2023(e)ko martxoaren 31(a), ostirala

SENEGALDARREZ ABESTIAK IKASTEN

 LH 2ko ikasle batek Senegaldarren  abesti bat ekarri zuen.

Hemen argazkia!


HELDU DA ALTXORRA

Asteazkenean, Berritxuko eskolara Galtzagorri elkartekoak etorri dira hain estimatua den  altxorra ekartzera eta gurekin kontakizun batzuk konpartitzera.

"Irakurketa inoiz agortzen ez den altxorra da, zenbat eta gehiago arakatu, orduan eta aberastasun gehiago"




GENERO DESBERDINTASUNA

 Ondarroako institutuko DBH2-ko ikasleak etorri zaizkigu  genero berdintasunari buruzko tailer bat ematera. 

Emandako azalpen guztiak, ingelesez izan dira eta oso ondo adierazi dira.

 Azalpenak entzuteaz aparte, mural zoragarri bat eta eurek sortutako jolas bat ere egin ditugu.

Eskerrik asko zuen denbora gugan erabiltzearren!






NIKARAGUAKO JANTZIA ERAKUSTEN

Kultur-aniztasunarekin lotuta, HH 2ko gure ikasle batek, bere gurasoen herrialdeko ohiko jantzi bat erakutsi digu.










KULTUR-ANIZTASUN ASTEA ESKOLAN

Kultur aniztasun astean, eskolako ikasleon guraso batzuk hainbat herrialde desberdinetakoak direla ohartu gara eta guraso guztien herrialdetako janari, instrumentu eta animalia ohikoak mapan itsatsi ez ezik, ohiko hitzak euren hizkuntzetan nola esaten diren ere jarri dugu beste mural batean. 
Hemen duzue maparen argazkia, ea zuen gurasoen herrialdea aurkitzen duzuen!!!













NDANK NDANK ELKARTEKOEN BISITA

Astelehenean, Senegaldarren Ndank Ndank elkartekoen bisita jaso genuen eskolan. Beraien kulturari buruz hitz egitera etorri ziren eta ekintza desberdinak burutu genituen:  bideo bat ikusi, beraien herrialdeko abestiak abestu tinbalarekin ...




 

PATIOAN IRAKURTZEN

Aste honetan, irakurketari buruzko astea izan da gure eskolan eta egunero patioko orduan LH 6-5eko ikasle bolondresek  liburu batzuk irakurri dizkie gainerako eskolako ikasleei..

Irakasleek ere, goizero liburu bat irakurri digute.




















KULTUR ANIZTASUN ASTEA

 Aste honetan kultur aniztasun astea  ospatzen ari gara. HH 4-5 eta LH 1-2koek kultura ezbedinetako abestiak ikasi dituzte, besteak beste,  Argentinako  "El reino delreves izenekoa" abestia, Portugaleko  "O balao du Joao" eta Senegaleko abesti bat ere. 




LH4-KOEK EBALUAZIO DIAGNOSTIKOA EGIN DUTE ORAINGO ASTEAN

 

       EKOIZPEN ETA KONTSUMO ARDURATSUA

       Mundu borobil bat eta kanpotik pertsona batzuk eta munduaren erdian berrerabiltzeko logo bat.

       Zaborrak lurrera botatzen ditu jendeak, gorde eta gero botatzea gustatuko litzaidake.

      Munduaren zati bat ondo eta beste bat kutsatua. Alde batean animaliak eta, eta beste aldean sua, arbolak erreta, kutsadura…

      


 

       Animaliak hilda.

       Bideo bat hondartza plastikoetatik garbitzen.

       Itsasoa kutsatuta.

       Zaborrez osatutako uharteak.

     


       Kutxak berrerabili egin behar dira.

       Zuhaitzak alperrik gastatu.

       Janaria alperrik galduta.

 

     


       Berriatuan ur eskasia egon zen, eta jende askok ez du behar adina urik. Badaude iturri batzuk beti ura isurtzen ari direnak.

       Lurreko leku batzuetan ur gutxi dute bertako biztanleek, eta  beste batzuetan alferrik gastatzen da.

       Ur garbia.

       Ur-epeleko iturria.

       Ura alferrik gastatzen da.

       Egarria.

       Zornotzan dagoen zubi baten azpian iturri bat dago ura bota eta bota.

 

     


       Argia alferrik gastatzen.

       Hiri handietan argi gehiegi gastatzen da. Gabonetan askoz gehiago.

       Jendea etxeetan dago.

       Energia gehiegi gastatzen da.

       Pertsona batzuk ezin dute elektrizitatea ordaindu.

 

       ERABILI ETA BOTA       

        Ez dago berrerabilerarik.

       Gauza berriekin azkar aspertzen gara eta denbora gutxira ez ditugu erabiltzen.

       Hondakin asko eta beraz, kutsadura gehiago.

 

       GABONAK, JAIAK

       Argi asko gastatzen da. Janari asko prestatzen da eta sarri soberan dagoenez, bota egiten da.

       Gauza larregi daukagu eta asko botatzen dugu.

