2021(e)ko martxoaren 12(a), ostirala

MARTXOAK 8

 Astelehenean Martxoak 8 izan zen eta emakumearen nazioarteko eguna ospatu genuen.

"Perretxikoan" kateiak, pankartak eta  posteetan zaintzaren inguruko mezuak itsatsi genituen. 

Gainera, "burbuiaka"  kanta eta dantza bana egin genuen eta Lh6koak manifestu bat irakurri zuten eta koplak abestu zituzten emakume garrantzitsuen ingurukoak.





Hona hemen manifestua, 

Kaixo denori!

 

Gaur Martxoak 8 da eta emakumearen nazioarteko eguna ospatzen da. Emakumeen borroka gogoratzeko, gizartean gizonak eta emakumeak berdin hartzeko.

 

Aurten erabaki den leloa “zaintza lanak ikusi, baloratu eta banatu” da. Etxeko eta familiako zaintzak egiteko ardura denok dugulako, emakumeok eta gizonok. Emakume eta gizonen, erakundeen eta gizarte osoaren zeregina da.

 

Duela 100 bat urte, emakumeek ez zuten lan baldintzak onik eta haien eskubideak aldarrikatzen hasi ziren. Eta poliki-poliki, emakumeen eskubideak hobetuz doaz eta berdintasunaren bidea egiten ari gara. Hala ere, oraindik lanpostuetan soldata arrakala dago eta zaintzaren ardura ez da orekatua.

 

ZAINDU DEZAGUN ELKAR!

EGIN DEZAGUN DAGOKIGUNA!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

HH2-3KO IKASLEAK BASERRIKO ANIMALIAK LANTZEN

 HH 2-3ko ikasleak baserriko animaliak lantzen ari dira:astoa, txakurra, katua, ardia, oilarra... Asko gustatzen zaie animaliak lantzea, oso...