2021(e)ko martxoaren 26(a), ostirala

LH3KO IKASLEAK ZUHAITZAK LANTZEN ! 🌳🌳

 LH3KO IKASLEAK ZUHAITZAK ETA ORTUARIAK LANTZEN

LH3ko ikasleak, eskualdeko proiektuaren baitan,  Kalatxo aldizkarietako informazioa lantzen egon dira eta   gure eskualdeko zuhaitz  eta animali esanguratsuenak zeintzuk diren  ikusi dituzte.

Horrekin batera eta eguraldi ona aprobetxatuz,  Kamintorre baserrira joan dira eta , Ametsen aitona eta aitarekin, bertan dauden zuhaitzak  aztertu dituzte  eta bide batez ortuan orain dauden barazkiak ikusi dituzte eta txabolako animaliak ere.

Ondoren Kakatza baserrira joan dira eta Pakitak, Ametsen izekok, ortua erakutsi die eta azaldu die zeintzuk diren sasoi bakoitzeko barazki eta fruituak.

Oso ondo pasatu dute eta aprobetxatu dute ere zelaian txiribuelta batzuk emateko.

Eskerrik asko Ametsen aitona, aita eta izeko Pakitarentzat!


                

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

HH2-3KO IKASLEAK BASERRIKO ANIMALIAK LANTZEN

 HH 2-3ko ikasleak baserriko animaliak lantzen ari dira:astoa, txakurra, katua, ardia, oilarra... Asko gustatzen zaie animaliak lantzea, oso...