.






LH3KO IKASLEAK ZUHAITZAK LANTZEN ! 🌳🌳

 LH3KO IKASLEAK ZUHAITZAK ETA ORTUARIAK LANTZEN

LH3ko ikasleak, eskualdeko proiektuaren baitan,  Kalatxo aldizkarietako informazioa lantzen egon dira eta   gure eskualdeko zuhaitz  eta animali esanguratsuenak zeintzuk diren  ikusi dituzte.

Horrekin batera eta eguraldi ona aprobetxatuz,  Kamintorre baserrira joan dira eta , Ametsen aitona eta aitarekin, bertan dauden zuhaitzak  aztertu dituzte  eta bide batez ortuan orain dauden barazkiak ikusi dituzte eta txabolako animaliak ere.

Ondoren Kakatza baserrira joan dira eta Pakitak, Ametsen izekok, ortua erakutsi die eta azaldu die zeintzuk diren sasoi bakoitzeko barazki eta fruituak.

Oso ondo pasatu dute eta aprobetxatu dute ere zelaian txiribuelta batzuk emateko.

Eskerrik asko Ametsen aitona, aita eta izeko Pakitarentzat!


                

LH5 EUSKERA

Kaixo familiak,

LH5eko ikasleak, gabon ostean euskeran testo desberdinak landu dituzte, horretarako artelanak egin eta horren inguruan landu dute testuak artelanen jarraibidearen testua, artelanen deskribapena eta artisten biografia.

Lan guztiak bilduz katalogo bat egin dituzte. 

Klika ezazu linka eta gozatu.





LH5 ARTE LANAK KATALOGOA   


HH3-4 koak ipuina kontatzen

C:\Users\pc\Downloads\IMG_20210323_153719.jpg


 Pasa den astean Galtzagorriko  ipuin kontalariaren bisita izan genuen eskolan. Urtero bezala ipuinez betetako altxorra utzi zuen eskolan. " Zapata "ipuina gelan kontatu ondoren, HH3-4urtekoek berriro konta dute. Ikusi zelako artistak diren!!!


C:\Users\pc\Downloads\IMG_20210323_153712.jpg


C:\Users\pc\Downloads\IMG_20210323_153724.jpg

C:\Users\pc\Downloads\IMG_20210323_153719.jpg

C:\Users\pc\Downloads\IMG_20210323_153737.jpg

C:\Users\pc\Downloads\IMG_20210323_153750.jpg


LH5 AURKEZPENAK

Gure Lur planetarekin jarraituz ikasi dituzten gauza berrien aurkezpenak taldeka egin dute.
>

2021(e)ko martxoaren 25(a), osteguna

LAS CALAVERAS

CHUMBALA CACHUMBALA LH1 eta 2 . mailako ikasleak gazteleraz abesti dibertigarria ikasi dute eta dantza ere asmatu diote. Gainera abestiarekin euskarazko TX eta K soinuak gazteleraz nola idazten diren ohartu dira Bideoa egiten barre algarak nagusi izan dira!

2021(e)ko martxoaren 12(a), ostirala

MARTXOAK 8

 Astelehenean Martxoak 8 izan zen eta emakumearen nazioarteko eguna ospatu genuen.

"Perretxikoan" kateiak, pankartak eta  posteetan zaintzaren inguruko mezuak itsatsi genituen. 

Gainera, "burbuiaka"  kanta eta dantza bana egin genuen eta Lh6koak manifestu bat irakurri zuten eta koplak abestu zituzten emakume garrantzitsuen ingurukoak.





Hona hemen manifestua, 

Kaixo denori!

 

Gaur Martxoak 8 da eta emakumearen nazioarteko eguna ospatzen da. Emakumeen borroka gogoratzeko, gizartean gizonak eta emakumeak berdin hartzeko.

 

Aurten erabaki den leloa “zaintza lanak ikusi, baloratu eta banatu” da. Etxeko eta familiako zaintzak egiteko ardura denok dugulako, emakumeok eta gizonok. Emakume eta gizonen, erakundeen eta gizarte osoaren zeregina da.

 

Duela 100 bat urte, emakumeek ez zuten lan baldintzak onik eta haien eskubideak aldarrikatzen hasi ziren. Eta poliki-poliki, emakumeen eskubideak hobetuz doaz eta berdintasunaren bidea egiten ari gara. Hala ere, oraindik lanpostuetan soldata arrakala dago eta zaintzaren ardura ez da orekatua.

 

ZAINDU DEZAGUN ELKAR!

EGIN DEZAGUN DAGOKIGUNA!