       Asko erosi hiru astetarako, gero bota edo gorde egiten dira. Eta gordetzen dena ez da beti berrerabiltzen, “moda”tik pasatu delako.

       Leku zikinak (konfetiak..)

 

 

       KM ZERO   

       Bertokoa.

       Zenbat eta kilometro gutxiago egin, hobeto. Urrunetik datozen produktuek kilometro asko egiten dituzte, eta garraioek kontsumitu eta kutsatu egiten dute.

       Amamaren ortua.

      Hurbil dauden baratzetatik kontsumitu.

 

 

       UR ETA ENERGI KONTSUMO ARDURATSUAK   

       Eskuak edo hortzak garbitzean txorroka itxi xaboia ematerakoan.

       Bainatu beharrean, dutxatu. Dutxan ere ahalik eta azkarren dutxatu eta xaboia ematerakoan txorrota itxi.

       Ur gutxiago gastatzeko txorrotek denbora mugatua dute.

       Eskolako komunetako argiek detektagailua dute pizteko eta pasilotik norbait pasatzean ere piztu egiten dira. Horregatik guk komunetako ateak ixtea proposatzen dugu barruan inor ez badago.

       Gela hutsetako argiak itzali.

        

 

       PAKETEAK

       Amazon.

       Urrunetik datoz pakete asko (Txinatik) eta garraioan energia asko kontsumitzen da.

       Dominos Pizza

       Zapatak

       Shein.

 

       GARRAIOAK 

       Kotxeek kutxatu egiten dute.

       Kotxeak ahalik eta gutxien erabili: oinez, bizikletaz, garraio publikoa erabili.

       Hegazkinek dira gehien kutsatzen duten garraiobideak.

 

                

       FRESKOA ETA ORAINGOA

       Izozkia.

       Letxuga berde ilun kolorekoa.

       Portuko arraina.

 

 

       JOLASAK

       Erregalatu, denbora laburrean jolastu eta gero bota edo erabili gabe gorde.

       Berriatuan hori ekiditeko TRUKE AZOKA egiten da.

       Game boy, play station, bideojokoak … jendea biziatu egiten da, agresiboak dira …

 

 

       ZER USTE DUZU DAGOELA ZURE ESKU? ZER EGIN DAITEKE/ DEZAKEZU?

       Plastikozko poltsak ahalik eta gutxien erabili, eta erabilitakoak berrerabili. Gehiago ezin direnean berrerabili, kontenedore horira bota, birziklatzeko.

       Autoa ahalik eta guxien erabili.

       Hondakinak (kartoia, plastikozko botilak, ….) eskulanak egiteko erabili.

       Gutxiago kontsumitu.

       Arropa gutxiago erosi eta erabiltzen ez dugunean beste norbaiti eman; bestela, kontenedore zurira bota.

       Janariak hobeto aprobetxatu.

 

       ESKOLAN? (GELAN? PATIOAN? KOMUNEAN?...)

       Komunetan xaboia erabiltzeko, behin sakatuta nahikoa da.

       Txorrotari behin edo birritan sakatuta nahiko da eskuak garbitzeko.

       Eskuak lehortzeko bi paper zati nahikoak dira.

       Inor ez badago komunean pasilorako ateak itxi, argiak ez daitezan piztu.

       Ahal denean komuneko zisternaren botoi handiari sakatu bakarrik (horrela zisterna erdia husten da).

       Hori gogorarazteko karteltxoak egin eta komunetan ipini.

       Gelako argiak ahalik eta gutxien erabili, denak ez piztu,  eguzkiaren argi naturala aprobetxatu …

       Gela hutsik dagoenean argiak amatatu.

       Gelako pantaila ez bada erabiltzen, itzali.

        

       ETXEAN?

       Ahal denean komuneko zisternaren botoi handiari sakatu bakarrik (horrela zisterna erdia husten da).

       Argiak ahalik eta gutxien erabili, denak ez piztu,  eguzkiaren argi naturala aprobetxatu …

       Gelak hutsik daudenean argiak amatatu.

       Telebistari begira ez badago inor, ordenagailua erabiltzen ez badago inor, itzali.

       Dutxatu, bainatu beharrean.

       Dutxatzen zaren bitartean, xaboitzen zaren bitartean, txorrota itxi.

       Neberako atea ahalik azkarren itxi.

       Ahalik eta xaboi gutxien erabili, horrela ur gutxiago gastatuko dugu.

       Janariak aprobetxatu, ahalik eta hondakin gutxien sortzeko.

 

       HERRIAN?

       Herriko txorrotak zabaldu eta gero, bakarrik gelditzen dira.

       Zaborrak zaborrontzietara bota (ahal dela bakoitza dagokion zaborrontzian).

       Farola berriak eguzki plakekin ipini dituzte.

       Eskolako terrazan eta aterpeko teilatuan eguzki plakak daude.

       Gabonetan argi gutxiago ipini daitezke.

       Udaleko auto bat elektrikoa da.

ipuin kontalaria

Eguaztenean eskola guztiko ikasleak ipuin kontlari batengana joan ziren. Bi txanda egin zituzten, batetik HH2-3-4-5 eta Lh1-2 eta bestetik L...