Gure etorkizuna aurreikusten


 LH6ko ikasleek diztiplinarteko koadernoarekin hasi dira eta beraien etorkizuna aurreikusten ari dira, horretarako imaginatu dute beraien etorkizuna nolakoa izango den eta gero marraztu egin dute.

Amestutako etorkizun horietan gehien errepikatzen dena ikasle gehienak familia bat sortzen dutela da.

Etorkizun horietako protagonisten ezaugarri nabarmena da ikasle denak familia bat osatzen dutela.

Marrazki guztiak ikusi ondoren, faltan dagoena ia-ia inork ez dule ipini lagunik bere etorkizunean da,

Hauek dira marrazkiak:



LH3koak NEURRIAK LANTZEN MATEMATIKAN!!

 LH3ko ikasleak Matematika lantzen


Lh3ko ikasleak neurriak lantzen ari dira matematikan. 

Eskolako patioan aritu dira neurketa desberdinak egiten.

Asko ikasi dute eta ondo pasatu ere!


SENEGAL EZAGUTU DUGU ABDOULEN BITARTEZ!!

Kaixo denori!!!

Lh6ko gelakide batek "Abdoul "izenekoa, Senegalen gauza bereziak erakutsi dizkigu: historia, artea, musika, monumentuak eta zelako eskola duten Senegalen.

Naiarak lagundu dio aurkezpena egiten. Oso interesgarria  izan da Senegali buruz ikasi duguna.

Abdoul Sicap Mbou herrian bizi zen. Dakar oso herri handia da eta harrituta geratu gara. Google mapsen bitartez Abdoulen etxea ikusi dugu.

Eskerrik asko Wolofes iaregef da.







DINOSAUROEN GARAIA



LH1 eta LH2 ko ikasleek Agerri bidaltzeko dinosaurioen ipuin bat asmatu dute. Bideoan grabatu dute eta oso polita geratu zaie. Gustura eta pozik aritu dira!

">

LH1-2 Errobotak

Kaixo familiak:

Lh1 eta 2. mailakoek plastika orduan errobot panpinak egin dituzte birziklatzeko materialarekin . Hauek bai artistak! 



2021(e)ko martxoaren 5(a), ostirala

EL LIBRO DE MI VIDA

LH5ekoak gaztelanian txikitako kantak, trabalenguak, asmakizunak gogoratuz eta poeta batzuk aztertuz poemak eta biografiak nola egiten diren ikasiz sortu zituzten beraien lanak. Lan guztiak labur bilduz liburu bat egin zituzten LH5ekoek, EL LIBRO DE MI VIDA.






HH2KOAK IKERGUNEA LANTZEN!

TXANGOA IKERGUNERA

HH 2koak ikergunea libre egon denean bertara joan dira eta oso ondo pasatu dute. Beste egunen batean ere itzuliko dirá.


 

Martxoak 8

 Kaixo Familiak!

Dakizuenez astelehenean Martxoak 8 da, eta egun hortan Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen da.

Eta zueri informatzeko eta konturatzeko denok eskubide berdinak izan behar ditugulako idatzi dugu testu hau. 

Urte honetan zaintzari buruz  hausnarketa egingo dugu.

11:30 kioskoan ekitaldi bat egingo dugu nahi baduzue ikusi etorri.



Herbarioa LH5

 Kaixo lagunok!

Kurtso honetan, Lur planeta aztertzen dabiltza LH5ekoak. 

Hasieran unibertsoan Lurraren kokapena ikasi zituzten, jarraitzeko lurrean ematen diguten bizidunekin dabiltza “landareak”.


Landareak ematen diguten onurak eta ordainetan egiten dizkiogun kalteak eta hoien ondorioak ikasi dituzte, eta horri lotuta, hiru taldetan banatuz, herbarioak egin dituzte. Herbarioa osatzeko aukeratu duten lekua Ibarra kiroldegi atzea izan da eta bertan   orbelak hartu  dituzte:


  • Ereinotza

  • Artea

  • Limoiondoa

  • Sagarrondoa

  • Platanondoa

  • Eukaliptoa

  • Intxaurrondoa

  • Hurritza

  • Huntza

  • Alboa

  • Aritz Amerikarra

  • Gaztainondoa

  • Pagoa

  • Astigar Japoniarra

  • Ezkia

  • Platanondo Arrunta




ipuin kontalaria

Eguaztenean eskola guztiko ikasleak ipuin kontlari batengana joan ziren. Bi txanda egin zituzten, batetik HH2-3-4-5 eta Lh1-2 eta bestetik L...